Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 Azaroa, 2022 Ingurumen-jasangarritasuna

Ekonomia zirkularraren eredua eta eredu horrek industriaren lehiakortasunean duen inpaktua izango dira Basque Circular Summit 2022ren ardatzak

Ihobek antolatu du, Spri taldearekin lankidetzan, Basque Circular Summit Europa hegoaldeko ekonomia zirkularreko eta ekodiseinuko ekitaldirik handiena da.
  • Euskal enpresek ekonomia zirkularreko irizpideekin fabrikatutako berrogeita hamar produktu baino gehiagoren erakusketa aurkeztuko da.

Ihobe sozietate publikoak Basque Circular Summit 2022 antolatuko du azaroaren 23tik 25era Ficoba erakustazokan, Irunen, “Walking the talk” (Praktikan jartzea) lelopean. Europa osoko 500 espezialista bilduko ditu biltzarrak, eredu ekonomiko zirkularreranzko trantsizioak industriarako zer inplikazio dituen aztertzeko eta eredu horrek industria-sektore desberdinei eskaintzen dizkien negozio-aukerei eta enpresa-lehiakortasunaren hobekuntzari buruz eztabaidatzeko.

SPRIren lankidetzarekin antolatutako Basque Circular Summit 2022ren (“Walking the talk”) helburuak hauek dira: Europako Itun Berdeak bultzatutako Ekonomia Zirkularraren erronka eta aukera berriak euskal enpresei hurbiltzea; euskal enpresek ekonomia zirkularraren arloan lortutako emaitza berritzaileak partekatzea; eta Eusko Jaurlaritzak euskal enpresei ekonomia zirkularrean oinarritutako ekoizpen-moduetarako trantsizioa errazteko garatu dituen tresnak, gidak eta eskuliburuak aurkeztea.

Basque Circular Summit 2022- “Walking the talk” da Basque Ecodesign Meetingen (BEM) izen berria. Orain arte BEMen lau edizio egin dira Euskadin, arrakasta handiz. Edizio berri honek ekodiseinutik ekonomia zirkularrera doan bilakaera egiten du, eta zuzenduta dago, besteak beste, enpresa ekoberritzaileen garapen arrakastatsuak ezagutzeko eta aplikatzeko interesa duten euskal enpresei; Euskadin ekonomia zirkularra bultzatzeko ahalmena duten erakunde eta administrazio publikoei; Euskadiko eta nazioarteko klusterrei eta enpresa-elkarteei; edo Euskadiko eta nazioarteko ezagutza eta berrikuntzako eragileei.

Izen-emateak zabalik daude basquecircularsummit.eus webgunean

Produktu zirkularren erakusketa

Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren erakusketari esker, Basque Circular Summit 2022n aurkeztuko diren ekonomia zirkularreko metodologia berritzaileak aplikatzearen efektuak eta emaitzak zuzen-zuzenean ezagutu ahal izango dira. Erakusketa publiko orokorrari irekita egongo da nazioarteko ekitaldiak irauten duen bitartean (asteburuan ere bai).

Euskadiko industria-sektore desberdinetako 150 produktu zirkular baino gehiago ikusi ahal izango dira erakusketan: industria-makineria, ontziak, ehunak, zurak, etab., eta produktuek eragindako ingurumen-hobekuntzak xehetasunez ezagutu ahal izango dira. Basque Circular Summit 2022tik pasatu ondoren, erakusketa ibiltari bihurtuko da, eta Euskadiko hainbat kokaleku bisitatuko ditu.

Lotutako albisteak

5 abendua, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna
Vascoplast, 30 urte baino gehiago industria-segurtasuna zaintzen Euskadin
Irakurri gehiago
Ekoetxea Urdaibai quarkart bbdw 4 abendua, 2023 Ekintzailetza
Jasangarritasuna abian: Etorkizun Hobe baten alde konektatzen Ekoetxea-Urdaibain
Irakurri gehiago
29 Azaroa, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna
Aclimak ingurumen berrikuntza teknologikorako 16 proiektu aurkeztu ditu III. Basque Greentech Foroan
Irakurri gehiago
29 Azaroa, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna
Loraontechek nekazaritza adimendunean sakondu nahi du prozesuak monitorizatuz
Irakurri gehiago
23 Azaroa, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna
Titán Eco Sostenible enpresak landare-jatorriko packaging malguko soluzioak eskaintzen ditu, guztiz konpostagarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak