Innobideak Prestakuntza 2025

Berrikuntzan trebatu balioan lehiatzeko

Innobideak Prestakuntza 2025

Innobideak Prestakuntza da enpresek berrikuntza produktu, zerbitzu, prozesu eta negozio-ereduetan modu egituratuan txertatzeko diseinatutako doako prestakuntza-programa.

Erakunde askok, kalitatea hobetzeko eta kostuak gutxitzeko ez ezik, merkatuan benetan besteengandik bereizteko ere berritzen dute. Berrikuntzak inpaktua sor dezan, ikuspegia, talentua eta metodologia uztartzen dituen ikuspegi estrategikoa behar da, ideiak soluzio aplikagarri eta iraunkor bihurtzeko.
Enpresa-errealitatera egokitutako saio praktikoen bidez, programak prozesuak optimizatzeko, balio-katea indartzeko eta teknologia berriak irizpidez integratzeko tresnak eskaintzen ditu. Hobekuntza inkrementaletik haratago joan eta berrikuntza benetako lehia-abantaila bihurtu nahi dutenentzat diseinatutako prestakuntza-ibilbidea.


Berrikuntzaren gaineko prestakuntza-programetan inbertitzeak enpresen eraginkortasuna, sormena eta egokitzeko gaitasuna hobetzen ditu, modu orokorrean.

Zer eskaintzen du?

Innobideak Prestakuntzak online saio teoriko-praktikoak eskaintzen dizkizu, doakoak eta hiru ordukoak, lantaldeak berrikuntza-gaietan trebatzeko

Norentzat da?

Zure enpresak ekimen honetan parte har dezake

  • Industria-enpresa edo industriari lotutako zerbitzu-enpresa bateko kudeatzailea edo zuzendaritza-kargua zara?
  • Sektore industrialean edo beste sektore batzuetan lan egiten duzu baina arlo hau interesatzen zaizu?

Parte hartu online eta modu independentean emandako 3 orduko, eta modu presentzialen emandako 5 orduko moduluetan, eguneratu ditzazun gai batean nahiz guztietan dituzun ezagutzak.

"IAren inguruko prestakuntzak lagundu zigun marketin eta salmenta arloetan estrategia berriak integratzen, gure berrikuntza teknologikoan eragin zuzena izan zutenak."

Mireia Garcia - Business Development Analyst Graphenea Semiconductor-en

"Saioaren ostean benetako hobekuntzak aplikatu ahal izan genituen, batez ere bezeroen kudeaketan eta zibersegurtasunean."

Aitziber Marin, Komunikazio arduraduna Forest Pioneer-en

"Lidergoari, salmentei eta negoziazioari buruz ikasitako tresnak gure egunerokoaren parte bihurtu dira dagoeneko."

Luisma Román - Administrazio arduraduna Baitic Soluciones-en

"Antolakuntza eta pertsonen kudeaketari buruzko edukiek errotik aldatu dute talde bezala lan egiteko modua."

Victor Blanco - Product Manager NEURTEK Instruments-en

"Gelditu, hausnartu eta prozesuak hobetzeko aukera izatea funtsezkoa izan da epe luzera lehiakorrak izaten jarraitzeko."

Iñaki Zabaleta Etxabe - Arduraduna Badia Berri-n

"Saioak ikuspegia eta teknikak eman zizkigun berrikuntza, negoziazio eta lankidetza estrategikoki jorratzeko."

Amaia Martin - Zuzendari kudeatzailea Mecanizados Harri-n

"Talde bezala prestatu izana benetako abantaila lehiakorra izan da guretzat, eta berrikuntza lankidetzatik abiatuta garatzeko aukera eman digu."

Jon Kepa Izaguirre - Kalitate eta I+G+b arduraduna A&B Laboratorios de Biotecnología-n

Interesatuek nahi adina saiotan eman dezakete izena. Saio horietan oinarrizko ezagutzak eta nozioak jasoko dituzte Kudeaketa Aurreratua osatzen duten elementuen inguruan: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak.

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Kargatzen...

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Ideiak inpaktu bihurtzeko prozesua elkarrizketa batekin hasten da.

Enpresa bakoitzak berrikuntzara iristeko bere bidea du. Aurkitu zurea. Idatz iezaguzu laguntza behar baduzu.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Lotutako laguntzak

Zure Berrikuntza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu