Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 ekaina, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna

AAF: “Airearen kalitateak ere markatzen du edozein enpresaren produktibitatea”

Industria bakoitzera egokitzen diren airea iragazteko ekipoak defendatzen ditu Sonia Galdosek, Arabako lantegiko Giza Baliabideen arduradunak
Sonia Galdós

Arabako Ali Gobeo industrialdean dago AAF International (American Air Filter) enpresaren egoitza. Airea iragazteko soluzioen munduko fabrikatzailerik handiena da, eta lau kontinentetako 22 herrialdetan ditu lantegiak. Industriarako airea iragazteko ekipoetan espezializatutako enpresa da, eta ekipo horiek barruko airearen kalitatea mantentzea eta neurtzea ahalbidetzen dute, Sonia Galdos enpresako Giza Baliabideen arduradunak SPRIri azaldu dionez.

AAF testuinguruan kokatzearren, nola definituko zenuke zure enpresa?

Gure enpresa sektore ekonomiko mota guztietarako aire garbia sortzeaz arduratzen da duela mende batetik. Begitaziodun enpresa bat gara. Izan ere, duela 100 urte erabaki genuen aire garbia ondasun preziatua dela, edozein sektore ekonomikotan funtsezkoa. Gaur egun, denok dakigu zeinen garrantzitsua den elementu kutsatzailerik gabeko airea arnastea, baina enpresa sortu zenean ez zegoen horrelako sentsibilizaziorik gaiaren gainean. Eta, hala ere, euren negozio bilakatzea erabaki zuten aitzindari batzuek.

Ehun urteko ibilbide profesionalarekin eta 50 urtez Gasteizen finkatuta, ba al dago urteurren hori azaltzen duen giltzarririk?

Ez dago sekreturik; maila pertsonalean eta profesionalean bikainak diren pertsonak biltzea, egiten dugunaren gainean fedea izatea eta gure misioarekin konprometituta sentitzea, besterik ez. Erraza da esaten eta ulertzen, baina agian ez da hain erraza praktikan hori lortzen. Baina guk zortea dugu, hori delako gure egunerokotasuneko errealitatea.

Zer produktu mota fabrikatzen dituzue Ali Gobeon?

Lehorrean eta bustian hautsa biltzen duten makinen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta gaude Arabako lantegian, baita errendimendu altuko iragazketa-bitartekoetan ere, edozein industriaren eta aplikazioren beharrak asetzeko.

Eta zein da ekipamendu horien amaierako erabiltzailea?

Fabrikazio-prozesuetarako airea iragaztea ezinbestekoa duen edozein industria: metalurgia, birziklapena, energia-sektorea, makina-fabrikatzaileak… Hainbat sektoretako enpresekin izandako esperientziari esker, airea iragazteko soluziorik onena aukeratzen lagundu ahal izateko ezagutza eskuratu dugu: enpresaren barruko airea hobetzeko; kanpoko kutsadura posiblea murrizteko; edo hauts erregaia manipulatzen denean sute-arriskua edo leherketa-arriskua arintzeko, ATEX soluzioekin. Eta kostuak aurrezteko ere bai, sortutako hautsa hondakina ez denean, barneko atmosferara isurtzen den produktuaren parte bat baizik; kasu horretan, bildutako produktua prozesura itzul dezakegu.

Barruko airearen kalitateak zer neurritan eragiten dio, esaterako, fabrika baten produktibitateari?

Airearen kalitateak inpaktu nabarmena du langileen eta prozesuen segurtasunean. Adibidez, AEBko Laneko Segurtasun eta Osasun Administrazioak onartu du enpresaren produktibitatea asko hazten dela airearen kalitatea egokia denean, eta langileek erosotasun, osasun eta ongizate sentsazioa izaten dutela.

Daikin Taldearen parte da AAF, eta haren bulego nagusiak Osakan daude (Japonia). Zenbateraino dira ezberdinak bi kulturak, japoniarra eta europarra, baldin eta ezberdinak badira?

Badaude ezberdintasunak, noski, baina agian uste duguna baino gutxiago. Japoniarrek lanaren eta esfortzuaren kultura handia dute, baina badakite ondo pasatzen, tokatzen denean, eta gure antzera dibertitzen dira. Egia da haientzat garrantzitsua dela enpresarekin identifikatzea. Hori dela eta, arraroa da norbait haren ibilbide profesionalean zehar enpresaz aldatzea. Baina enpresek ere estimatzen dute konpromiso hori, eta elkarrekikoa dela sentitzen dute.

Zer zentzutan?

Pertsonei eragin diezaiekeen edozein erabakiren gainean tentu handiz hausnartzen da. Daikinek ahalegin handia egiten du erakundearen parte diren pertsonak garatzeko. Izan ere, esaten den moduan, pertsona bat enpresara sartzen denean, pertsonak eta enpresak elkar aukeratu dutelako da. Hortaz, langileei eskatzen dien konpromiso eta leialtasun maila bera erakusten du enpresak, langileen garapen pertsonalaren eta profesionalaren alde eginez, langileek bertan egon nahi duten enpresa bat izan dadin eta enpresaren parte izateaz harro egon daitezen.

 

Lotutako albisteak

11 uztaila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Industria deskarbonizatzeko foroaren hirugarren topaketa, Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren barruan
Irakurri gehiago
2 uztaila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Net-Zero Basque Industrial Super Clusterrek All4Zero eta Alianza Q-Cero aliatuek deskarbonizazioarekin lotuta egindako aurrerapenetan hartu du parte
Irakurri gehiago
20 ekaina, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
ORHI+, iraunkortasuna eta zirkulartasuna indartzen jarraitzeko proiektua
Irakurri gehiago
14 ekaina, 2024 Digitalizazioa
Oreka Circular Economy aplikazio mugikor baten bidez elikagaien alferrik galtzea murrizten laguntzen du
Irakurri gehiago
28 maiatza, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Sinnple, jasangarritasunaren aldeko apustua lehiakorrak izateko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak