Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 abendua, 2020 Invest in Basque Country Invest in Basque Country

FEV Consulting” enpresa alemanak operazio-zentro bat ireki du Bilbon

“Invest in the Basque Country” ekimenaren laguntzarekin, FEV Consulting-ek egoitza berri bat ireki du Bilbon.

FEV nazioarteko zerbitzu-hornitzaile independente bat da, liderra ibilgailuen garapenean eta propultsio-sistementzako hardware eta softwarean, eta duela 40 urte baino gehiago sortu zen Akisgran hiriko RWTH unibertsitatearen spin-off bezala. FEV Consulting filiala mugikortasuneko eta garraioko ingeniaritza-aholkularitza multinazional bat da.

 

Egoitza Akisgran hirian duen FEV Consulting enpresak elkarrekin konbinatzen ditu goi-zuzendaritzarako aholkularitza estrategikoan dituen gaitasunak eta FEV Taldearen gaitasun teknikoak eta know-how-a. Enpresa 2011n sortu zen, eta bulegoak ditu Kolonia, Munich, Beijing, Tokio, Detroit eta Dubai hirietan.

 

Dagoeneko frogatu du bere esperientzia mugikortasun, garraio eta konponbide energetikoen arloetan mundu osoan arrakastaz garatu dituen 500dik gora proiektuetan. Hona hemen eskaintzen dituen zerbitzu batzuk: enpresen hazkundera bideratutako enpresa-estrategiak, eraldaketa digitala, CO2-ren neutraltasunaren arloko etorkizuneko teknologiak, ibilgailuen elektrifikazioa, hiri adimendunetarako mugikortasun konponbideak, kostuen ingeniaritza edota produkzioaren plangintza.

 

FEV Consulting-en Bilboko bulegoa hiri erdian dago eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dituen zentro bat da, Frantzia, Italia nahiz Espainiako merkatuetara bideratua dagoena. Euskadiko industriari ere laguntzen dio, automozio sektorea barne, zeina eraldaketa disruptibo betean baitago, mugikortasun eta energia arloetako aldaketak direla medio. 2020ko apirilean martxan jarri zenetik, enpresa elkarlanean aritu da BRTAko (Basque Research Technology Alliance) Teknologia eta Berrikuntza Zentroekin, etorkizuneko mugikortasuna konfiguratzeko.

 

FEV Consulting Bilbao oso denbora gutxian finkatu da merkatuan, dagoeneko baditu eskaerak eta goi-mailako kualifikaziodun langile gehiago (20raino) hartuko ditu bere bulegoan 2021aren amaierarako. Sortu zenetik -duela 40tik gora urte-, FEV Taldeak etengabe lagundu die talentu gazteei eta hainbat sektoretako (ingeniaritza mekanikoa, automozioko ingeniaritza, softwarea, elektronika edo energia berriztagarriak) adituei. Plantillako langileen % 70ek unibertsitateko hezkuntza dute eta 200dik gora patente erregistratzen dituzte urtero.

 

FEVi buruz

FEV hardware eta software zerbitzuen nazioarteko hornitzaile independente bat da, liderra dena ibilgailuen eta propultsio-sistemen garapenean. Bere gaitasunen artean daude konponbide berritzaileak garatzea eta probatzea, ekoizpen faserako prestatzea eta prozesu horiei lotutako aholkularitza-zerbitzuak eskaintzea. Ibilgailuari dagokionez, FEVen zerbitzuek bere baitan hartzen dute karrozeriaren eta txasisaren diseinua, eta ibilgailuaren ezaugarri orokorrak doitzea, besteak beste, gidaketa eta NVH. FEVek argiztapen-sistema berritzaileak eta gidaketa autonomorako eta konektagarritasunerako konponbideak garatzen ditu. Propultsio-sistemak elektrifikatzeko, bateria-pakete, motor elektriko eta inbertsore indartsuak behar dira. Horrezaz gain, baita ere garatzen dituzte eraginkortasun handiko gasolina eta diesel motorrak, transmisioak, EDU (Electric Drive Units) eta erregai-pilen sistemak, eta ibilgailuetan integratzen dituzte, betiere homologazioa kontuan hartuta. Erregai alternatiboak dira enpresaren beste jarduera-ardatz bat.

 

Zerbitzu-sorta osatzeko, entsegu-bankuak eta neurrira eginiko neurketa teknologiak dituzte, bai eta software arloko konponbideak, gai direnak gorago aipatutako garapenen oinarrizko lan-faseak eraginkortasunez eramateko errepidetik entsegu bankura edo simulaziora.

 

FEV Taldea etengabe ari da hazten eta une honetan goi-mailako kualifikaziodun 6.700 espezialista enplegatzen ditu bezeroari zuzendutako garapen zentroetan, bost kontinenteetako 40 leku baino gehiagotan.

 

Invest in the Basque Country

2014an sortu zenetik, SPRI Taldearen Invest in the Basque Country estrategiak Euskadira erakarri ditu atzerriko 136 inbertsio, horietatik erdiak berriak eta % 15 lehendik ezarrita zeuden proiektuen zabalkuntzari dagozkienak; hala, guztira 614 milioi euroko inbertsioa egin da eta 6.033 lanpostu berri sortu edo mantendu dira. Atzerriko inbertsioa erakartzeko estrategiaren helburua da kalitatezko AIZ erakartzea, hau da, AIZ bat gai izango dena faktore erabakigarri bihurtzeko jarduera ekonomiko berriak martxan jarri eta lehendik daudenak mantendu ahal izateko, eta euskal estrategia eta politiken baliabideak indartu eta osatzeko.

 

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2023 Invest in Basque Country
Pesint: industria-instalazioetako emisioak murrizteko konpromisoa
Irakurri gehiago
17 uztaila, 2023 Azpiegiturak
LemuGroupek etorkizuneko paperaren converting sektorerako makinak egiten ditu Tolosaldean
Irakurri gehiago
24 maiatza, 2023 Invest in Basque Country
SPRI Taldeak topaketa bat antolatu du Euskadin kokatutako atzerriko enpresekin
Irakurri gehiago
10 urtarrila, 2023 Invest in Basque Country
Euskadin kokatutako atzerriko enpresek uste dute fakturazioa handituko dutela 2023an
Irakurri gehiago
30 Azaroa, 2022 Invest in Basque Country
SPRIk laguntza ematen du euskal enpresentzat estrategikoak diren hornitzaileak erakartzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak