Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 iraila, 2018 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Invest in Basque Country Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Invest in Basque Country Ris3 Euskadi UP Euskadi

Eusko Jaurlaritza Viralgen terapia genetikoko zentroaren inaugurazioan izan da; zentro paregabea da Europan eta bektore birikoak garatzeko lehena

Lehendakariak ziurtatu du terapia genetikoko zentroaren sektoreak etorkizuna duela
Iñigo Urkullu lehendakaria eta beste agintariak.

 

Lehendakariak ziurtatu du terapia genetikoko zentroaren sektoreak etorkizuna duela

Eusko Jaurlaritzak jarraituko du euskal ekosistema ekonomikoa hobetzeko lan egiten

 

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarekin eta Jon Darpón Osasun sailburuarekin batera, VIiralgen terapia genetikoko zentroaren inaugurazioan izan da. Bertan, Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak “gure herrialderako etorkizuneko inbertsio handia ekarriko duten proiektuak martxan jartzea ahalbidetzeko hurbiltasuna, elkarlana eta laguntza eskaintzen jarraitzeko” duen konpromisoa nabarmendu du.

 

Ekitaldian, bisita egin da Viralgeneko instalazioetara eta, gero, inaugurazio-ekitaldia izan da. Bertan, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Eneko Goia Donostiako alkatea, Ainhoa Aizpuru konomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren diputatua eta Javier García Cogorro Viralgen Vector Coreko zuzendari nagusia izan dira, besteak beste.

 

Viralgen terapia genetikoa garatzeko eta bektore birikoak ekoizteko zentroa da, patologia genetikoei heldu eta gaixotasun arraroen kontra borrokatzeko. “Bektore” kontzeptuaren bidez, Lehendakariak terapia genetikoko zentro honen bektore ekonomikoa, ikerketaren bektorea, osasunarena eta herrialdearena nabarmendu ditu.

 

Bektore ekonomikoa dela eta, Lehendakariak nabarmendu du inbertsio garrantzitsua dela etorkizuneko sektorean. “Inbertsioa, Berrikuntza, Industria, Nazioartekotzea dira gure politika ekonomikoaren oinarriak, eta proiektu honen bidez, beraz, gure helburu guztiei erantzuten zaie”, esan du. Horrela, Urkullu Lehendakariak azaldu du inbertsio honek jarduera sortzen duela teknologikoki lehiakorra eta lanbide-trebakuntza handikoa den sektorean, batik bat emakumeak dituen sektorean.

 

Ikerketaren eremua dela eta, Lehendakariak esan du enpresa hau ezartzeak espezializazio adimendunaren RIS 3 Estrategia sendotzea dakarrela. “Viralgen sortu izanak bioteknologiaren sektorea sustatzen du eta eragile-efektua gauzatzen du”, esan du.  “Ongi etorria ematen diogu terapia genetikoari; hura gaixotasun arraroak sendatzen lagun dezaketen tratamendu berrien osasun-ikerketan oinarritzen da”, esan du Lehendakariak, osasun-eremuari dagokionez.

 

Era berean, herrialdearen bektorea dela eta, Lehendakariak zentroaren esklusibotasuna nabarmendu du; izan ere, zentro paregabea da Europan, eta bektore birikoak garatzeko lehena. “Gure helburua Europako enpresa farmazeutiko handiek intereseko herrialde gisa ikusaraztea da”, esan du.

 

Amaitzeko, Lehendakariak ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak jarraituko duela euskal ekosistema ekonomikoa hobetzeko lan egiten. “Teknologiaren eta ikerketaren eremuetan inbertsioak eta talentua erakartzeko lanean. Gure proiektuak nazioartera zabaltzeko lanean. Elkarrekin lan egiten, kalitateko enplegu-aukera berriak sortzeko”, esan du Lehendakariak.

Lotutako albisteak

16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Berrikuntza
ETEentzako produktuen eta prozesuen berrikuntza babesten dugu Hazinnovarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak