Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 urria, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna

Suanayes, eraikuntza lehorreko erreferentziazko banatzailea

Gasteizko enpresak lehorreko eraikinetarako era guztietako materialak saltzen ditu, eta aholkularitza eskaintzen du obra edo eraberritze bakoitzerako, prestakuntzaz gain.

2005ean sortu zen Suanayes enpresa gasteiztarra, eta mota guztietako eraikuntza-sistemak eta trenkada, sabai, zoru eta fatxadetarako produktuak saltzen ditu, igeltsu laminatuzko plakak, plaka akustikoak, isolamenduak eta igeltsuak, esaterako. Horrek erreferentziazko banatzaile espezializatu bihurtzen du eraikuntzaren, birgaitzearen eta energia-eraginkortasunaren sektorean. Izan ere, “fabrikatzaileen azken berrikuntzak eskaintzen ditugu, eraikuntzaren joera berriei aurrea hartzeko”, adierazi du Suanayes enpresako marketineko arduradunak, Maialen Camposek. 

Lehorreko eraikuntza, tradizionala ez bezala, adreiluzko trenkaden eraikuntza, eraikinari ainguratutako metalezko egituren bidez instalatzen da, eta horiek mozteko, zulatzeko eta proiektu bakoitzaren beharretara egokitzeko aukera ematen dute. Plaka aurrefabrikatuak direnez, espazio gutxiago hartzen dute, zikinkeria gutxiago sortzen dute instalatzeko orduan, eta epe estuagoekin lan egiteko aukera ematen dute; horrek “barruko tenperatura hobea eta isolamendu akustiko handiagoa duten espazioak” sortzen ditu, Maialen Camposek azaldu duenez. Sistema hori, tradizionalaren aldean eraginkortasun energetiko handiagoa duenez, eta igeltsuzko kartoia birziklatu daitekeenez, “sistema jasangarritzat hartzen da”. 

Material horiek mota guztietako obretan erabil daitezke: udalak edo ospitaleak mantentze-lanetan, akustika-arazoak konpontzeko edo auditorioak intsonorizatzeko lanetan, edota partikular baten sukaldea berritzean. Horregatik, bere bezeroen artean ospe handiko eraikitzaile handiak daude, arkitektoak, aparejadoreak, erreformistak edo igeltseroak; hala ere, publikoarentzako salmenta ere eskaintzen du. 

Profesionalei zerbitzua emateko, Suanayesek biltegiak ditu Bilbon, Astigarragan, Zaragozan eta Gasteizen; azken horretan daude zentralizatuta ordezkaritza guztien erosketak. Euskal hiriburua enpresaren bihotz logistikoa da, eta materialen stock zabala du, gainerako biltegiei ordu gutxi batzuetan erantzuteko. Gainera, “showroom” gela bat du, edozein biltegitan eros daitezkeen produktuak ikusteko eta ukitzeko, profesionalak edo azken erabiltzaileak izan. 

Banaketaz ere arduratzen da, “funtsezkoa” delako bere sektorean, material handiak baitira eta puntualtasuna eskatzen baitu; izan ere, “goizean goiz obran deskargatuta ez badaude, gelditu egiten baita”, marketineko arduradunaren arabera. Suanayesek konponbideak bilatzen ditu proiektuen entrega eta eskakizun desberdinetarako. Lan-talde osoak aholkularitza pertsonala ematen du obra eta erreforma bakoitzerako eta, “zorrotzagoak” diren proiektuentzat, Tradesperson Passivhaus ziurtagiria duten hainbat pertsona daude. Horrela, etxebizitzek eta eraikinek Passive ziurtagiriaren estandarrak betetzen dituztela bermatzen du. 

Orain, bere helburua Suanayes Academy-n zentratzea da, bertan saltzen dituen produktuei buruzko prestakuntza ematen baitie bai lan-taldeari bai erosleei. Akademiak produktu eta sistema berriak bilatzen ditu etengabe, bezeroei merkatuko eskaintzak irakatsi eta haiekin baloratu ahal izateko. “Eraikuntzak aurrerapauso handiak ematen ditu, eta beharrezkoa da egunean egotea; horregatik, saldu ez ezik, bezeroak hezi behar ditugu”, zehaztu du Maialen Camposek. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko. 

Lotutako albisteak

16 urtarrila, 2025 Ingurumen-jasangarritasuna
Eusko Jaurlaritzaren Deskarbonizazio Industrialaren programak inbertitutako euro publiko bakoitzeko ia bost euroko enpresa-inbertsioak bultzatzen ditu eta, gainera, hurrengo 10 urteotara begira, sortutako CO2 kopurua 1,45 tonatan gutxitzen du
Irakurri gehiago
10 urtarrila, 2025 Ingurumen-jasangarritasuna
Psifiacosek plataforma berritzaile bat sortu du osasun mentalaren adierazleak urrunetik eta denbora errealean monitorizatzeko
Irakurri gehiago
31 abendua, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
EIA21ek gas berriztagarrietara eta energia garbietara bideratutako proiektuen ingeniaritzan jarri du arreta
Irakurri gehiago
17 abendua, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Inoxibar, sukaldeko tresneria Euskaditik mundura
Irakurri gehiago
NOMADA Alfombras 12 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Mila urtetik gorako artea eta teknologia berriak: Nomadaren bilakaera
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak