Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko

Euskadiko 2030 Industria Plan onartu berrian jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta 2026an bostehun bat ETEra iritsiko dela espero da
-
  • Euskal enpresa traktore handiek eta finantza-entitateek bat egin dute sektore estrategikoetan lurraldeko industria-sarea eraldatzeko proiektu honekin; sektore hauetan, hain zuzen: energia, erregai berriztagarriak, aeroespaziala, sare adimendunak eta biltegiratzea, mugikortasun jasangarria, automobilgintzako osagaiak eta metalurgia
  • BasquESG ekimenak euskal ETEei erraztuko die jasangarritasun-txostenen eskakizunak betetzea eta negozio-aukera berriak eskuratzea, haien lehiakortasuna bultzatzeko
  • Europako Batzordeak ESGaren garrantzia errekonozitzen du, eta VSMEa lehiakortasunerako eta Europako merkatuetara sartzeko funtsezko estandar gisa errekonozitzen du

Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena aurkeztu du gaur. Onartu berri den Euskadiko 2030 Industria Planean jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da BasquESG, eta euskal ETEen errealitatera egokitutako jasangarritasunaren txosten- eta ebaluazio-sistema propioa sortzea du helburu. Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregirekin batera, euskal enpresa traktore eta finantza-entitate handietako arduradun nagusiak izan dira aurkezpen-ekitaldian, Estatuan aitzindaria den ekimen honetan ahaleginak batu dituztenak: Kutxabank, Laboral Kutxa, Iberdrola, Petronor, ITP Aero, Ingeteam, CAF, Mercedes Benz eta Sidenor.

Finantza sektoreaz gain, parte hartzen duten enpresek 2030 Industria Planean jasotako sektore estrategikoak ordezkatzen dituzte: energia, erregai berriztagarriak, aeroespaziala, sare adimendunak eta biltegiratzea, mugikortasun jasangarria, automobilgintzako osagaiak eta metalurgia. BasquESG ekimenak 2026an enpresa horien balio-kateetako 500 ETE lortzea espero du.

ESG (Environmental, Social and Governance) sistemak enpresen ingurumen, gizarte eta gobernu oneko jarduna neurtzea du helburu. Europako Batzordeak azpimarratu du ESGa funtsezko elementua dela merkatu globaletan Europako enpresen gardentasuna, konfiantza eta lehiakortasuna bermatzeko, eta dagoeneko gomendatu du EFRAGek garatutako VSME estandarra, ESGaren ebaluazioa eta txostena egiteko. EFRAGek aurkezpenean parte hartu du, eta Europako Batzordearen finantza- eta jasangarritasun-informazioaren arloko entitate aholkularia da. Horregatik, ETEetan ESGa ezartzea bultzatzen du, finantzaketa lortzeko, inbertsioak erakartzeko eta bezeroen eta erregulatzaileen eskariei erantzuteko bide gisa.

BasquESG ekimenarekin, Euskadi erreferentziazko lurralde gisa finkatzen da Europan ESG estandarrak ezartzeari dagokionez, lankidetza publiko-pribatu eredugarri bati esker. Parte hartuko duten euskal enpresa handiek beren enpresa hornitzaileak trakzionatuko dituzte, batez ere ETEak. Horiez gain, EAEko bi finantza-entitate nagusiak daude, eta horien zeregina izango da kapitala mobilizatzea ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-irizpideak (ESG irizpideak) betetzen dituzten enpresetarantz, horrela ekonomiaren jasangarritasuna sustatzeko. Ekimena berehala jarriko da abian, proiektu pilotu baten bidez, VSME tresnak euskal enpresetan duen aplikagarritasuna ezagutzeko eta gainerako euskal ETEetan behin betiko hedapena prestatzeko.

Enpresa traktoreak eta finantza-entitateak ez ezik, Euskalit ekimenaren parte ere bada, ETEei laguntzeaz eta parte hartzen duten ETE guztiei prestakuntza eta trebakuntza eskaintzeaz arduratzen den entitatea.

Ihobe sozietate publikoak jardungo du proiektuaren idazkaritza teknikoan, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila proiektuaren buru dela, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailarekin eta Lehendakaritza Sailarekin lankidetzan.

Ekimenak kanpoko aholkulari talde bat ere izango du, Confebaskek, Elkargik, MONDRAGON Corporationek eta Eusko Ganberek osatua.

“BasquESG ekimena Euskadiko ETE industrialek jasangarritasunean eta lehiakortasunean jauzi kualitatiboa eman dezaten diseinatuta dago. Horrela, Europatik iristen diren exijentziei aurrea hartu ahal izango diete eta, horri esker, lehiakortasunerako funtsezko abantaila lortuko dute etorkizuneko industria-merkatu jasangarria gidatzeko”, azpimarratu du Jauregi sailburuak proiektuaren aurkezpen publikoan.

Omnibus paketea eta ESG

Europako Batzordearen Omnibus paketea Europar Batasunak otsailaren 26an aurkeztutako lege-aldaketen multzo bat da, eta enpresentzako jasangarritasun-araudia sinplifikatzea du helburu.

Pakete honek lotura estua du ESGarekin. Izan ere, pakete honen eraginpean dagoen Europako zuzentarauetako bat Enpresa Jasangarritasuneko Informazioari buruzko Zuzentaraua da, CSRD izenekoa, eta horrek ESG informazioa (soziala, ingurumen portaerakoa eta gobernu onekoa) modu estandarizatu eta egiaztatuan hedatzera behartzen ditu enpresak.

Euskal ETEentzako aukera

Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak aurrea hartu nahi izan du industria-sareari laguntzeko, bezeroen eta bankuen exijentziei erantzun erraza eta estandarizatua emango dien tresna bat eskainita. Horrela, BasquESG ekimenak aukera emango die ETEei modu erraz eta homogeneoan betetzeko enpresa handiek eta finantza-entitateek eskatzen dizkieten jasangarritasun-baldintzak, bikoiztasunak saihestuta eta dokumentuen kudeaketa sinplifikatuta.

Finantzaketarako eta merkatu berrietarako sarbidea hobetzen ere lagunduko du. Europako araudiarekin bat datozen jasangarritasun-txosten errekonozituak izateari esker, euskal ETEek beren erakargarritasuna handituko dute inbertitzaile eta bankuentzat, eta kredituak, laguntzak eta lizitazioak errazago eskuratuko dituzte. Era berean, BasquESG ekimena bere egiten duten ETEak hobeto kokatuta egongo dira enpresa traktore handien lehentasunezko hornitzaile izateko. Horri esker, merkataritza-harremanak sendotu eta negozio-aukerak zabalduko dituzte.

”BasquESG ekimenean parte hartzen duten euskal ETEek aurrea hartuko diete merkatuaren etorkizuneko erregulazio eta eskaerei, eta benetako konpromisoa erakutsiko dute jasangarritasunarekin, lehiakideen aurrean nabarmentzeko. BasquESG proiektuak helburu du, jasangarritasuna ez ezik, industria-sarearen lehiakortasuna ere bultzatzea”, esanez amaitu du Jauregik.

 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Alboan-ek  Euskadiko  Enpresetatik  Mundura  programaren  aurrerapenak  aurkeztuko  dituzte

Eusko Jaurlaritzak eta Alboan-ek Euskadiko Enpresetatik Mundura programaren aurrerapenak aurkeztuko dituzte

Programak euskal enpresek 2030 Agendari egiten dioten ekarpena sustatzea du xede.

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

20  urtetan  Euskal  Autonomia  Erkidegoan  lehenengo  parke  eolikoa  eraikitzeko  lanak  hasi  dira,  eta  Eusko  Jaurlaritzak  parte-hartze  prozesu  bat  jarri  du  martxan  berriztagarrien  hedapenari  buruz

20 urtetan Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengo parke eolikoa eraikitzeko lanak hasi dira, eta Eusko Jaurlaritzak parte-hartze prozesu bat jarri du martxan berriztagarrien hedapenari buruz

Iberdrola eta Energiaren Euskal Erakundea partaide diren sozietateak bultzatutako proiektu berriztagarriak, lehena Euskal Autonomia Erkidegoan, azken bi hamarkadetan.

Euskadi  mundu  mailako  elektrifikazioaren  protagonista

Euskadi mundu mailako elektrifikazioaren protagonista

Mikel Jauregi Industria sailburuak Grid4Industry ekimena aurkeztu du, Euskadin ENLIT ospatuko delako, energia elektrikoaren arloko 15.000 aditu inguru biltzen dituen nazioarteko hitzordua

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Hidrogeno  berdearen  teknologien  garapena  izango  da  Euskadiko  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroaren  ardatza

Hidrogeno berdearen teknologien garapena izango da Euskadiko Industriaren Deskarbonizazio Foroaren ardatza

Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, eta DCARTECH kluster industrialen aliantzak elkarrekin antolatutako deskarbonizazio industrialerako topaketaren zazpigarren edizioak Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimena sendotu du

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasunaren  Sailak  750  milioi  euroko  aurrekontua  aurkeztu  du  euskal  industria  defendatzeko  eta  honen  eraldaketa  bultzatzeko
04/11/2025 Finantziazioa

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 750 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du euskal industria defendatzeko eta honen eraldaketa bultzatzeko

% 18,9ko hazkundearekin, Finantzen Euskal Institutuak Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker

Euskadik  “industria  gehiagoren,  industria  hobearen  eta  isuri  gutxiagoren  aldeko  apustua”  berretsi  du,  Hidrogeno  Sare  Tronkala  zabalduta
03/11/2025 Deskarbonizazioa

Euskadik “industria gehiagoren, industria hobearen eta isuri gutxiagoren aldeko apustua” berretsi du, Hidrogeno Sare Tronkala zabalduta

Euskadi 2030 Industria Planak deskarbonizazio adimendunaren, mix energetikoaren eta neutraltasun teknologikoaren alde egiten du, elektrifikazioa, hidrogeno berdea eta gisa horretako beste teknologia garbi batzuk sustatuta

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.