Arrisku-kapitaleko funtsak Berrikuntza Ekintzailetza Finantziazioa I+G+B Invest in Basque Country
Albisteak 28 urtarrila, 2019

Columbus-ek 70 milioi euroko funts bat sortu du bio-medikuntzarako

Inbertsio-funts berri honi esker, kudeatzaileen asmoa da bi lantegi berri eraikitzea Donostian
-

Inbertsio-funts berri honi esker, kudeatzaileen asmoa da bi lantegi berri eraikitzea Donostian

 

Columbus venture capital gestorak prest dauka bere bigarren funtsa osasun zientzien sektoreko enpresetan inbertitzeko. Une honetan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean (CNMV) erregistratzeko fasean dago eta laster jarriko da martxan. Expansión egunkariak jakinarazi duenez, aurreikusten da 70 milioi euroko bolumena izango duela.

 

Columbus-eko kudeatzaileek diotenez, funts berri honek jarraipena emango dio aurrekoak hasitako jarduerari, zeinak bost konpainiaz osatutako zorroa baitu une honetan. Bostak ari dira osasun zientzietako berrikuntzan, baina ez bakarrik ikerketan, baizik eta baita ere jarduera industrialean, hau da, entsegu kimikoak bukatutakoan, produkzioari eta alderdi komertzialari ere ekiten diote.

 

Horren erakusgarri da Viralgen konpainiak irailean Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean (Donostia) inauguratu zuen lantegia, birus bidezko terapietara bideratua dagoena eta Columbus-ek sortua Estatu Batuetako AskBio multinazionalarekin batera.

 

Zorro horretan daude baita ere Aura Bioscience, Polypeptide Therapeutic Solutions, Radioterapia de Protones eta Vivet Therapeutics. Konpainia horiek 41 milioi euroko lehen funtsari esker abiarazi ziren. Damià Tormo eta Javier García Cogorro dira Columbus Venture Capital-eko fundatzaile eta kudeatzaileak, zeintzuek sortu zituzten baita ere Bioncotech eta Artax enpresa bioteknologikoak. Bulegoak ditu Valentzian, Madrilen eta Donostian.

 

Aurreikuspenak

Inbertsio-funts berri honi esker, kudeatzaileen asmoa da bi lantegi berri eraikitzea Donostian; kudeatzaileen kalkuluen arabera, inbertsio guztien %30 inguru beharko da lantegi horietarako. Lantegi batean Viralgen enpresaren garapen komertziala egingo da AskBio multinazionalarekin batera. “Hori da urratsik logikoena entsegu klinikoen ondoren” azaldu du Javier Garcíak. Horrela, sektorearekin lotutako ekosistema bat sortuko da.

 

Halaber, beste lantegi bat eraikiko da eremu berean, datozen hilabeteetan ezagutaraziko diren bazkide berriekin.

 

Columbus-en asmoa da terapia aurreratuak lantzen dituzten konpainia gehiagotan sartzea, eta jada ari dira aukerak aztertzen Euskadin, Valentziako Erkidegoan nahiz Estatu Batuetan.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

Euskal  industria  aeronautikoak  Europako  berrindustrializazioan  duen  paper  estrategikoa  azpimarratu  du  Jauregik

Euskal industria aeronautikoak Europako berrindustrializazioan duen paper estrategikoa azpimarratu du Jauregik

Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “ITP Aero gure herrialdeko industriaren onena da”, enpresaren Konbentzio Teknologikoaren esparruan

Lehendakariak  Aernnovak  Arabako  Berantevilla  herrian  duen  lantegia  bisitatu  du

Lehendakariak Aernnovak Arabako Berantevilla herrian duen lantegia bisitatu du

Pradalesek euskal industria aeronautiko eta aeroespaziala estrategikoa dela gogorarazi du

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Global  Innovation  Day-rako  hautatutako  bost  kasu  praktikoek  argi  erakusten  dute  Euskadik  nola  eraldatzen  duen  zientzia  eta  bihurtzen  duen  berrikuntza
22/10/2025 Berrikuntza

Global Innovation Day-rako hautatutako bost kasu praktikoek argi erakusten dute Euskadik nola eraldatzen duen zientzia eta bihurtzen duen berrikuntza

Euskal berrikuntzaren hitzordu handiak 59 proposamen jaso ditu hamalaugarren ekitaldiko deialdian, eta horietatik %60 inguru Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek bultzatuak izan dira

Irundinek  lidergoa  sendotu  du  Mecanizaciones  Alavesas-en  integrazioarekin  eta  2026ra  arteko  6  milioi  euroko  inbertsioarek
20/10/2025 Berrikuntza

Irundinek lidergoa sendotu du Mecanizaciones Alavesas-en integrazioarekin eta 2026ra arteko 6 milioi euroko inbertsioarek

Bi enpresen batuketak estatu mailako edari-ontziratzeko makineria talde sendoena sortzen du

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Lancorrek  haren  kudeaketa-eredua  eta  industriako  bikaintasuna  aitortzen  duten  nazioarteko  bi  sari  lortu  ditu
16/10/2025 Berrikuntza

Lancorrek haren kudeaketa-eredua eta industriako bikaintasuna aitortzen duten nazioarteko bi sari lortu ditu

Bizkaiko enpresa Europako liderra da altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan

A&B  Laboratorios  de  Biotecnología-k  hirien  garbiketa  jasangarriena  sustatzen  du

A&B Laboratorios de Biotecnología-k hirien garbiketa jasangarriena sustatzen du

Easy BioSystem aurkeztu du: erabateko sistema, beharren % 90eraino estaltzen duena, Urban Line lerroko 3 produktu biologikoen bidez, dosifikazio- eta aplikazio-ekipamenduen eskutik.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.