Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 ekaina, 2020 Finantziazioa Araudia

Euskal industria finantzatzeko programei buruzko jardunaldi birtuala

Industria Ministerioak eta SPRI Taldeak bideo-dei bidezko ekitaldi bat antolatu dute uztailaren 1erako

 

Industria Ministerioak eta SPRI Taldeak bideo-dei bidezko ekitaldi bat antolatu dute uztailaren 1erako

 

Industria Ministerioak eta SPRI Taldeak jardunaldi bat antolatu dute datorren uztailaren 1erako, euskal enpresei proiektu industrialentzako finantzaketa-programa berriak azaltzeko . Ekitaldia bideo-dei bidez egingo da, eta parte-hartzaileek aukera izango dute aldebiko bilerak egiteko Ministerioko kargu batekin.

 

Jardunaldi honetan informazioa emango da Gobernu Zentralak SPRI Taldearen (Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren) laguntzaz bultzatutako Reindus programari buruz. Euskal enpresei zuzendutako ekimen bat da, zeinaren bidez 400 milioi euroko maileguak eskuratu ahal izango baitituzte euren proiektuentzat. Reindus programak 20 urtetik gorako ibilbidea du, eta helburutzat du berrindustrializazioa eta lehiakortasuna bultzatzea.

 

Jardunaldian hizpide hartuko dira Industria Ministerioak urte honetarako antolatu dituen finantzaketa-programa berriak, hala nola, Reindus 2020 eta Covid 2020. Hala, enpresek aukera izango dute jakiteko nolako berritasunak txertatu diren Reindus 2020 programaren aurreko deialdietako enpresa onuradunek birfinantzaketak eta atzerapenak negoziatu ditzaten. Gainera, inbertsio berriak nola finantzatu azalduko da.

 

Jardunaldi hau bereziki zuzentzen zaie enpresa industrialei, aholkularitzei, kontsultoretzei eta finantzaketa-tresnetan interesatutako agente edo pertsonei.

 

Industria Ministerioko Programen Kudeaketa eta Exekuzioko zuzendariorde nagusi Juan Ignacio Moratinos Alonsok emango dio hasiera bideo-dei bidez (Zoom plataforman) egingo den ekitaldi horri. Aldebiko elkarrizketak Programen Kudeaketa eta Exekuzioko Zuzendariordetza Nagusiko zerbitzu-buru Elena Alazar Rodriguezekin izango dira. Aldebiko bilerak eskatzeko, ezinbestekoa da jardunaldian erregistratzeko inprimakiko galderei erantzutea ekainaren 29a baino lehen.

Lotutako albisteak

11 apirila, 2024 Enpresen berrabiarazpena
Zure enpresaren finantza-osasuna hobetu beharra duzu? Zorra birfinantzatzen eta askoz gauza gehiagotan lagunduko dizu Lortuk
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 Arrisku-kapitaleko funtsak
Nymiz-ek 2,8 milioi euro biltzen ditu Swanlaab-ek zuzenduta, datuen pribatutasuna sustatzeko AI sortzailearen garaian
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Finantziazioa
Indarturen edizio berriak garapena eta jarduera ekonomikoa bultzatzen ditu beharrik handiena duten Euskadiko eremuetan
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Finantziazioa
BasqueFIK klusterra finantza enpresen eta inbertitzaileen lehiakortasuna indartzeko helburuarekin sortu da
Irakurri gehiago
18 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Datozen hilabeteetan mantendu edo hobetu egingo direla aurreikusten dute euskal industriako sektoreek
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak