Dibertsifika 2026

Bultzatu zure enpresa industrialaren dibertsifikazioa eta hazkundea

Dibertsifika 2026

Zure enpresaren produkzio-gaitasunak handitzeko, negozio-lerro berriak irekitzeko edo merkatu berrietan sartzeko proiektuak abian jartzen lagunduko dizugu.

Hazkuntzan beste pauso bat eman, jarduera dibertsifikatu edo negozio lerro berriak ireki nahi dituzten industria enpresei laguntzeko pentsatutako laguntza-programa da Dibertsifika 2026.

Badakigu merkatu berrien alde egiteak, ekoizpen-gaitasunak handitzeak edo produktu berriak merkaturatzeak erabaki estrategikoak eta inbertsio-ahalegin handia eskatzen dituela. Horregatik, Dibertsifikak enpresei segurtasun handiagoz aurrera egiteko aukera ematen dieten proiektuak babesten ditu, arriskua murriztuz eta garatzeko funtsezkoak diren inbertsioak erraztuz.

Programak lehiakortasuna indartzen, industria-jarduera gehiago eta hobea sortzen eta hazkunde jasangarria finkatzen laguntzen duten ekimenak babesten ditu.

Enpresei laguntzen diegu beren ekoizpen-eredua eboluzionatzen eta merkatuaren erronka berrietara egokitzen.

Zabalik da Dibertsifika 2026rako aurre-eskaerak egiteko epea

Dibertsifika programaren aurre-eskaerari esker, programaren deialdiaren aurretik hasitako inbertsioak diruz laguntzeko modukotzat jo daitezke 2026ko ediziorako. Horrela, aurre-eskaera aurkeztu eta eskabide formala egin arteko aldian egindako inbertsioak diruz lagundu ahal izango dira programaren deialdia argitaratu ondoren. Beraz, 2026ko urtarrilaren 2tik aurrera aurre-eskaera bat aurkez daiteke esteka honetan dagoen formularioa betez.

icono alerta_negativo

Erabaki estrategikoak hartu ahal izango dituzu, zure negozioa eten gabe

Industria-inbertsiorako laguntza bateratu eta sinplifikatzen duen laguntza

Industria-enpresei laguntzen diegu beren negozio-ereduan jauzi garrantzitsua diren proiektuetan, dibertsifikazioari, gaitasunak handitzeari edo merkatu berrietan sartzeari lotutako inbertsio produktiboak lagunduz, enpresaren ohiko erritmoa arriskuan jarri gabe.

Programa bakar bat, hazteko eta dibertsifikatzeko proiektuetarako

Dibertsifika industria-inbertsioari laguntza publikoari jarraitutasuna eta koherentzia emateko sortu zen, orain arte INDARTU eta GAUZATU INDUSTRIA programen bidez lantzen zena programa bakar batean integratuz. Horrela, enpresek hazte- eta dibertsifikazio-proiektuak bultzatzeko leihatila bakarra dute, irizpide homogeneoekin eta ikuspegi estrategikoagoarekin.

25 M € industria-inpaktu handiagoa duten proiektuetarako

Dibertsifikak aurrekontu indartua du, eta norgehiagoka bidez egituratzen da, industria-sarea dibertsifikatzeko, hazteko eta indartzeko inpaktu handiena dakarten proiektuak lehenetsiz.

Baliabideak ahalmen eraldatzaile handiagoa duten inbertsioetara bideratzeko aukera ematen duen ikuspegia.

Zer eskaintzen du?

Zure enpresa indartzeko eta etorkizun industriala ziurtatzeko behar duzun bultzada

Norentzat da?

Zure proiektu industriala indartu eta hazarazi nahi duzu?

Euskadin jarduera-zentro bat duten eta inbertsio produktiboen bidez dibertsifikazio- edo hazkunde-proiektuak abian jarri nahi dituzten industria- eta zerbitzu-enpresei zuzenduta dago.

Euskal industria babesten dugu bere bilakaeran, hazkundean eta dibertsifikazioan, egungo eta etorkizuneko erronkei sendoago aurre egin ahal izateko

Diruz lagun daitezkeen proiektuen tipologia

Inbertsio produktiboak hazkundea bultzatzeko eta negozio-aukera berriak irekitzeko

Dibertsifikak lagundutako proiektuek benetako inbertsio produktiboak ekarri behar dituzte, Euskadiko industria-jardueran eragin zuzena dutenak, eta dibertsifikazio- edo hazkunde-estrategia argi baten parte izan behar dute.

Ez dira jarduera puntualak eta mantentze-lan arrunteko inbertsioak babesten, baizik eta negozioaren bilakaeran eta kontsolidazioan aurrerapen esanguratsua dakarten proiektuak.

Gastu hautagarriak

Hemen dituzu zure enpresa etorkizunera bultzatzeko beharrezkoak diren ekoizpen aktiboak

Dibertsifikak lagundutako inbertsioak Euskadin gauzatu behar dira, zuzenean lotuta egon behar dute aurkeztutako dibertsifikazio- edo hazkunde-proiektuarekin, eta enpresaren produkzio-gaitasunen benetako hobekuntza ekarri behar dute.

Gainera, onartutako gutxieneko inbertsio-bolumena lortu beharko dute proiektuek, hau da, 200.000 € ETE-entzat eta 1.500.000 € enpresa handientzat, eta diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 25 gutxienez baliabide propioen bidez egindako ekarpena izan beharko da.

Ohiko galderak

Atal hau irakurtzea gomendatzen dizugu. Azterketa azkar batek programaren alderdi operatiboak ulertzen lagunduko dizu.

Baldintzak, epeak, dokumentazioa eta prozedura: argitu hemen zure zalantza nagusiak laguntza eskatu aurretik.

Kargatzen...

Zalantzaren bat duzu?

Servicio de atención a la empresa vasca.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Zure eskaera aurkeztu aurretik laguntzarik behar duzu?

Bete formularioa eta zure kontsultari modu pertsonalizatuan erantzungo diogu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Lortu orain zure enpresa hazi eta dibertsifikatzeko laguntzak.

DIBERTSIFIKA 2026 dirulaguntzak jasotzeko, osa ezazu eskaera.

Lotutako laguntzak

Zure Finantziazioa-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu