Albisteak 24 maiatza, 2022

Euskaditik etorritako zura ‘Mies Van Der Rohe 2022’ saria irabazi duen eraikinean

Egoin enpresa bizkaitarrak Bartzelonako La Borda etxebizitza kooperatiboaren zurezko egitura garatu zuen, Lacol arkitektoen kooperatibak diseinatua. Duela gutxi eraikuntza horrek Mies Van Der Rohe 2022 arkitektura saria jaso du ‘emergente’ kategorian.
-

Egoinek, Europa hegoaldeko erreferentzia nagusietako batek zur ijeztuaren eta zur kontraijeztuzko (CLT) panelen ekoizpenean, Bartzelonako La Borda etxebizitza kooperatiboaren zurezko egituraren garapenean parte hartu zuen 2017an, hiri bereko Lacol arkitektoen kooperatibaren lana. Bost urte geroago, 2022ko apirilean, eraikuntzak Mies Van der Rohe saria jaso du ‘emergente’ kategorian, Europa mailako arkitektura-sari garrantzitsuenetako bat.

Arkitektoen kooperatibak zura aukeratu zuen Sants auzoko etxebizitza sozialen eraikina eraikitzeko elementu bateratzaileetako bat bezala, eta Natxituako (Bizkaia) enpresaz fidatu zen egitura garatzeko. Unai Gorroñok, Egoineko zuzendari komertzialak adierazi duenez, “Lacol arkitektoen kooperatiba zoriondu nahi dugu merezitako sari honengatik, eta eskerrak eman nahi dizkiegu proiektuan laguntzeko eman diguten konfiantzagatik”.

3.000 m2-ko eta 28 pisuko higiezina da, Can Batllóko fabrika-esparru zaharrean eraikia, eta mugarria izan zen sektore arkitektonikoan, izaera sozialagatik, egiturazko zuraren erabileragatik eta neurriengatik; izan ere, 25,5 metroko altuerak orain arteko zurezko eraikinik altuena bihurtu zuen ingurune nazionalean. Hori eraikitzeko, Egoinek CLT zurezko 660 metro kubiko panel erabili zituen, eta beste 40 metro kubiko intsinis pinuzko zur laminatu, Euskadiko ustiategi jasangarrietatik zetozenak.

Zura, etxebizitza jasangarria eraikitzeko

41 herrialdetako 532 obretako bost finalisten artean, Cornellà de Llobregaten (Bartzelona) 85 etxebizitza sozial egiteko proiektua ere bazegoen, Peris + Toral Arquitectes estudioak diseinatua, eta Egoinek ere lagundu zuen bertan, zurezko eraikuntza-soluzioak emanez. Hain zuzen ere, proiektu horretan Euskaditik datorren intsinis pinuaren 2.100 m3 zur kontraijeztu CLT erabili zituen, fatxadak, eskailerak eta forjatuak eusteko. Zur ijeztua ere erabili zuen erdiko egituraren habeak eta zutabeak diseinatzeko.

“Bi proiektuek eraikuntza-alardea ekarri dute, bizitegi-izaerako eraikinetan egurra zer nolako pisu espezifikoa hartzen ari den adierazten duena. Honelako proiektuak hirigintza eta eraikuntza ikusteko modua aldatzen ari dira, iraunkortasun sozial, ekologiko eta ekonomikoan oinarritutako sistema baterantz mugituz”, gaineratu du Gorroñok. Hain zuzen ere, saritutako proiektuak, jasangarritasunaren ikuspegitik, ohiko eraikuntza-materialen ingurumen-inpaktua murriztea lortu zuen, CLT zurezko egiturari, obra lehorrean burutzeari eta atzitzeko estrategia pasiboen eta tarteko espazioen erabilerarekin lortutako erosotasun termikoari esker.

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.

Lotutako albisteak

Cimico  nazioarteko  aintzatespen  ospetsua  jaso  du  Global  Prize  for  Innovation  in  Water  (GPIW)  sariketan

Cimico nazioarteko aintzatespen ospetsua jaso du Global Prize for Innovation in Water (GPIW) sariketan

Saudi Water Authority-k bultzatutako saria joan den abenduaren 8an banatu zen, Jeddah-n (Saudi Arabia) egindako Innovation-Driven Water Sustainability (IDWS) ekitaldian.

Euskadi  liderra  da  offshore  edo  itsas  zabaleko  azpiegiturak  babesteko  soluzio  jasangarrien  berrikuntzan

Euskadi liderra da offshore edo itsas zabaleko azpiegiturak babesteko soluzio jasangarrien berrikuntzan

Iberdrola Renovables Energiak eta Galea eta Mendieta enpresek, Tecnalia ikerketa eta garapen teknologikoko zentroarekin lankidetzan, proiektu bat garatu dute material jasangarrietan oinarrituta irtenbide bat aurkitzeko energia eolikoko itsas zabaleko azpiegituren korrosioaren arazoari

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euro  eskatu  dizkio  Ministerioari,  MOVES  III  programaren  barruan  egiteke  dauden  eskariei  erantzuteko

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro eskatu dizkio Ministerioari, MOVES III programaren barruan egiteke dauden eskariei erantzuteko

Jauregik gogorarazi duenez, “Eusko Jaurlaritzak joan den uztailetik eskatu du MOVES III programarako zuzkidura handitzeko, aurrekontua programa amaitu aurretik agortzen ari zelako”.

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Blueline:  munduko  emisio  baxuko  altzairu  herdoilgaitzezko  ke‑kate  eta  kudeo-premiumen  lehen  lerroa

Blueline: munduko emisio baxuko altzairu herdoilgaitzezko ke‑kate eta kudeo-premiumen lehen lerroa

Blueline representa un paso decisivo hacia la construcción sostenible, combinando innovación técnica con un compromiso real medioambiental

Eusko  Jaurlaritzak  BasquESG  ekimena  jarri  du  abian,  euskal  ETEen  lehiakortasuna  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko

Euskadiko 2030 Industria Plan onartu berrian jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta 2026an bostehun bat ETEra iritsiko dela espero da

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Alboan-ek  Euskadiko  Enpresetatik  Mundura  programaren  aurrerapenak  aurkeztuko  dituzte

Eusko Jaurlaritzak eta Alboan-ek Euskadiko Enpresetatik Mundura programaren aurrerapenak aurkeztuko dituzte

Programak euskal enpresek 2030 Agendari egiten dioten ekarpena sustatzea du xede.

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

20  urtetan  Euskal  Autonomia  Erkidegoan  lehenengo  parke  eolikoa  eraikitzeko  lanak  hasi  dira,  eta  Eusko  Jaurlaritzak  parte-hartze  prozesu  bat  jarri  du  martxan  berriztagarrien  hedapenari  buruz

20 urtetan Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengo parke eolikoa eraikitzeko lanak hasi dira, eta Eusko Jaurlaritzak parte-hartze prozesu bat jarri du martxan berriztagarrien hedapenari buruz

Iberdrola eta Energiaren Euskal Erakundea partaide diren sozietateak bultzatutako proiektu berriztagarriak, lehena Euskal Autonomia Erkidegoan, azken bi hamarkadetan.

Euskadi  mundu  mailako  elektrifikazioaren  protagonista

Euskadi mundu mailako elektrifikazioaren protagonista

Mikel Jauregi Industria sailburuak Grid4Industry ekimena aurkeztu du, Euskadin ENLIT ospatuko delako, energia elektrikoaren arloko 15.000 aditu inguru biltzen dituen nazioarteko hitzordua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.