Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 Marzo, 2020 Berrikuntza Digitalizazioa BDIH EIKTak Fast Track Innobideak programa Robotika malgu eta kolaboratiboa BDIH

Barne-logistika: Slam 2D/3Dn oinarritutako nabigazio autonomoa – 4.0 konponbideak

BDIH sareko kideek eskaintzen dituzten 4.0 konponbideek Slam (Aldibereko Lokalizazio eta mapatzea) 2D/3Dn oinarritutako nabigazio autonomoarekin dute zerikusia gure robotikaren hilabeteko zazpigarren artikulu honetan.

Robotikari buruzko ikerketa

Robotikaren arloan konponbide malguak ikertzeko, UPV/EHU BDIH sareko kideak robotika eta sistema autonomoen ikerketa laborategia jartzen du enpresen eskura. Robotika eta sistema autonomoen laborategiak robotika, datu-analisia, estatistika, ikasketa automatikoa eta konputagailu bidezko ikusmena bezalako eremuetan esperimentatzeko modua eskaintzen du. Horretarako, sentsore ezberdinak (kamerak, laserrak, kinect sentsoreak, termikoak, ultrasoinuak…) kudeatu eta maneiatzeko ahalmena eta horiek helburu ezberdinetarako (pertsonen detekzioa, objektuen errekonozimendua, nabigazio segurua…) erabiltzeko aukera izanik. Horrez gain, makina eta pertsonen arteko elkarrekintza metodoak garatzeko aktibo logikoak ere badauzka, hizketa-bidezkoak, lengoaia naturalaren prozesamenduan oinarrituak, eta baita keinu-bidekoak ere.

Osagaien azaleko kalitatearen ikuskapena eta 2D ikusmen artifizialeko teknikaren bidezko prozesuen kontrola

Zure beharrak osagaien azaleko kalitatearen ikuskapenari nahiz Slam-en oinarritutako nabigazio autonomoari buruzkoak badira, denbora errealean irudiaren analisirako software liburutegiak ikusmen artifizialarekin lotuta dauden teknika eta algoritmo multzo handia biltzen ditu eta, elkarrekin, merkatuak irudiaren analisian oinarrituta eskatzen dituen ebazpenak ekiteko tresna eraginkor eta malgua osatzen dutelarik. Erabiltzen duen Viulib® teknologia Vicomtech BDIH sareko kidearena da, eta zentro honek ikusmen artifizialeko banku ezberdinak ditu, baita robot bat ere, irudiak eta iluminazioa eskuratzeko zenbait ekiporekin hornitutakoak inspekzio zerbitzu ezberdinak betez. Viulib® liburutegiak, inspekzio moduluaz gain, badu ere irudiaren analisirako gaitasuna pertsona-konputagailuaren arteko elkarrekintzara begira, adib. keinuen identifikazioa, mugimendu identifikazioa edo aurpegi-ezagutzea.

Konponbide hauek zure enpresaren beharretara moldatzen direla uste duzu? Aktibo hauek erabiltzea gustatuko litzaizuke, zure prozesuak optimizatzeko? Honako teknologia hauek aurreko artikuluetan agertutakoen osagarri direla uste duzu? Horrela bada, jarri zaitez harremanetan gurekin eta aholku emango dizugu, baita zure kasuari moldatutako neurriak eskaini ere.

 

Aurreko artikuluak:

Elementuak manipulatzea airean – 4.0 konponbideak

Pick&Place manipulazioa – 4.0 konponbideak

Eskaerak prestatzea – 4.0 konponbideak

Robot mugikor autonomo kustomizatuak / AGV – 4.0 konponbideak

Lotutako albisteak

16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Berrikuntza
ETEentzako produktuen eta prozesuen berrikuntza babesten dugu Hazinnovarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak