Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Indartu 2024

Euskadiko eremu ahuletan kokatutako industri arloko enpresei laguntzen diegu euren produkzio-gaitasuna handitzen

Indartu 2024

Enplegua sortzen duen produkzio arloko inbertsioa sustatzen dugu, industri garapenaren eta desberdintasun sozialak murriztearen aldeko apustu irmo gisa

Indartu programak 20 milioi euroko laguntzak ematen ditu enpresa-inbertsioak egiteko, eta babes integrala eskaintzen die enplegu-aukera berriak sortzen dituzten sustatzaile berriei, diskriminazio positiboa eginaz, batik bat, Ezkerraldea handituta eta langabeziaren eragin handia duten beste eremu batzuetan dauden inbertsioak sustatzeko, bai eta Euskadiko urteko batez bestekoa baino langabezia-tasa %5 handiagoa duten udalerrietan estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren inbertsioak sustatzeko ere.

Deialdi honetako laguntzek oinarrizko ezaugarri hauek dituzte:

  • Helburutzat dute produkzio arloko inbertsioak sustatzea, baldin eta lehiakortasuna hobetzen eta ekonomia garatzen badute aipatutako eremuetan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren gorako langabezia-tasa duten gainerako udalerrietan. Inbertsio horiek enpresa berriek edo lehendik daudenek egin ditzakete, eta lehentasuna izango dute zuzenean produktuaren eraldaketa prozesua hobetzera, gaitasunak handitzera edo jarduera berriak garatzera bideratutako inbertsioek.
  • Diskriminazio positiboko neurriak hartuko dira langabezia handia duten zenbait eskualdetan, bai ekonomia-krisiak beste leku batzuetan baino eragin handiagoa izan duelako, bai hondatutako egitura bat dutelako garapena zailtzen duena.
  • Inbertsioek behar bezala finantzatuta egon behar dute, hala, bai enpresa berriei, bai lehenagotik daudenei eskatzen zaie inbertsioaren hasieran Baliabide Propioekin estal dezatela diruz lagundu daitezkeen inbertsioen gutxienez % 25 (laguntza publikoak kontuan hartu gabe).
  • Gehieneko laguntza 3 milioi eurokoa izango da enpresa bakoitzeko, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren arabera, edozein dela ere sortuko den enplegu bolumena.

Epeak

Hasiera data: 2024-04-10

Amaiera data:
2024-06-28, 12:00retan

Zer eskaintzen du?

Indartu programak eskaintzen dizu

Eginiko inbertsioaren %15erainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, gehienez 3 milioi euro enpresako.

Zure enpresaren garapena, lehiakortasuna eta merkatuan duen posizioa hobetzea.

Instalazio produktibo berriak erostea, eta instalazioak berritu eta ekipatzea.

Zure eremua ekonomikoki dinamizatzen laguntzea, enplegua sortuz.

Zertan laguntzen dizu?

Indartu programak laguntzen dizu

  • Zure enpresarentzako lursail eta eraikin berriak erosten, logistika-biltegiak barne.
  • Makina, tresna edo instalazio teknikoekin ekipatzen.
  • Ekipo eta programa informatikoak erosten.
  • Jabetza industrialeko eta patenteen arloko gastuak ordaintzen.

Ezagutu xehetasunez programa hau

2024 Araudia
Norentzat da?

Zure enpresak ekimen honetan parte har dezake

  • Ba al duzu industriarekin edo zerbitzu logistikoekin (garraioa alde batera utzita) lotutako Enpresa Handi, ETE edo Mikroenpresa industrialik?
  • Zure enpresa Ezkerraldea handituta edo EAEko urteko batez bestekoa baino langabezia-tasa %5 handiagoa duten udalerri batean kokatuta dago?

Enpresak baliabide propioekin estali beharko du, gutxienez, inbertsioaren % 25, eta gutxieneko denbora-tarte batez mantendu beharko ditu eginiko inbertsioak.

Tresna eta programa egokiak eskaintzen ditugu enpresa-inbertsioak bultzatzeko eta laguntza integrala ematen diegu enplegu-aukera berriak sortzen dituzten sustatzaile berriei.

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Erauzketa, eraldaketa eta ekoizpen arloko enpresa industrialek eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu-enpresek, baita azpiegitura digitalekin eta logistikarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek ere (garraioa izan ezik), ETEak zein enpresa handiak izan. ETE-ek laguntza eska dezakete Ezkerralde Zabalduan kokatuta badaude edo Euskadiko urteko batez besteko langabezia-tasa baino % 5 tasa handiagoa duen udalerriren batean badaude. Enpresa handiek Ezkerralde Zabalduan kokatuta badaude bakarrik eska dezakete dirulaguntza.

Enpresaren aktiboari gehituko zaizkion eta kategoria hauetan jasota dauden aktibo finkoak eskuratzea (Kontabilitateko Plan Nagusiak ezarrita):

  • 203 Jabetza industriala eta patenteak
  • 206 Aplikazio informatikoak
  • 210 Lursailak eta ondasun naturalak
  • 211 Eraikuntzak
  • 212 Instalazio teknikoak
  • 213 Makinak
  • 214 Tresneria
  • 215 Beste instalazio batzuk
  • 217 Informazio-prozesuetarako ekipoak
  • Enpresa eskatzaileak egin beharreko inbertsioen memoria zehatza. Plan industriala, enpresaren plan ekonomiko-finantzarioa, horrekin lotutako lan-plana eta gauzatzeko epeak jaso behar dira memorian.
  • Eratze-eskritura (enpresa berria bada), Identifikazio Fiskaleko Txartela eta eskatzailearen ordezkaritza-eskumena.
  • Sozietateen gaineko Zergaren edo, hala dagokionean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken bi aitorpenak; edo, azken bi ekitaldietan Merkataritza Erregistroan gordailututako urteko kontuak eta dokumentu gehigarriak.
  • Azken hiru ekitaldi ekonomikoetan enpresako langileek izan duten bilakaeraren gaineko memoria zehatza, kategoria profesionalen eta sexuaren arabera banakatuta; eta GSDNk igorritako dokumentuak: Txostena: “Alta egoeran dauden langileen batez besteko kopurua”, urteko deialdia argitaratu aurreko 12 hilabeteetan eta 36 hilabeteetan.
  • Enpresa eskatzailea ETEa dela ziurtatzen duen dokumentua.
  • Inbertsio berdinetarako laguntzak eskatu eta/edo jaso baditu, adierazi erakundeak eta zenbatekoak.
  • EJZko altarekin lotutako dokumentua.
  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, ezarritako ordainketa-epeen betetze mailaren ziurtapena.
  • Erakundearen erantzukizunpeko adierazpena, sinatuta (deialdiari atxikita dago).

6 hilabete, eskaera aurkezten denetik.

Abanto Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Erandio, Galdames, Gueñes, Karrantza Harana, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Turtzioz, Trapagaran eta Zierbena.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Lortu orain laguntzak eta inbertitu zure enpresan

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. 


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

Indartu 2024 dirulaguntzak jasotzeko, osa ezazu eskaera.

Lotutako laguntzak

Zure Finantziazioa-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu