Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

1 uztaila, 2019
Cin Advanced Systems Groupek akordioa lortu du Geroa y Easo Ventures SCR bere kapitalean sartzeko

 

CIN ADVANCED SYSTEMS GROUP espezializatuta dago ikusmen artifizialeko digitalizazioko eta laser interferometria kolinealeko soluzioen ezarpenean, ekoizpen prozesuan akatsak neurtzeko eta detektatzeko, ZERO AKATS lortzea bermatzeko.

 

CIN ADVANCED SYSTEMS GROUPek Arrasaten du egoitza, Gijon, Galizia eta Boroako Automotive Intelligence Centerren ere kokapenak ditu, eta ikusmen artifizialeko soluzioak eskaintzen ditu, autogintza eta aeronautika bezain sektore zorrotzetan aplikatzeko, izan ere, horietan akats bakar bat egiteak ondorio ekonomiko larriak eta irudia galtzea eragin ditzake. Horrenbestez, enpresak eskaintzen duen baliorik garrantzitsuenetako bat ZERO AKATS bermatzea da.

 

Cin Groupek materialen eraldaketaren balio kate osoan egiten ditu ezarpenak. Bere bezeroen artean enpresa siderurgikoak daude, hala nola ArcelorMittal, SIDENOR, enpresa eraldatzaileak, hala nola CONDESA, osagaien fabrikatzaileak, hala nola GESTAMP, FAGOR EDERLAN, MATZ ERREKA edo METAGRA, eta ibilgailuen fabrikatzailea handiak, hala nola MERCEDES BENZ.

 

2018an BIND 4.0 programan parte hartu izana oso garrantzitsua izan zen enpresarentzat, aldaketa handia ekarri zuelako, bai ikusgarritasunari dagokionez, bai estrategia globalari dagokionez, izan ere, balio proposamenak aurkeztu ahal izan zizkien euskal enpresa handiei eta, ondorioz, proiektuak izenpetu zituen mundu osoan arrakasta frogatua duten multinazionalekin: GESTAMP, MERCEDES BENZ eta SIDENOR.

 

Enpresa handi horiekin egiten ari den lanak aurrera jarraitzen du gaur egun, eta, horri esker, enpresak finkatzen jarrai dezake, eta lehen mailako soluzio teknologikoak eskaintzen.

 

“GEROA y EASO VENTURES SCR gure kapitalean sartzeak aukera emango digu milioi bat euro baino gehiago inbertsio plan bati ekiteko, sentsore berri bat garatzeko, geometria konplexua duten piezetan segundoko 1 milioi puntu neurtzeko gai dena, izan ere, prozesuan zehar horiek ezin dira beste modu batean neurtu; halaber, negozio lerro berri bat ere garatu ahal izango dugu, gure soluzioak eta teknologia izango dituzten 3D makinen fabrikazioan eta salmentan oinarrituta.
Horrez gain, mundu osoko autogintzaren merkatuan bermeekin sartu ahal izango gara, eta baliabideak bideratu funtsezko beste sektore batzuetan balioztapen teknikoak egiteko, esaterako, aeronautikan, horko enpresa liderrak oso harrituta baitaude zero akatserako bermeagatik eta euren ekoizpen prozesuetan gure soluzioak erabiltzeak eragiten dituen aurrezkiengatik.

 

5 urtera daukagun helburua da, mundu mailan, ekoizpen prozesuko pieza konplexuetan 3D “digitalizatzailerik” onenen moduan ezagunak izatea”, dio Cin Groupeko zuzendari nagusi Jose M. Gallegok.

Arrisku-Kapitala 4 otsaila, 2020
Laguntzen Katalogoa. Grupo SPRI

Euskal enpresentzako laguntzen katalogo digitala ETEei laguntzeko programak eta ekimenak....Leer más

Arrisku-Kapitala 28 urtarrila, 2019
Columbus-ek 70 milioi euroko funts bat sortu du bio-medikuntzarako

Inbertsio-funts berri honi esker, kudeatzaileen asmoa da bi lantegi berri eraikitzea...Leer más

Arrisku-Kapitala 22 martxoa, 2018
Eusko Jaurlaritza erreferentziazko bazkidea Metxan, ekintzaileentzako proiektu-azeleragailuan

Joan den otsailean, Eusko Jaurlaritzak Metxako (ekintzaileentzako proiektu-azeleragailuko)...Leer más

Arrisku-Kapitala 15 martxoa, 2018
SPRIk, FEIk eta Elkargik Aurrera, Start Up-ak finantzatzeko tresna berria, aurkeztu dute

Jarduera ekintzaile bat gartzen duten eta enplegua sortzeko konpromisoa hartzen duten ETE sortu...Leer más

Arrisku-Kapitala 12 martxoa, 2018
Aurkeztu dira SPRI Taldeak euskal industriarentzat eskaintzen dituen laguntza eta zerbitzu berriak

Topaketak martxoaren 13, 14 eta 16an egingo dira Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko teknologi...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?