Albisteak 2 urria, 2025

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko biozientzien eta osasun teknologien ekosistema sustatuko du Estatuko bioteknologia azoka garrantzitsuenean

Osasun klusterraren (BCH) eta SPRIren Euskadi-Basque Country standa Biospainen egongo da, urriaren 7tik 9ra, Bartzelonan
-

Urriaren 7tik 9ra egingo da Bartzelonan Biospain 2025, Estatuko bioteknologia azokarik garrantzitsuena eta Europan sektoreko hitzordu nagusienetakoa dena. Eusko Jaurlaritzak, Spri eta BHC-Osasun Klusterraren eskutik, Euskadi-Basque Country standarekin hartuko du parte azokan, Euskadiko bioteknologiaren ekosistema erakutsi eta ezagutzera emateko.

Eusko Jaurlaritza, Spri eta BHC klusterrarekin batera, standean egongo dira Euskal Osasun Ikerkuntzako erakunderik esanguratsuenak diren BIOEF, Bioaraba, Biogipuzkoa, Biobizkaia eta Biosistemak, eta honako enpresa hauek: BioComputing, Golden Gait Biotech, Hawk Biosystems, Innoprot, Tad, Miramoon Pharma eta Ubikare.

Euskadiko biozientzia eta osasun-teknologien ekosistema ezagutzera emateko berariazko argitalpena prestatu da, “Etorkizuneko osasuna eraikitzen” izenburuarekin, non BRTA, Euskadiko Parke Teknologikoa eta Osasun Sistema Publikoaren ekarpenak ikus daitezkeen, baita standean erakusketari izango diren enpresen zerrenda, agenda eta Jaione Ganzarain, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa digitaleko sailburuordearen eta Idoia Muñoz, BHC klusterreko zuzendariaren agurrak ere.

Euskadiko osasun industriak hazten jarraitzen du, euskal ekonomiaren zutabe estrategikoetako bat izanik, 9.400 milioi eurotik gorako fakturazioarekin, 62.000tik gora enplegu zuzenekin eta 415 enpresak baino gehiagok osatutako ekosistemarekin.

Basque Health Clusterrek 137 bazkide ditu gaur egun, konpainia handiak, ETEak, startupak, zentro teknologikoak, unibertsitateak eta ospitaleak besteak beste, eta horrek hedatzen ari den ehun berritzailea eta anitza islatzen du.

Ekosistema hori erreferentziazko nodo bat da terapia aurreratuetan, digitalizazio sanitarioan eta berrikuntza biomedikoan, eta Europako subiranotasun teknologikorako, segurtasun ekonomikorako eta hazkunde jasangarrirako motor gisa kokatzen da.

Lotutako albisteak

Lehendakariak  Aernnovak  Arabako  Berantevilla  herrian  duen  lantegia  bisitatu  du

Lehendakariak Aernnovak Arabako Berantevilla herrian duen lantegia bisitatu du

Pradalesek euskal industria aeronautiko eta aeroespaziala estrategikoa dela gogorarazi du

Lehendakariak  konpromiso  eta  bizkortasun  handiagoa  eskatu  die  Europari  eta  Estatuari,  euskal  altzairuaren  etorkizuna  bermatzeko
21/10/2025 Kluster politika

Lehendakariak konpromiso eta bizkortasun handiagoa eskatu die Europari eta Estatuari, euskal altzairuaren etorkizuna bermatzeko

Imanol Pradales Lehendakariak ‘Steel Tech 2025’ inauguratu du, BECen, urriaren 21etik 23ra izango den siderurgia-sektorearen nazioarteko elkargunea

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
17/10/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Steel  Tech  2025:  erreferentziako  topaketa  siderurgia  sektoreko  lider  globalekin
15/10/2025 Kluster politika

Steel Tech 2025: erreferentziako topaketa siderurgia sektoreko lider globalekin

Urriaren 21etik 23ra bitarte Bilbao Exhibition Centren SPRI Taldearen babesarekin

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
10/10/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
03/10/2025 Kluster politika

26/09/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Beka  AMk  eta  Gaiak  akordio  egin  dute  teknologia  aurreratu  eta  berritzaileen  garapenean  inbertitzeko
25/09/2025 Kluster politika

Beka AMk eta Gaiak akordio egin dute teknologia aurreratu eta berritzaileen garapenean inbertitzeko

Aliantza arrisku kapitaleko funtsak abiaraziz eta jabetza bateratuko inbertsioen kudeatzaile bat sortuz bideratuko da

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
19/09/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Eusko  Jaurlaritzak  eta  siderurgia-enpresek  bat  egin  dute  muga-zergen  aurrean  sektoreari  babesa  emateko
15/09/2025 Kluster politika

Eusko Jaurlaritzak eta siderurgia-enpresek bat egin dute muga-zergen aurrean sektoreari babesa emateko

Siderurgiako Mahai Sektorialaren lehen bilera egin da, egungo muga-zergen egoerak gehien eragiten dien sektoreetako lanpostuak eta enpresak babestu eta defendatzeko asmoz erantzun publiko-pribatu bateratua koordinatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.