Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

10 Marzo, 2020
BDIH sareko Robotika malguaren ordezkariak Malagan ospatutako European Robotics Forum bileran

Pasa den martxoaren 3an European Robotics Forumak (ERF2020) bere hamaikagarren edizioa ospatu zuen Malagan. Bilera hau Europako robotikaren arloko ekitaldirik garrantzitsuena da, eta BDIH sareko zenbait ordezkarik ez zuten bertan izateko aukera galdu

Malagako Kongresu eta Feria Jauregiak martxoaren 3tik 5era Europako 1000 aditu baino gehiago hartu zituen, haien artean Basque Digital Innovation Hub sarearen parte diren Tekniker, UPV/EHU eta Mondragon Unibertsitatea. BDIH sareko robotika gunearen koordinatzaileak, Damien Sallek – robotikan doktore eta TECNALIA-ko fabrikazio gehigarriaren arloko teknologia eta merkatu arduraduna – bere zentroko eskaintza aurkeztu zuen, bai eta BDIH sareak ETEei eskaintzen dizkien zerbitzuak ere.

Ekitaldira azaldutakoek robotika arloko Europako prototipo, produktu eta zerbitzurik berrienak, baita Horizonte 2020 ikerketa programak finantzatutako Europar Batasuneko proiektuak ikusi zituzten, punta-puntako enpresa, unibertsitate eta ikerketa institutuek aurkeztuta. Ekitaldiaren programako zati handia eskaini zieten DIHei, H2020 testuinguruan. Gainera, agendak 50 tailer baino gehiago izan zituen, robotikari buruzko ikerketa gai nagusi. TECNALIAK tailerretan parte hartu zuen, batez ere Produkzio sistema hibridoei buruzko aktibitatean. Honez gain, Ekintzailetza eta Kablez mugitutako robot paraleloak: zertarakoak jarduerak burutu zituen.

2010 urteko Donostian ospatutako lehen ediziotik, European Robtics Foruma Europako robotikaren arloko ekitaldirik garrantzitsuena bihurtu da. euRobotics asoziazioak antolatzen du, SPARC agentziaren bidez, eta asoziazio honetan, zenbait euskal eragilek hartzen dute parte TECNALIA, UPV/EHU eta Tekniker, besteak beste. Honako batzarretan azaltzeak BDIHko robotika malguko arloko kideei teknologiarik berrienen parte izateko aukera ematen die.

BDIH 16 uztaila, 2021
Eusko Jaurlaritzak BDIH-Konexio laguntza-programa ireki du teknologia digital eta jasangarriak bultzatzeko euskal enpresetan

  Eusko Jaurlaritzak bigarren urtez abiarazi du BDIH Konexio laguntza-programa  enpresei...Leer más

BDIH 7 uztaila, 2021
Egile Mechanics, aeronautikan eta elikadura sektorerako metalezko ontzietan aplikatutako berrikuntza

  Egile Mechanics enpresa gipuzkoarra 2018an eratu zen izen horrekin, baina 31 urte...Leer más

BDIH 2 uztaila, 2021
Muntaketa lerroen errendimendu altua eta monitorizazioa

Mondragon Assembly Gipuzkoan kokatutako enpresa bat da, 40 urte baino gehiagoko esperientzia du...

Fitxa ikusi

BDIH 30 ekaina, 2021
Pieza guztietann zehaztasuna bilatzeko aurreikuspen ereduen sorkuntza

Alcorta Forging Group Elgoibarren (Gipuzkoa) kokatutako enpresa bat da, 100 urte baino gehiagoko...

Fitxa ikusi

LinqCase-n konponbide berritzailea pieza industrialak ikuskatzeko

  LinqCase startup gipuzkoarra dugu euskal enpresak egiten ari diren berrikuntza-lan...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?