Kluster politika
Albisteak 4 uztaila, 2025

Andoitz Korta: “BioSalud etorkizuneko sektorea da 2030eko Industria Planean, eraldaketa ekonomiko, teknologiko eta sozialerako duen gaitasunagatik”

BHC Eguna 2025: Basque Health Cluster Euskadiko osasun ekosistemaren motor estrategiko gisa kokatzen da
-

Iberdrola Dorretxeko 29. solairuak BHC Eguna-ren edizio berria hartu du, Basque Health Cluster (BHC) erakundeak urtero antolatzen duen ekitaldia, eta arlo biosanitarioko 200 profesional eta erakunde inguru bildu ditu. Topaketa hutsa baino gehiago, jardunaldia sektorearen erronkak aztertzeko, konpromiso kolektiboa berritzeko eta osasuna Euskadiko etorkizuneko industria-motor gisa berresteko gune estrategiko bihurtu da.

Andoitz Kortak, Industria Sustapeneko sailburuordeak, ekitaldiari amaiera eman zion mezu argi batekin “gaur egungo garapen hau bat dator Europaren erronka nagusiekin. Batzordeak osasuna, bioteknologia eta industria medikoa finkatu ditu Europa jasangarri, berde eta burujabe baterako oinarrizko zutabe modura. Autonomia estrategiko irekia ez da hitz huts bat: ibilbide-orri bateratu bat da, eta Euskadik bere tokia hartu nahi du. Eta BioSalud etorkizuneko sektorea da 2030eko Industria Planean, eraldaketa ekonomiko, teknologiko eta sozialerako duen gaitasunagatik”.

“Horrek politika integralak eskatzen ditu: finantzaketa espezializaturako sarbidea, profil profesional berrien prestakuntza, nazioarteko lankidetza, eta berrikuntzaren industrializazioa bultzatzea. Zorionez, ez gara hutsetik abiatzen: badugu ekosistema sendo bat, eragile teknologikoak, unibertsitateak, startup aitzindariak eta, batez ere, lankidetza publiko-pribatuaren kultura sendoa. Horren adibide garbia da Osasun Poloa. 2026an martxan jarriko den nodo honek Euskadi Europako erreferente bihurtzeko aukera emango digu. Ez da proiektu isolatu bat, baizik eta klusterra eta erakunde publikoak elkarrekin egindako lanaren emaitza: gaitasunak, ikuspegia eta konpromisoa batzen dituen proiektu eraldatzailea. Gaur egun osasunean inbertitzea subiranotasunean, kohesioan eta etorkizunean inbertitzea delako” amaitu du Kortak

Batzar Nagusia: gobernantza, anbizioa eta ikuspegi partekatua

Jardunaldia 2025eko Batzar Nagusiarekin hasi zen; urteko emaitzak aurkeztu ziren eta ziklo estrategiko berriaren ibilbidea zehaztu zen. Asier Albizuk, BHCko presidenteak, ekitaldia zabaldu zuen klusterrak bizi duen heldutasun eta sendotze unea azpimarratuz. Idoia Muñozek, zuzendari nagusiak, 2024ko mugarri nagusiak eta 2025eko Plan Estrategikoaren ikuspegia aurkeztu zituen, sektorea berrikuntzaren, lankidetzaren eta nazioarteko proiekzioaren bidez bizkortzean zentratuta. Bere hitzaldian lau ardatz estrategiko azpimarratu zituen: teknologia berritzaileen egiturazko ezarpena, talentu espezializatuaren sendotzea, ekosistemaren nazioarteko proiekzioa eta industria-aukera berrien garapena.

Cendoya: Europa berrindustrializatu osasunaren bidez

Ekitaldi irekia irekiera instituzionalekin hasi zen eta jarraian, Manuel Cendoya zuzendari eta nazioarteko aholkulariak ponentzia nagusia eskaini zuen: “Europako berrindustrializazio saihestezina osasun sektoretik: guztion ardura” izenburupean. Cendoyak defendatu zuen Europari premiazkoa zaiola osasun arloko ekoizpen-, teknologia- eta erregulazio-subiranotasuna berreskuratzea. Osasuna eskubide soziala ez ezik, palanka ekonomiko eta geoestrategiko gisa aurkeztu zuen, eta lankidetza publiko-pribatuaren alde egin zuen, politika industrial ausartak eta tokiko gaitasun teknologikoen indartzea proposatuz.

Bio Osasuna Euskadin

Oro har, Euskadiko osasunaren ekosistemak 62.000 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu, eta 9.400 milioi eurotik gorako fakturazioa sortzen du. Errealitate horren barruan, industria- eta teknologia-dimentsioak 240 enpresa baino gehiago eta kualifikazio handiko 20.000 enplegu inguru ditu, eta horietatik % 60 baino gehiago emakumeek betetzen dituzte. I+Gn gero eta inbertsio handiagoa, industria-sare indartsua eta terapia genikoa, osasun digitala edo bioteknologia industriala bezalako arloetan gaitasun nabarmenak dituen eremua da. Ezagutza, berrikuntza eta ekoizpena uztartzen dituen ekosistema, gure herriaren garapen ekonomikoan eta gure herritarren ongizatean modu eredugarrian laguntzen duena.

Lotutako albisteak

Lehendakariak  konpromiso  eta  bizkortasun  handiagoa  eskatu  die  Europari  eta  Estatuari,  euskal  altzairuaren  etorkizuna  bermatzeko
21/10/2025 Kluster politika

Lehendakariak konpromiso eta bizkortasun handiagoa eskatu die Europari eta Estatuari, euskal altzairuaren etorkizuna bermatzeko

Imanol Pradales Lehendakariak ‘Steel Tech 2025’ inauguratu du, BECen, urriaren 21etik 23ra izango den siderurgia-sektorearen nazioarteko elkargunea

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
17/10/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Steel  Tech  2025:  erreferentziako  topaketa  siderurgia  sektoreko  lider  globalekin
15/10/2025 Kluster politika

Steel Tech 2025: erreferentziako topaketa siderurgia sektoreko lider globalekin

Urriaren 21etik 23ra bitarte Bilbao Exhibition Centren SPRI Taldearen babesarekin

A&B  Laboratorios  de  Biotecnología-k  hirien  garbiketa  jasangarriena  sustatzen  du

A&B Laboratorios de Biotecnología-k hirien garbiketa jasangarriena sustatzen du

Easy BioSystem aurkeztu du: erabateko sistema, beharren % 90eraino estaltzen duena, Urban Line lerroko 3 produktu biologikoen bidez, dosifikazio- eta aplikazio-ekipamenduen eskutik.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
10/10/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
03/10/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  biozientzien  eta  osasun  teknologien  ekosistema  sustatuko  du  Estatuko  bioteknologia  azoka  garrantzitsuenean
02/10/2025 Kluster politika

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko biozientzien eta osasun teknologien ekosistema sustatuko du Estatuko bioteknologia azoka garrantzitsuenean

Osasun klusterraren (BCH) eta SPRIren Euskadi-Basque Country standa Biospainen egongo da, urriaren 7tik 9ra, Bartzelonan

Tecnaliak  sentsore  kuantikoak  diseinatzeko  eta  fabrikatzeko  laborategi  aitzindari  bat  jarri  du  martxan
29/09/2025 I+G+B

Tecnaliak sentsore kuantikoak diseinatzeko eta fabrikatzeko laborategi aitzindari bat jarri du martxan

Quantum Lab azpiegitura erreferentzia da Europan, eta sentsore kuantikoak sortuko ditu diamante sintetikoetan oinarritutako teknologia batetik abiatuta

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
26/09/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Beka  AMk  eta  Gaiak  akordio  egin  dute  teknologia  aurreratu  eta  berritzaileen  garapenean  inbertitzeko
25/09/2025 Kluster politika

Beka AMk eta Gaiak akordio egin dute teknologia aurreratu eta berritzaileen garapenean inbertitzeko

Aliantza arrisku kapitaleko funtsak abiaraziz eta jabetza bateratuko inbertsioen kudeatzaile bat sortuz bideratuko da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.