Albisteak 21 urria, 2025

Lehendakariak konpromiso eta bizkortasun handiagoa eskatu die Europari eta Estatuari, euskal altzairuaren etorkizuna bermatzeko

Imanol Pradales Lehendakariak ‘Steel Tech 2025’ inauguratu du, BECen, urriaren 21etik 23ra izango den siderurgia-sektorearen nazioarteko elkargunea
-

Imanol Pradales Lehendakariak ‘Steel Tech 2025, Congress & Expo’ inauguratu du, gaur goizean. Siderurgiaren industrian erreferentziazko nazioarteko topaketa da, eta, Bilbao Exhibition Centre-en (BEC), hiru egunez, lider globalak, puntako enpresak eta sektoreko adituak bilduko ditu.

Bere hitzaldian, Euskadin eta Europan altzairuaren industriaren etorkizuna bermatzeko, erantzukizun partekatua ematea eta ekintza politiko eta ekonomikoak bizkor abiaraztea eskatu du Pradalesek.

“Euskadin badihardugu, baina hori ez da nahikoa. Besteek ere jardun egin behar dute. Estatuak eta Europako Batzordeak konpromiso handiagoa erakustea eta azkar jardutea behar-beharrezkoa dugu”, adierazi du Lehendakariak, eta azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak sektorearen aldarrikapenak babesten jarraituko duela “bilera eta lantalde guztietan”.

Pradalesek gogorarazi duenez, altzairua euskal manufaktura-industriaren sektore estrategikoa da, trakzio-lana egiten du, eta haren menpe daude milaka enplegu eta gure Herriaren aberastasunaren zati handi bat.

“Planak aspalditik zehaztuta daude. Orain ahalik eta azkarren gauzatu behar dira. Europako altzairuaren sektorea babesteko erabakiak hartzeko unea da. Jokoan ditugu milaka lanpostu, aberastasuna eta Euskadiko manufaktura-industriaren trakzio-jarduera baten bideragarritasuna”, nabarmendu du.

Lehendakariak, halaber, joan den urtarrilean Europako Batzordeko lehendakariorde exekutibo Stephane Séjourné-rekin izandako bilera aipatu du. Azken horrek “Europako altzairu subirano eta deskarbonizatu baterako bidea eraikitzen jarraitzeak berebiziko garrantzia duela” azpimarratu berri du.

Steel Tech 2025, berrikuntza eta ezagutza siderurgikoaren topagunea

Altzairuaren industriaren barruan, berrikuntzarako, ezagutzarako eta negozio-aukeretarako plataforma estrategiko gisa finkatu da Steel Tech, eta Siderex – Siderurgiako Kluster Elkarteak eta Bilbao Exhibition Centre-ek (BEC) antolatzen dute, UNESIDen laguntzarekin.

Urriaren 21etik 23ra, kongresu eta erakusketa honek aterpea eskainiko die hainbat hitzaldi, erakusketa eta networking-guneri; horri esker, erabateko elkartrukeak gauzatuko dira puntako konpainien, nazioarteko espezialisten eta balio-kate osoaren eragileen artean.

Siderurgiaren sektoreak pisu erabakigarria du Euskadiko eta nazioarteko ekonomian. Euskadik ehun enpresa baino gehiago ditu balio-kate osoaren barruan, eta altzairua ekoizten duten 11 lantegi, zeintzuek Europako sailkapenean 12. postuan kokatzen baitute erkidegoa, Espainiako Estatuko ekoizpen osoaren % 39 EAEn produzitzen delarik.

Era berean, industria-ehuna hain dibertsifikatuta egoteak siderurgia-produktuen barne-eskaria indartzen du, izan ere, bertan hainbat sektore estrategiko daude, hala nola automobilgintza, energia, ontzigintza, trenbideak, makina-erreminta, petrokimika, ondasun ekipoak, eraikuntza eta etxetresna elektrikoak.

Irekiera ekitaldiaren ondoren, Lehendakariak, hainbat erakunde eta enpresatako ordezkariekin batera, ‘Steel Tech 2025’eko erakusmahaiak zeharkatu ditu, eta bertatik bertara ezagutu ditu altzairuaren etorkizuna markatuko duten berrikuntza teknologikoak eta proiektuak.

 

Lotutako albisteak

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
17/10/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Steel  Tech  2025:  erreferentziako  topaketa  siderurgia  sektoreko  lider  globalekin
15/10/2025 Kluster politika

Steel Tech 2025: erreferentziako topaketa siderurgia sektoreko lider globalekin

Urriaren 21etik 23ra bitarte Bilbao Exhibition Centren SPRI Taldearen babesarekin

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
10/10/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
03/10/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  biozientzien  eta  osasun  teknologien  ekosistema  sustatuko  du  Estatuko  bioteknologia  azoka  garrantzitsuenean
02/10/2025 Kluster politika

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko biozientzien eta osasun teknologien ekosistema sustatuko du Estatuko bioteknologia azoka garrantzitsuenean

Osasun klusterraren (BCH) eta SPRIren Euskadi-Basque Country standa Biospainen egongo da, urriaren 7tik 9ra, Bartzelonan

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
26/09/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Beka  AMk  eta  Gaiak  akordio  egin  dute  teknologia  aurreratu  eta  berritzaileen  garapenean  inbertitzeko
25/09/2025 Kluster politika

Beka AMk eta Gaiak akordio egin dute teknologia aurreratu eta berritzaileen garapenean inbertitzeko

Aliantza arrisku kapitaleko funtsak abiaraziz eta jabetza bateratuko inbertsioen kudeatzaile bat sortuz bideratuko da

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
19/09/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Eusko  Jaurlaritzak  eta  siderurgia-enpresek  bat  egin  dute  muga-zergen  aurrean  sektoreari  babesa  emateko
15/09/2025 Kluster politika

Eusko Jaurlaritzak eta siderurgia-enpresek bat egin dute muga-zergen aurrean sektoreari babesa emateko

Siderurgiako Mahai Sektorialaren lehen bilera egin da, egungo muga-zergen egoerak gehien eragiten dien sektoreetako lanpostuak eta enpresak babestu eta defendatzeko asmoz erantzun publiko-pribatu bateratua koordinatzeko.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
12/09/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.