Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 urria, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Invest in Basque Country Energia Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Invest in Basque Country Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

AVL enpresa, elektromugikortasunaren munduko erreferentea, Euskadin bisitari

Tiene como objetivo conocer el potencial de las empresas vascas en Electrificación de vehículos
Representantes de Spri con la delegación AVL

 

AVL multinazionalaren Elektrifikazio arloko Presidenteorde Mathias Brendel eta honen lantaldea buru duen adituen ordezkaritza batek eta AVL Ibericaren arduradunek Euskadi bisitatu dute elektromugikortasunaren sektoreko gaitasunak bertatik bertara ezagutzeko. AVL automobilgintzaren arloko ingeniaritzan eta ekipamenduan diharduen enpresa da, 10.400 lanpostu baino gehiago dituena.

Bisita honen bitartez, AVL enpresa austriarrak bertatik bertara ezagutu nahi ditu euskal enpresek ibilgailuen elektrifikazioaren arloan dituzten gaitasunak. Horretarako, Sprik, “Invest in the Basque Country” deritzon inbertsioak erakartzeko dibisioaren bitartez, agenda egokitu die multinazionalaren presidenteordeari eta laguntzaileei, IBIL, Irizar, CAF, Grupo Mondragon, IKERLAN, CIC ENERGIGUNE, TECNALIA ezagutzeko aukera izan dezaten, besteak beste, izan ere, sektoreko konpainia hauek munduan zehar frogatutako esperientza zabala eta gaitasun garrantzitsuak dituzte.

AVLeko zuzendaritzako kideen etorrera Tapia sailburuak uztailean AVLren Gatz (Austria) hiriko egoitzara egindako bisitaren emaitza da. Eusko Jaurlaritzako sailburua, elektromugikortasuneko teknologiei lotutako automobilgintzako enpresa laguntzaileen sektoreko euskal konpainia eta erakunde erreferenteak aldean zituela, nahitaezko pizgarria izan zen AVLk sektoreko euskal enpresekin lankidetzan jarduteko aukera azter zezan.

AVL da powertrain konbentzional, hibrido eta elektrikoen diseinuan, integrazioan, ingeniaritzan, saiakuntzan eta garapenean diharduen munduko enpresa independenterik handiena. Bidaiari-ibilgailuei, merkataritza-ibilgailuei zein lehiaketarako edo aplikazio industrialetarako ibilgailuei zuzenduta dago. Automobilgintzako berrikuntza teknologikoaren aldeko apustu sendoa enpresaren estrategia izan da hainbat hamarkadatan. Enpresak, 70 urteko ibilbidea egina duela, 10.400 lanpostu baino gehiago ditu gaur egun mundu osoan, eta horien % 65 ingeniariak eta zientzialariak dira. Aurtengo ekitaldian 2.000 milioi euroko fakturazio izango duela aurreikusi da.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak