Ingurumen-jasangarritasuna
Albisteak 23 maiatza, 2024

Grunver Sostenibilidadek ekonomia zirkular eta deskarbonizatu baterantz laguntzen die enpresei

Getxon dagoen aholkularitzak, ingurumen-zaintza estrategikoko eta ingurumen-ebaluazioko zerbitzuen bidez, euskal industria-sareari laguntzen dio ingurumen-komunikazioan eta -txostenean, haren gardentasuna eta lehiakortasuna garatzen lagunduz.
-

2015ean sortu zen Grunver Sostenibilidad Bilbon, euskal industria-sarean ingurumen-hobekuntza bizkortzeko eta errazteko, gardentasuna eta lehiakortasuna sustatuz. Ia 10 urtetan etengabe eboluzionatzen jarraitu du ekonomia zirkular eta deskarbonizatu baterako trantsizioak sortu dituen erronka eta aukeren eskutik. Orain, garapen iraunkorrarekin konprometitutako diziplina anitzeko talde batekin, ingurumen-ebaluazioko, ingurumen-zaintza estrategikoko, ekitaldien ingurumen-ebaluazioko eta prestakuntza espezializatuko zerbitzuak eskaintzen ditu. 

Iraunkortasunari eta merkatuaren ingurumen-eskakizunei buruzko araudi berriak ezartzea erronka handia da mota guztietako erakundeentzat, ETEetatik hasi eta enpresa pribatu handietaraino, bai eta sektore publikoarentzat ere. “Azken urteotan, ikusi dugu erakundeek eboluzionatu egin dutela ingurumen-alderdiak ulertzeko moduan“, esan du Antton Sala Grunverreko bazkideak. “Hasieran, jarrera erreaktiboa zen betebehar berrien aurrean, baina, pixkanaka, jarrera proaktibo bihurtu da, eta iraunkortasuna lehiakortasunerako beste faktore bat izan daitekeela ulertzen hasi dira, bai eta horrek bereizten eta eraginkorragoak izaten laguntzen diela. Hemen sartzen da Grunver, inguruneko erronka horiei aurre egiteaz gain, balio erantsiko aukerak sortzea ahalbidetzen duen ingurumen-zaintza estrategikoa eskainiz”, azaldu du. 

Jasangarritasuna integratzeko prozesu horretan sartzen da Grunver, eta erakundeak laguntzen ditu ingurumen-zaintza estrategikoaren bidez, “inguruneko erronka horiei aurre egiteaz gain, balio erantsiko aukerak sortzeko”, azaldu du Elisa Toscano Ingurumen Zaintza Estrategikoaren arloko bazkide eta zuzendariak. “Zerbitzu horiek erakundeentzako funtsezko bektoreak identifikatzeko aukera ematen dute, lehiakideen garapenak baloratuz (lehiaren zaintza), merkatuen joerak eta bezeroen eskakizunak aztertuz (merkataritza-zaintza), lege- eta arau-esparruaren erronkak aurreratuz (ingurunearen zaintza), eta teknologia berrienak ebaluatuz (zaintza teknologikoa)”. 

Era berean, Grunverrek ingurumen-kalkuluaren, -komunikazioaren eta -txostenaren aldeko apustua egiten du, bizi-zikloaren ikuspegia duten ingurumen-ebaluazioko tresna eta mekanismoei esker; izan ere, ingurumen-sistematizazioa iraunkortasunaren arloko ekintzen elementu egituratzailea da. “Etorkizuneko erronkak eta aukerak ezagutzeak horiei erantzuteko behar den ingurumen-informazioa zehaztea ahalbidetzen du”, ziurtatu du Roberto Campok, Ekonomia Zirkularraren arloko bazkide eta zuzendariak. Horrela, bada, iraunkortasunerako ikuspegi integratu batetik egiten du lan, hau da, alderdi errazenetatik hasi eta konplexuenetara joateko bidaia da. Honela azaldu du Campok: “Ingurumen-profil mugatuago baten ebaluazioarekin hasten da, karbono-aztarna kasu, erakundearen jardunaren ikuspegi unibektorial bat eskainiz. Ondoren, anbizio handiagoko maila baterantz egin daiteke salto,  besteak beste, ingurumen-aztarna edo ekonomia zirkularraren adierazleak txertatuz. Horrela, informazio zehatzagoa emanez inpaktu-kategoria batzuk eta, horrela, sektore anitzeko ikuspegia sortzen da”. Horretarako, konpainiak metrikak integratzearen aldeko apustua egin du, erakundeek datu-bilketa sistematizatu eta haien eta beren produktuen ingurumen-jarduna ebaluatu ahal izan dezaten. 

Horren guztiaren helburua da ibilbide-orriak eta ekintza-planak ezartzea, trantsizio zirkular eta deskarbonizatu baterako. “Ingurumen-ebaluazioak eta ingurumen-zaintza estrategikoak aukera ematen dute ingurumen-trantsizioan beharrezkoak diren helburuak eta estrategiak proiektatzeko, hala nola ekonomia zirkularreko, klima-aldaketako edo ingurumen-ziurtagiriak ezartzeko estrategiak”, ziurtatu dute zuzendariek, eta gaineratu dute “aukera ematen duela ingurumen-hobekuntzara bideratutako jarduera espezifikoak aktibatzeko, hala nola ekodiseinu-proiektuak, ekonomia zirkularra, erosketa berdea edo isurien konpentsazioa”. 

Etorkizunari begira jarrita, Grunverrek argi dauka: “Eragile ekonomikoek eta eskualdeek ekonomia zirkularrago eta deskarbonizatuago baterantz egin behar dute aurrera, jasangarritasunaren alde aplikatzen diren estrategiek bizi-zikloaren ikuspegia izan dezaten. Nahitaezkoa da lurraldeen ekonomia desmaterializatzea, eta aberastasunaren sortzea lehengai linealen kontsumotik bereiztea. Trantsizio horretan eragile eta eskualdeen zeregina funtsezkoa da; izan ere, estrategia zirkularren bidez baliabideen gaineko presioa murriztuko da, eta horrek aukera emango du baliabide horiek balio-katean ahalik eta denbora gehien mantentzeko. Dena dela, ekonomia berri horretarako aldaketa denboran iraunkorra izan dadin, beharrezkoa da erakundeen lehiakortasuna handitzea“.

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko. 

Lotutako albisteak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

Euskal  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroak  elektrifikazioaren  eta  malgutasun  energetikoaren  funtsezko  zeregina  aztertzen  du

Euskal Industriaren Deskarbonizazio Foroak elektrifikazioaren eta malgutasun energetikoaren funtsezko zeregina aztertzen du

Ordezkariak, enpresak eta eragile teknologikoak bildu ditu BECen

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Guretaldek  eta  BEKO  TECHNOLOGIESek  elikagai-industriako  arrisku  ikusezin  batean  jarri  dute  arreta:  aire  konprimituan
06/05/2026 I+G+B

Guretaldek eta BEKO TECHNOLOGIESek elikagai-industriako arrisku ikusezin batean jarri dute arreta: aire konprimituan

Aire konprimatuaren tratamendua eta monitorizazioa izango dira protagonistak FOOD 4 FUTURE – ExpoFoodTech 2026 azokan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.