Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 Azaroa, 2021 Ingurumen-jasangarritasuna

Ur eskasiaren konponbide berritzaileen bila

EIT Manufacturing-ek Europako mendebalderako egoitza Donostiako Miramar Jauregian du, eta ‘Water Academy’ ekintza antolatu du. Hiru online saio egin dira, eta 400 profesionalek hartu dute parte, besteak beste, nekazaritzako elikagaien eta manufaktura-industriaren arloetako profesionalek. Datorren urtean hainbat jarduera egingo dira.
Antoni Pijoan, director general de EIT Manufacturing West, con sede en Donostia.
Antoni Pijoan, Donostian egoitza duen EIT Manufacturing West-eko zuzendari nagusia.

Elikadurak planetako ur gezaren % 70 kontsumitzen du, eta industriak beste % 20. Testuinguru horrek kudeaketa hobetuko duten formulak bilatzera behartzen du, eta are gehiago munduko biztanleriaren hazkundearekin lotutako erronkak kontuan hartuta. Glasgowko Klimaren Goi Bilerarekin batera, ‘Water Academy’ hasi da, Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuak (EIT), Europar Batasuneko erakunde batek, bultzatutako ekimena. Ekimen honetan bere lau ezagutza-komunitaterekin lan egin du: EIT Food, EIT Climate-KIC, EIT Digital eta EIT Manufacturing, lehen hiru saioak antolatzeaz arduratu den erakundea, non 400 profesionalek parte hartu duten.

EIT Manufacturing-ek 65 erakunde baino gehiago biltzen ditu Europa osoan (unibertsitateak, ikerketa-institutuak eta enpresak). Mendebalderako egoitza (Espainia, Frantzia eta Portugal hartzen dituena) Donostiako Miramar Jauregian dago.

Europa hegoaldeko parte-hartzaileek online parte hartu dute antolatu diren jardunaldietan. Ekimen hau EITren programa zabal baten parte da, ‘Water Scarcity’ izenekoa. Saioak arazoak hurbilen dituztenen sektoreetara bideratu dira: nekazaritzako elikagaien arlora eta manufaktura-industriara.

Uraren zati handi bat alferrik galtzen da, eta arlo horretan hobetzeko oraindik lan asko egin behar da. Teknologia berriek, ureztatzea hobeto kudeatzeak, lehortearen aurkako lanek edo fabriketan ura birziklatzeak % 40 aurreztu dezakete nekazaritza- eta industria-sektoreetan. Horregatik, Europako Batzordea lanean ari da erronka horiei aurre egiteko eta herrialdetan, enpresetan eta etxetan neurri eraginkorragoak ezartzera laguntzeko.

Konponbide berritzaileak

Hizlarien artean, anfitrioiaz gain, Antoni Pijoanek, EIT Manufacturing West-eko zuzendari nagusiak, Maurizio Grivaken hitzaldia nabarmendu zen, IoT arloan espezializatua. IoTak eta biki digitalek uraren erabilerari, birziklatzeari, alferrik galtzeari eta berrerabiltzeari buruzko datuak biltzeko eta erregulazioen eta helburuen betetze-maila egiaztatzeko eskaintzen dituen aukerak aztertu zituen.

Era berean, Jennifer Moeller-Gullandek, arriskuen analisian adituak, Munduko Bankuarentzat eta hainbat multinazionalentzat lan egin du, eta bertaratutakoei uraren arriskuarekiko esposizioa eta finantza-inpaktu potentziala ebaluatzeko orientazioa eman zien, adibidez, udalerrietan eta turismoaren sektorean. Halaber, uretan aditua den Stella Tsani egon zen, eta enpresei EBko Uraren Esparru Zuzentarauak nola eragiten dien azaldu zuen. Zehazki, aukerak eta erronkak identifikatzen lagundu zuen.

Ekitaldiak arrakasta handia izan duenez, Water Academyk jarduera berriekin jarraituko du datorren urtean.

SPRI Taldeak laguntza ematen dio euskal enpresari, laguntza-programen bidez, trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-ingurumen-trantsizioa eta gizarte- eta osasun-trantsizioa errazteko. Aurkitu hemen zure negozioaren beharretara hobekien egokitzen den programa.

Lotutako albisteak

23 uztaila, 2024 Ekintzailetza
Solarcycle, bizikleta eta patinete elektrikoak kargatzeko eguzkiaren energia baliatzen duen enpresa
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Neikerrek Lurzain garatu du, herritarrek lurzoruen osasuna monitorizatzeko web aplikazioa
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi industria klusterrekin elkartu da eta Euskadiren espiritu aitzindaria aldarrikatu du etorkizuneko erronkei eta aukerei aurre egiteko
Irakurri gehiago
16 uztaila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Cementos Lemona, 100 urte baino gehiagoko ibilbidea eraikuntzako materialen sektorean
Irakurri gehiago
11 uztaila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Industria deskarbonizatzeko foroaren hirugarren topaketa, Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren barruan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak