Albisteak 23 Azaroa, 2022

Basque Circular Summit-ek ekonomia zirkularra aurkezten du euskal industria deskarbonizatzeko funtsezko tresna gisa

Ekonomia zirkularrak 18.000 langile baino gehiago ditu Euskadin, eta 800 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu urtean
-

Euskal enpresek paparra ateratzen dute ekonomia zirkularrean, eta Europako Batzordeak ezarritako ingurumen-eskakizunei aurrea hartzen diete. Horrela geratu da islatuta gaur Basque Circular Summit 2022aren irekieran. Estatuko eta Europako hegoaldeko topaketa garrantzitsuenetako bat da esparru honetan, eta industria-sektore askotako 600 profesional baino gehiago erakarri ditu Irunera, negozio-eredu jasangarriagoak eta lehiakorragoak ezagutzeko. Hiru eguneko iraupena duen industria-gailur honekin batera, Euskadin egindako 175 produktu zirkular erakutsiko dira.

Bileraren hasieran, Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Egiptoko Klimari buruzko Goi-bileran (COP27) lortutako emaitza eskasen eta deskarbonizazioaren arloko akordio globalik ezaren aurka kontrajarriz, zera nabarmendu du: euskal industriak berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko duen konpromiso sendoa, eta Europak ezarritako helburuak lortzeko ekonomia zirkularreko eredu bat aplikatzearen garrantzi estrategikoa, “gure enpresak dagoeneko egiten ari diren moduan”, zehaztu du.

“Berotegi-efektuko gasen isurketa globalen %62 inguru gizartearen beharrak asetzeko produktuak erauzten, prozesatzen eta fabrikatzen diren bitartean askatzen da. Horregatik, euskal enpresa-sarean ekonomia zirkularra sustatzea funtsezko tresna da gure ekonomia deskarbonizatzeko”, amaitu du sailburuak.

Ihobe sozietate publikoak antolatu du Basque Circular Summit 2022, SPRI taldearen laguntzarekin, eta, azaroaren 23tik 25era, Euskadi Europako erreferentzia bihurtuko du ekonomia zirkularraren arloan, eta enpresa-sarean duen aplikazioan jarriko du arreta. Foro honetan Europako Batzordeko ordezkariek, CIE Automotive, Eroski, Siemens Gamesa, Petronor, Orona, Sidenor, Vicinay Cadenas, Iberdrola, Uvesco eta Kutxabank bezalako euskal enpresa handiek, hainbat klusterrek, zentro teknologikoek eta unibertsitateek hartuko dute parte.

Biltzar honen bidez, Europako Batzordeak proposatutako lan-ildoak eta enpresek epe laburrean izango dituzten erronkak ezagutarazi nahi zaizkie enpresei; esaterako, produktu jasangarrietarako ekodiseinu-araudi berria, produktuaren pasaporte digitala edo jasangarritasunaren arloko informazio korporatiboari buruzko Europako zuzentarau berria, Europako Parlamentuak duela bi aste onartua.

Ekonomia zirkularra Euskadin

 Gaur egun, Euskadiko ekonomia zirkularra Barne-Produktu Gordinaren %1,12 da, eta urtean 764 milioi euroko diru-sarrera gordinak ditu. Enpleguari dagokionez, ekonomia zirkularrarekin lotutako 18.463 lanpostu daude, hau da, EAEko enplegu guztiaren %2,08. Balio hori Espainiakoa eta Alemaniakoa baino handiagoa da (%2,00 eta %1,71, hurrenez hurren).

Euskal industriak inportatutako lehengaiekiko duen mendekotasuna %77koa da, baina oraindik ere urtero ia 45 milioi euroko balioa duten materialak botatzen dira euskal hondakindegietan. “Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Ekonomia Zirkularraren Diagnostikoaren” arabera, irtenbide berritzaile zirkularragoak abiaraziko balira, lehengaien kontsumoan batez beste %6 aurreztuko litzateke, eta horrek 2.000 milioi euro aurreztuko lioke euskal industriari. Metalaren (siderurgia, galdaketa, produktu metalikoak) eta mugikortasunaren (automobilgintza, aeronautika) sektoreek euskal industriaren balizko aurrezkiaren erdia metatuko lukete.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailak isurketa murrizteko eta zirkulartasuna sustatzeko, 33 milioi euroko (15 M€ baliabide propioak eta 18 M€ Next funtsetatik etorritakoak) laguntzak izapidetu ditu 2021 eta 2022 urteetan, balorizazio- eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako.

175 produktu zirkularren erakusketa

 Biltzarrari hasiera eman aurretik, Tapia sailburuak, Ingurumenaren Jasangarritasuneko sailburuorde Amaia Barredorekin, Ingurumen Kalitateko eta Ekonomia Zirkularreko zuzendari Javier Aguirrerekin, Europako Batzordeko Ekonomia Zirkularreko eta Industria-Lidergoko buru ondoko Alejandro Villanuevarekin, Ihobeko eta SPRI taldeko zuzendari Alexander Botorekin eta Aitor Urzelairekin, hurrenez hurren, eta Ficobako buru José Antonio Santanorekin batera, ZIRKULARRAK erakusketa ireki du, produktu zirkularren Europako erakusketarik handiena. Euskadin ekodiseinatu diren 175 produktuek osatzen dute erakusketa. Produktu horietan, bizi-zikloaren ikuspegia duten ekodiseinu eta ekonomia zirkularreko metodologiei esker (lehengaien erauzketatik bizitza-amaierara arte), nabarmen murriztu da haien ingurumen-inpaktua.

Euskadin dauden balio-kateekin lotutako produktuak dira, hala nola, makineria, metala, garraioa, altzariak, automobilgintza, kontsumorako produktuak, kimika, elikadura, sektore elektriko-elektronikoa edo eraikuntza-materialak. Eta ekodiseinuaren eta ekonomia zirkularraren potentzialaren ikuspegi integrala igortzen dute euskal enpresa-jardueraren eremu guztietara.

Erakusgai dauden produktuen artean, aipatzekoak dira zenbait adibide:

  • Elektriko elektronikoa: Eguzki-egitura fotovoltaiko flotatzaile bat, eguzki-energia fotovoltaikoaren berezko abantailez gain, flotatzailea izateak beste hobekuntza handiak ekartzen dizkiona: lurzorua ez da okupatzen, hobeto hozten da, eta, ondorioz, ekoizpena handitzen da eta uraren lurruntzea murrizten da.
  • Elikadura: Ardi-gazta helduko usain-saltsa, non laktosueroa erabili den. Idiazabal gazta egiteko azpiproduktu hori, beste modu batean, hondakina izango litzateke.
  • Kontsumorako produktuak: Hortzetako pastillak, pasta aplikatzeko sistema guztiz berria. Pastilla itxura duenez, ur-kontsumoa %70 murrizten da, eta ontziak berriz kargatu eta erabili daitezke.
  • Eraikuntza-materialak: PET birziklatuaz egindako drainatze-kanala, tradiziozko hormigoiaren aldean erresistentzia mekanikoa 4 aldiz handiagoa ematen duena.
  • Mugikortasuna: Merkantzia-ontzietako lasta-urak tratatzeko ekipoa, ingurumen-aztarna %33 murriztea lortu duena, energia gutxiago kontsumitzen duelako.

Erakusketa Ficoban egongo da ikusgai, abenduaren 2ra arte (ostirala).

Ekoberrikuntzako 105 euskal proiektu

Basque Circular Summiten esparruaz baliatuz, Tapia sailburuak gida baten aurkezpena aurreratu egin du. Gida horretan, Euskadin garatutako eta konponbide zirkular arrakastatsuak dituzten ehun industria-proiektu ekoberritzaile bildu dira.

Proiektu horiek elkarlanean egin dira euskal enpresen artean, Ihobek kudeatzen duen Ekoberrikuntza Zirkularreko Programaren finantzaketari esker. Programa hori Eusko Jaurlaritzaren apustuetako bat da, lankidetza publiko-pribatua sustatzeko, lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatuko dituen eredu ekonomiko zirkularra ezartzeko. Gidan jasotako proiektuetatik sortutako konponbide zirkularren %24 dagoeneko erabilgarri daude edo merkatuan daude. Gainera, Ekoberrikuntza Zirkularreko Programaren 50 proiektu baino gehiago jada martxan daude.

Lotutako albisteak

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

Euskal  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroak  elektrifikazioaren  eta  malgutasun  energetikoaren  funtsezko  zeregina  aztertzen  du

Euskal Industriaren Deskarbonizazio Foroak elektrifikazioaren eta malgutasun energetikoaren funtsezko zeregina aztertzen du

Ordezkariak, enpresak eta eragile teknologikoak bildu ditu BECen

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Euskadi  erregai  berriztagarrien  garapen  teknologiko-industrialaren  buru  da  Europan,  250  milioi  euroko  inbertsioarekin

Euskadi erregai berriztagarrien garapen teknologiko-industrialaren buru da Europan, 250 milioi euroko inbertsioarekin

Euskadi-2030 Industria Planaren laugarren proiektu eraldatzaileak Europan erreferentzia izango den erregai berrizgarrien Hub bat sortuko du

Eusko  Jaurlaritzak  110  milioi  euroko  inbertsioa  onartu  du  2027rako,  Iberdrolak  Euskadin  banaketa-sare  elektrikoa  indartzeko  eta  digitalizatzeko

Eusko Jaurlaritzak 110 milioi euroko inbertsioa onartu du 2027rako, Iberdrolak Euskadin banaketa-sare elektrikoa indartzeko eta digitalizatzeko

Iberdrolak Euskadiko banaketa-sare elektrikoetan egingo dituen inbertsioen aurreikuspena 332 milioi eurokoa izango da 2027-2029 aldian, eta 110 milioi eurotik gorakoa 2027an

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.