Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 apirila, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna

Etxebizitza prefabrikatu jasangarriak, AK Modularren eskutik

Arabako enpresak eraikuntza industrializatuaren sektorean jarduten du, etxebizitza familia-bakarren merkatuan erabateko gorakada izan duen esparrua.

Eraikuntza industrializatua etxebizitza baten funtsezko elementuak (forjatuak, hormak eta estalkia) fabrika batean egitea oinarritzen da. Ondoren muntaketa, lekualdatzea eta instalazioa etxea egongo den lursailean egiten da. Gaur egun, eraikuntza-sektore osoan, ehun eraikuntzatik bi prefabrikatuak dira jada, eta datozen urteetan ehunekoa igo egingo dela aurreikusten da. Gainera, entrega-epeak nabarmen laburtuko dira. 

Merkatu horren alde egiteko helburuarekin sortu zen duela 20 urte baino gehiago AK Modular enpresa. Gasteizen kokatuta dago, eta gaur egun 30 langile inguru ditu eta Estatu osoan zehar ordezkaritzak ditu, hala nola Bartzelonan, Zaragozan edo Alacanten. Gainera, hazkunde-prozesu bat hasi du Europako merkatuan, eta Asiako merkatua aztertzen ari da dagoeneko. “India izugarrizko potentziala duen herrialdea da. Hainbat azokatan parte hartu dugu, eta kontaktuak egiten ari gara tokiko enpresekin batera, ‘joint venture’ bat sortzeko xedearekin”, Txema Martín González, AK Modularreko CEOk adierazi duenez. 

AK Modular enpresaren arrakasta horma industrializatuen garapenean oinarritu da. AKABRICK modelo patentatua Europan zementuz egindako horma prefabrikatu bakarra da. Elementu honek 31 zentimetroko lodiera eta 20 zentimetroko isolamendua ditu. “Pertsona batzuek horrelako etxeen inguruan duten irudi zaharkitua baztertzen da horrela, bungalow baten antza dutela uste baitute”, dio enpresako CEOk. 

AK ModularreK fabrikatutako etxebizitzak ‘passivhaus’ kontzeptuan oinarrituta daude. Kontzeptu horrek eraginkortasun energetiko osoa eta ahalik eta jasangarriena izatea du helburu. Gainera, etxebizitzak instalazio batzuetan egiten direnez, sortutako hondakinak askoz txikiagoak dira, eta berriro aprobetxatu egin daitezke. 

Etorkizunari begira, enpresak bere merkatuak gero eta gehiago zabaltzea du helburu, eta era horretako eraikuntzen alde egingo duten pertsona gehiago lortzea. “Ikertzen eta eraikuntza-teknikak garatzen jarraitu behar dugu, gero eta eskuragarriagoak izateko. Industrializazioa soluzioa da”, Txema Martín Gonzálezek amaitu duenez. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.   

Lotutako albisteak

31 maiatza, 2023 Basque Trade & Investment
Domusa Teknik temperatura handiko aerotermiaren aldeko apustua egin du
Irakurri gehiago
18 maiatza, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna
EHUko udako ikastaroen barruan lan-mugikortasun planei buruzko mintegi bat egingo da ekainean
Irakurri gehiago
GreenSME project 17 maiatza, 2023 Berrikuntza
Euskal startup eta ETEentzako aukerak GreenSME proiektu europarraren eskutik
Irakurri gehiago
16 maiatza, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna
SPRI Taldeak eta Basquetour-ek bost tailer eta jardunaldi antolatu dituzte negozio turistikoa hobetzeko
Irakurri gehiago
10 maiatza, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna
Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak hasierako onarpena jaso du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak