Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 apirila, 2018 Invest in Basque Country Invest in Basque Country

Kontaktuak Euskadin inbertitu nahi duten Bonbaiko Industrien Elkartearekin

“Invest in the Basque Country”k, atzerriko inbertsioak Euskadira erakartzeko SPRI Taldearen estrategiak, bilera bat izan du Bonbaiko Industrien Elkarteko 30 enpresarekin

Invest in the Basque Country”k, atzerriko inbertsioak Euskadira erakartzeko SPRI Taldearen estrategiak, bilera bat izan du Bonbaiko Industrien Elkarteko 30 enpresarekin, denak ere interesatuak euskal enpresekin kolaboratzeko eta Euskadin inbertitzeko aukerak aztertzeko, argi ikusi baitute Euskadiko metal-mekanika industriaren garrantzia eta garapen teknologikoa. Indiako enpresa horiek, gehienak ingeniaritzaren eta osagai metalikoen sektorekoak, interes handia erakutsi dute operazioak egiteko Euskadin eta bertan inbertitzeko euskal enpresekin lankidetzan, bide horretatik, Europako merkatura sartzeko. Era berean, lankidetza hori baliagarri izango da euskal enpresentzat, aukera izango dutelako beren produktuak sartzeko hazkunde betean dagoen Indiako merkatuan.

 

Euskadira eginiko bisita hau Araban zentratu da, non Indiako ordezkaritzak hainbat enpresa bisitatu baititu (Ega Master eta Cevisa), eta baita ere Arabako Teknologi Parkea, bertan ezagutu duelarik nazioartean erreferentziazkoa den Euskadiko Zientzia eta Teknologia Parkeen Sarea garatzeko eredua.

 

Bonbaiko Industrien elkartea 1948an sortu zen, eta bertara biltzen dira Indian ongi errotuta dauden industrial, negozio-gizon eta profesionalak. Elkarte horrek enpresa txikiak, ertainak eta industria handiak (goi-mailako teknologiakoak barne) ordezkatzen dituzten 1200dik gora kide ditu eta hainbat ekintza antolatzen ditu, besteak beste, nazioarteko misioak. Horietako bat da hau, zeinaren bidez Espainia bisitatu baitute, ICEXek Bonbain duen bulego komertzialarekin lankidetzan.

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2023 Invest in Basque Country
Pesint: industria-instalazioetako emisioak murrizteko konpromisoa
Irakurri gehiago
17 uztaila, 2023 Azpiegiturak
LemuGroupek etorkizuneko paperaren converting sektorerako makinak egiten ditu Tolosaldean
Irakurri gehiago
24 maiatza, 2023 Invest in Basque Country
SPRI Taldeak topaketa bat antolatu du Euskadin kokatutako atzerriko enpresekin
Irakurri gehiago
10 urtarrila, 2023 Invest in Basque Country
Euskadin kokatutako atzerriko enpresek uste dute fakturazioa handituko dutela 2023an
Irakurri gehiago
30 Azaroa, 2022 Invest in Basque Country
SPRIk laguntza ematen du euskal enpresentzat estrategikoak diren hornitzaileak erakartzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak