Albisteak 3 maiatza, 2024

Euskadiko deskarbonizazio-proiektuen kopurua handitzea eta haien nazioarteko posizionamendua hobetzea da Net-Zero Basque Industrial Super Clusterren helburua

Industria Deskarbonizatzeko Foroaren bigarren edizioa, SPRIk koordinatuta; Iberdrolak eta Petronorrek parte hartzen dute, eta honakoek antolatzen dute: Energiaren Klusterra, Aclima, AFV, Siderex eta Paperaren Klusterra
-

Industria Deskarbonizatzeko Foroak beste topaketa bat egin du aste honetan Energy Intelligence Centerren. Bertan, eraginkortasun energetikoaren eta deskarbonizazioaren arloko eskaintza eta eskaria bildu dira, arlo horretan elkarlanean aritzeko aukerak bilatzeko eta garatzeko. Energiaren Klusterrak, Aclimak, AFVk, Siderexek eta Paperaren Klusterrak antolatzen dute foroa, eta SPRI Taldeak koordinatzen du, Net-Zero Basque Industrial Super Cluster egitasmoaren bultzatzaile gisa, egitasmo horren barruan kokatzen baita foroa.

175 pertsonak baino gehiagok eman dute izena topaketan, eta euskal industriak trantsizio energetiko-klimatikoan aurrera egiten jarraitzeko eta deskarbonizazioaren erronkei aurre egiteko interesa duela erakusten du horrek. Hain zuzen ere, Euskadiko industrian isurpenen murrizketa bultzatzea eta Euskadiko enpresentzat teknologia berrien eta zerbitzu berritzaileen garapenetik eratorritako aukera berriak sustatzea xede duen egitasmoa da Net-Zero Basque. Eusko Jaurlaritzak, Iberdrolak eta Petronorrek bultzatzen dute, eta industria-klusterrek babestu dute. World Economic Forumen (WEF) Transitioning Industrial Clusters towards Net Zero programaren parte da egitasmoa.

Aitor Urzelai SPRIko zuzendari nagusiak irekiera-ekitaldian nabarmendu duen moduan, ezinbestekoa da erronkak aukera bilakatzea eta askotariko sektore, erakunde eta administrazioek aukera horiek aprobetxatzea, etorkizuneko industrian lehiakorrak izaten jarraitzeko.

Zehazki, jardunaldian parte hartu duten pertsonek honako aurkezpenak ikusteko aukera izan dute:

  • Cristina Oyón SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendariak Net-Zero Basque Industrial Super Clusterren (NZBISC) jarduera errepasatu du, eta aliantza berriak aurkeztu ditu: All4Zero – REPSOL-PETRONORek sustatuta, beste batzuen artean – eta Q-Cero – IBERDROLAk bultzatzen duena.
  • Euskadiko industria deskarbonizatzeko berrikuntza hub berriaren (BIH4C) aurkezpena; sinbiosi industrialerako IS2H4C Europako proiektutik jaio zen, eta lankidetza-proiektu berriak dinamizatzeko Lantalde irekia da.
  • Jardunaldiaren azken blokean, industria deskarbonizatzeko eskuragarri dauden askotariko laguntza-mekanismoen xehetasunak; adibidez, Energia Aurrezpenaren Ziurtagirien sistema berria, industriak deskarbonizatzeko inbertsioak egiteko SPRI-Eusko Jaurlaritzaren laguntza-programa, Teknologia Garbien Euskal Zerrenda eta EBren kanpotik inportatutako ondasunei ezarritako CBAM karbono-zerga berriaren ondorioak.

Foro honetako bilerek eta Eusko Jaurlaritzak Trantsizio Energetikoaren, Aldaketa Klimatikoaren eta Deskarbonizazioaren arloan garatutako gainerako neurri eta estrategiek lanerako eta lankidetzarako espazio bat eskaintzen diote industriari, erronkak aukera bilakatzen laguntzeko eta, hala, industriaren lehiakortasuna mantentzeko eta handitzeko.

Zehazki, Net-Zero Basque Industrial Super Clusterren lehenengo lan-fasea 2022 eta 2023an zehar garatu zuten. Fase horretan, honakoetan zentratu ziren: isurpen handiena zuten sektoreetako kontsumoak eta isurpenak aztertzea; sektore horiek deskarbonizatzeko bide-orriak prestatzea; identifikatutako teknologiak eta neurriak garatzeko eta eskaintzeko Euskadin une honetan dauden edo egon daitezkeen balio-kateak ebaluatzea; eta aztertutako prozesu industrialetan soluzio teknologikoak aplikatzeko proiektu pilotu eta proiektu erakusgarri posibleak identifikatzea. Halaber, nazioartean komunikatu eta posizionatu dute egitasmoa, ekitaldietan parte hartuz eta aliantzak eginez.

Egitasmoari jarraipena emateko, Net-Zero Basque Industrial Super Clusterren hurrengo etapan garatu beharreko lanen helburua Euskadi deskarbonizatzeko Tek Radar bat garatzea izango da, ezagutzan eta txosten tekniko eta ekonomikoetako datuetan oinarrituta, eta Euskadiko industria deskarbonizatzeko prozesuaren aurrerapena jarraituta. Euskadiko industria deskarbonizatzeko proiektu kopurua handitzea da helburua, balio-kate industrialen lehiakortasuna eta nazioarteko posizionamendua hobetzen diren aldi berean.

 

 

Lotutako albisteak

Hiru  proiektuk  eraginkortasun  logistikoa  hobetzen  dute,  adimen  artifiziala,  tresna  digitalak  eta  simulazio-teknikak  erabiliz
11/07/2025 Kluster politika

Hiru proiektuk eraginkortasun logistikoa hobetzen dute, adimen artifiziala, tresna digitalak eta simulazio-teknikak erabiliz

700 mila euroko inbertsioarekin, garatutako proiektuak eraldaketa logistikora eta intralogistikora bideratzen dira, lehiakortasunean eta jasangarritasunean eragiten dutelarik

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
11/07/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Ramiro  González  Arabako  Ahaldun  Nagusiak  eta  Mikel  Jauregi  Eusko  Jaurlaritzako  Industriako  sailburuak  Laudioko  Vidrala  lantegia  bisitatu  dute

Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusiak eta Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuak Laudioko Vidrala lantegia bisitatu dute

Víctor Tolosa Vidralaren Europako dibisioko zuzendariak gidatuta, erakundeen ordezkariek instalazioak bisitatu dituzte, merkatura egokitzeko, jasangarritasunerako, energia-eraginkortasunerako eta produktibitaterako egindako aurrerapenak bertatik bertara ezagutzeko

64  teknologia  garbi  onura  fiskalekin

64 teknologia garbi onura fiskalekin

Azken zerga-erreformak % 35era igo du Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasotako ingurumen-inpaktu txikiena duten ekipoak erosteagatiko zerga-kenkaria

Andoitz  Korta:  “BioSalud  etorkizuneko  sektorea  da  2030eko  Industria  Planean,  eraldaketa  ekonomiko,  teknologiko  eta  sozialerako  duen  gaitasunagatik”
04/07/2025 Kluster politika

Andoitz Korta: “BioSalud etorkizuneko sektorea da 2030eko Industria Planean, eraldaketa ekonomiko, teknologiko eta sozialerako duen gaitasunagatik”

BHC Eguna 2025: Basque Health Cluster Euskadiko osasun ekosistemaren motor estrategiko gisa kokatzen da

Eusko  Jaurlaritzaren  ibilgailuak  berritzeko  planek  matrikulazio  berrien  eskaera  ia  %  30ean  bultzatzen  dute,  2024arekin  alderatuta

Eusko Jaurlaritzaren ibilgailuak berritzeko planek matrikulazio berrien eskaera ia % 30ean bultzatzen dute, 2024arekin alderatuta

MOVES III programak dagoeneko 1.000 eskaera baditu auto elektrikoentzat eta 500 karga-puntuentzat; eta Emisio Gutxiagoko Ibilgailuen Programak 800 eskaera baino gehiago ditu ibilgailu berrientzat.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
04/07/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Atlantic  Green  Hub,  Euskadi  eta  Galiziatik  bultzatutako  ardatz  atlantikoan  ingurumen-lehiakortasuna  sustatzeko  gune  aitzindaria
01/07/2025 Kluster politika

Atlantic Green Hub, Euskadi eta Galiziatik bultzatutako ardatz atlantikoan ingurumen-lehiakortasuna sustatzeko gune aitzindaria

Aclima (Euskadi) eta Viratec (Galizia) ingurumen-klusterrek topaketa bat antolatu dute urtero. Aurten, urriaren 23an eta 24an egingo da, eta datorren urtean Euskadin egingo da.

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Iberdrolak  59  milioi  euro  inbertituko  dituzte  20  urtean  Siemens  Gamesa  hornitzaile  duen  Euskadiko  lehen  parke  eolikoan
30/06/2025 Deskarbonizazioa

Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak 59 milioi euro inbertituko dituzte 20 urtean Siemens Gamesa hornitzaile duen Euskadiko lehen parke eolikoan

40 MW-ko parke eoliko honen instalazioak Euskadiko gaur egungo potentzia eoliko instalatua % 26 handitzea dakar, 153MW-tik 193MW-ra pasatuz. Martxan jarri ondoren, urtero 99.679 MWh ekoitziko ditu, 30.000 etxebizitza energia berriztagarriz hornitzeko, eta atmosferara 16.300 tCO2 isurtzea saihestuko du.

90  erakundek  hartu  dute  parte  Euskadiko  industria  deskarbonizatzeko  seigarren  foroan
27/06/2025 Deskarbonizazioa

90 erakundek hartu dute parte Euskadiko industria deskarbonizatzeko seigarren foroan

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren barruan kokatuta

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.