Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 urria, 2020 Digitalizazioa Invest in Basque Country Industria adimenduna Invest in Basque Country Smart Industry Programa

SMC multinazional japoniarrak 20 milioiko inbertsioa hasi du bere Gasteizko egoitzaren tamaina bikoizteko

Bi urteren buruan obrak amaitzen direnean, gaur egun 200 langile dituen enpresak kopurua handitzea aurreikusten du
La multinacional japonesa SMC inicia una inversión de 20 millones para duplicar el tamaño de su sede de Vitoria

SMC Corporation multinazional japoniarrak 30 urte daramatza Gasteizen, Jundizko industrialdean. Bertan du Iberiar Penintsula osorako egoitza nagusia. Egun hauetan, 2020. urtean eta Covid-19aren pandemiak baldintzatzen duen egoera globalean, bere instalazioak handitzeko erabakia hartu du, atzera egin beharrean. Zehazki, datozen asteetan hasiko ditu lantegiaren tamaina bikoizteko lanak.

Oraindik zehazteke dagoen plantillaren hazkundea ekarriko duen handitze horrek Europa hegoaldean enpresa sendotzeko balioko du, eta inguruko enpleguarekiko eta industria-sarearekiko konpromisoa dakar. Proiektua gauzatzeko, nazioartean arkitektura eta ingeniaritzan espezializatutako LKS Krean euskal enpresa aukeratu da.

SMC munduko liderra da garapen teknologikoan eta industriarako automatizazio-osagaien sorkuntzan. Konpainia duela 60 urte baino gehiago hasi zen lanean, eta 30 urtez Penintsulan 350 langile baino gehiagorekin. Horietatik 200 baino gehiago Gasteizko zentralean ari dira lanean.

Bi urteko epean amaituko dira handitze lanak, eta ekimen honekin multinazional japoniarrak gaur egungo 10.000 metro koadro dituen eraikinari % 60 gehiago gehituko dizkio. Horrek enpresaren “negozio eredua, kalitatea eta eraginkortasuna sendotzea” ekarriko du. Lantegiko arduradunek aurten erabakia hartzeko garrantzia azpimarratu dute, pandemiaren erdian. “Bai gizarte mailan bai industria mailan ziurgabetasun eta desosegu orokorreko une batean” hartu dute erabakia eta “Arabako eta Euskal Herriko ekonomiarentzat, oro har injekzio bat” dela uste dute , azaldu du David Gallego lantegiko zuzendari nagusiak.

SMCk “hurbiltasuneko estrategia korporatiboan eta industria-ehunarekiko hurbiltasunean” mugarri bat betetzen du zabalkunde honekin. Eraikinaren diseinuan kontuan hartu dira jasangarritasuneko, energia-efizientziako eta ur-kontsumoko estandar handienak, materialen aukeraketan kontutan hartuz eta ingurumen-kalitatea zainduz.

Ekoizpen ahalmena ere handituko du SMCk, beti ere “fabrikazio malgua, pertsonalizatua, merkatuaren eta bezeroen idiosinkrasiari egokitua”. Gainera, instalazioaren gaitasun logistikoa biderkatu egingo da.

SMCk 20.000 langile baino gehiago ditu mundu osoan, eta berrikuntzara bideratzen du bere jarduera, I+G+Bn etengabeko inbertsioak eginez. 300 milioi euro baino gehiago erabiltzen dira urtero joerak eta teknologia berriak detektatzeko eta produktu berriak garatzeko. “Izaera berritzaile hori SMCk munduan dituen enpresa guztietara iristen da”, azaldu dute.

Gero eta espezializazio maila handiagoa duen mundu honetan, pertsonek, teknologiek eta materialen erabilera arduratsuek definitzen dute ezberdintasuna. “Gure bezeroekin batera lan egiteak, etorkizuneko teknologiei aurrea hartuz eta lehiakortasunean, kostuen murrizketan, materialen erabilera arrazionalean eta karbono-aztarna murrizketan elkarrekin lan eginez, industria eta gizarte-ingurune eraginkorragoak eta jasangarriagoak sortzen lagunduko digute, eta etorkizuneko erronkei gizarte gisa aurre egiteko aukera emango digute”, adierazi du David Gallegok.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak