Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 apirila, 2020

384.000 robot industrial eta gizaki-robot lankidetza Euskadin

4.0 konponbide robotikoak, elkarlaneko fabrikazio malgua bermatzeko.

Gure robotikaren hilabetearen testuinguruan, SPRI taldeak BDIH sareko kideek eskainitako 4.0 konponbide robotiko berriak erakusten ditu, fabrikazioaren arloan langilearen segurtasuna eta produkzioaren malgutasuna areagotzen dutenak.

Duela urte batzuetatik hona, euskal enpresek aitortu dute irtenbide robotikoek bete dezaketen zeregina, eskariaren araberako fabrikazioa inposatzen den ingurunean. Iaz mundu osoan 384.000[1] robot saldu ziren. Hala, robotika industrialaren merkatu globala berrogei mila milioi eurotik gorakoa izan zen, eta 2024ra arte hura %50 baino gehiago haztea espero da.

Kopuru hauek agerian uzten dute industria konektatuago baterako joera aldatu dela, non langileen eta roboten arteko “elkarlana” gailentzen den.

Horrela, BDIH sareko robotika malguaren nodoak neurriko laguntza ematen die enpresei elkarlaneko irtenbide robotikoak ezartzeko, non robotek fabrikazio-ingurune jakin batean lan egiten duten, enpresen eta pertsonen arteko lana errazten.

Nodoak industriaren esku jartzen ditu manipulazio-eragiketen automatizazioa barne hartzen duten aktiboak, piezenak edo piezaren gaineko erremintenak.

Serieko fabrikazio-inguruneetan funtsezkoak diren zelda robotiko inguruneak dituzten euskal enpresentzat, nodoak, TECNALIA kidearen bidez, Vulcano, bi besoko robot manipulatzaile mugikorra jartzen du enpresen eskura, noranzko bakarreko nabigazio autonomoarekin eta 3D ikusmenak gidatuta eta indar-kontrolarekin.

Fabrikazio-prozesurako eraginkortasuna handitzearen adibidea azken piezaren kalitatea neurtzean aurkitzen dugu. Kasu horretan, ikusmen artifizialak pieza automatikoki neurtzea ahalbidetzen du, baita 3D eredua prozesuaren azken emaitzarekin alderatzea ere.

Kasu honetan, robotaren ibilbideak alda daitezke robotikari buruzko ezagutza handirik gabe ere, eta kode-lerroak idatzi gabe, baina robotaren lan-espazioa eta manipulazioan parte hartzen duten zatiak/piezak diseinatu behar dira.

COVID-19 pasako da. Eta uneotan enpresaren gaineko eragina kalkulatzea ezinezkoa bada ere, argi dago ezinbestekoa dela behartutako geldialdia baliatzea, enpresari eta bertako langileei erresilientzia gehien ekar diezaieketen bideak eta baliabideak esploratzen.

Jar zaitez gurekin harremanetan, zure enpresa gehien interesatzen zaizkizuen irtenbideetara nola hurbil dezakegun jakiteko.

 

________________________

[1] Industrial robot market size: global including peripherals 2018 & 2024. Statista

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak