Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 abendua, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna Zutaz mintzo (gara)

Vascoplast, 30 urte baino gehiago industria-segurtasuna zaintzen Euskadin

Astigarragako enpresak teknologiaren eta materialen aldeko apustua egiten du, makina-erremintako zein elikagaigintzako industria-plantetako prozesuetarako segurtasun-irtenbideak garatzeko.

Duela 40 urte baino gehiago jaio zen Vascoplast eta Astigarragako Txalaka industrialdean duen plantatik plastiko industrialekin (metakrilatoa, polikarbonatoa, PVCa, etab.) konponbideak garatzen dihardu, bezeroen prozesuak hobetzeko. “Plastikoan aritzen garela esan daiteke, baina guretzat askoz gehiago da. Material hau gure bezeroen beharrak asetzen dituzten soluzio pertsonalizatuak asmatzeko erabiltzen dugu, balioa emanez eta proposamen estandarretatik aldenduz”, dio Gorka Molina Vascoplast enpresako gerenteak.  

Produktuaren diseinua, funtzionalitate-hobekuntzak, supermerkatuetarako eta ‘horeca’ kanalerako soluzioak, errotuluak, eraikuntzarako eta interiorismorako produktuak, marka-irudia… Ez dago Vascoplast enpresak garatzen ez duen plastikozko produkturik, hala azaltzen du Molinak: “Esan ohi dugu, gure produktuen katalogo bat egin beharko bagenu, ez genukeela inoiz amaituko, asko oraindik egiteke daudelako. Gure balio-proposamena materialak manipulatzeko orduan dugun esperientzian eta ezagutzan datza. Hori dela eta, gure bezeroen helburu desberdinak betetzen dituzten hainbat produktu egiten ditugu egunero. Egunero zerbait ikasten dugu eta ezagutza hori hurrengo bezeroan aplikatzen dugu“. 

Hala ere, Gipuzkoako enpresa gehien espezializatu den sektoreetako bat industria da, zehazki, makina-erremintako zein elikagaigintzako industria-plantetako prozesuetarako segurtasun- eta babes-soluzioen arloan. “Euskadin industria-sarea oso garrantzitsua da, eta guk 30 urte baino gehiago daramatzagu sare hori osatzen duten enpresen beharrak entzuten eta konpontzen. Segurtasuna, makinekin lan egiten denean, funtsezkoa da eta kalitaterik onenera iristeko ezinbestekoa da teknologian inbertitze “, azpimarratu du Vascoplasteko gerenteak. 

Gaur egun, tokiko merkatura eta nazionalera bideratuta dago, baina Frantziako enpresentzat ere egiten du lan. “Edozein proiektu interesgarriri irekita gaude, baina tokiko eremuan eragiteko interes berezia dugu; izan ere, industria-instalazioetako arduradun batzuek, agian inertziagatik, gureak bezalako zerbitzuak eskatzen dizkiete beste herrialde batzuei, batez ere makina erosi duten herrialdeei. Interesgarria litzateke jakitea hemen bertan, beren fabrikatik oso gertu, zerbitzu bera askoz azkarrago eta hurbilago egin dezaketen enpresak daudela, prezio merkeagoan eta, esango nuke, kalitate handiagoarekin”, nabarmendu du Molinak.  

Teknologiaren eta materialen aldeko apustua

Teknologian egindako inbertsioa mugarri bat izan da Astigarragako enpresarentzat, honela azaldu du gerenteak: “Lehen gure lana ehuneko ehun eskuzkoa zen. Egungo makineriarekin ikaragarria da denbora gutxiagoan lor daitezkeen soluzioen aniztasuna. Eta, gainera, iraganean espero zitekeena baino askoz akabera hobeekin. Ezinezkoa litzateke egungo kalitate-mailetara iristea teknologian eta azken belaunaldiko materialetan inbertitu gabe“. 

Hain zuzen ere, materialak dira Vascoplasten funtsezko beste puntu bat, eta, batez ere, material iraunkorrak. “Urte asko daramatzagu gure proiektuetako soberako material guztia birziklatze-fabriketan berrerabiltzeaz arduratzen”, esan du Molinak, eta gaineratu du “erabiltzen ditugun material asko % 100 birziklatutako plastikoekin eginda daudela. Hori da, beste behin ere, I+Gren alde ona: material mota horiek gero eta fidagarriagoak eta erresistenteagoak dira, eta errendimenduan material birziklatukoak ez direnak gainditzetik gertu daude. Badakigu iraunkortasuna etengabeko bidaia dela, horregatik gaude adi”. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

23 uztaila, 2024 Ekintzailetza
Solarcycle, bizikleta eta patinete elektrikoak kargatzeko eguzkiaren energia baliatzen duen enpresa
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Neikerrek Lurzain garatu du, herritarrek lurzoruen osasuna monitorizatzeko web aplikazioa
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi industria klusterrekin elkartu da eta Euskadiren espiritu aitzindaria aldarrikatu du etorkizuneko erronkei eta aukerei aurre egiteko
Irakurri gehiago
16 uztaila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Cementos Lemona, 100 urte baino gehiagoko ibilbidea eraikuntzako materialen sektorean
Irakurri gehiago
11 uztaila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Industria deskarbonizatzeko foroaren hirugarren topaketa, Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren barruan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak