CIC biomaGUNE minbizia tratatzeko terapia fotodinamikoak ikertzen ari da
Biomaterialen ikerkuntzarako euskal zentroa, Oxigenated europar proiektua koordinatzen ari da, materialen zientzia, fisika, biologia molekularra, medikuntza eta irudi preklinikoa bezalako diziplinak barne hartzen dituen ekimena
Minbizia tratatzeko teknika berrien sorkuntzan aurrera egiteko asmoz, biomaterialen ikerkuntzarako CIC biomaGUNE euskal zentroak koordinatutako nazioarteko adituez osatutako talde bat Oxigenated proiektuan lanean ari da, terapia fotodinamikoaren aplikazioan sakontzea xede duen ekimenean, alegia.
Zehazki, proiektuak, fotodinamikaren bitartez, minbiziaren tratamendua ahalbidetzeko oxigeno nanogarraiatzaileak eta agente fotosentsigarriak garatzea du helburu.
“Terapia fotodinamikoa, zelula kantzerigenoen heriotza eragiten duten erradikal askeen argazki estimulatuaren sortzean oinarritzen da. Terapia erabilgarria da azaleko minbizian, bereziki”, azaldu du CIC biomaGUNEko ikertzaile eta Oxigenated-eko koordinatzaile Sergio Moyak.
Ekimenak, materialen zientzia, fisika, biologia molekularra, medikuntza eta irudi preklinikoa bezalako ezagutzaren diziplina eta arlo desberdinak barne hartzen ditu.
Lotutako albisteak

Euskadiko enpresek nazioartekotzeari buruzko aholkularitza jaso ahal izango dute 23 herrialdetan
Basque Trade & Investment erakunde publikoko profesionalek bilera pertsonalizatuak egingo dituzte maiatzaren 26an, 27an eta 28an.

Eusko Jaurlaritzak eta Hithium enpresak akordio estrategikoa sinatu dute, Europako biltegiratze egonkorraren industria gidatzeko
Hitzarmenari esker, Euskadin biltegiratze egonkorreko sistemak fabrikatzea ahalbidetuko duen soluzio integral baten garapenean lan egingo da, erreferentziazko bazkide industrial batekin elkarlanean eta Euskal Autonomia Erkidegoko zentro teknologikoen babesarekin

Eusko Jaurlaritzak startup teknologikoak sortzea bultzatuko du, 2,5 milioirekin ekintzailetzarako laguntzetan
Maiatzaren 16an irekiko ditu SPRIk Ekintzaile eta Barnekintzaile programak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ChatGPT ikastaroa, INDEUSeko Lantaldeak, EnpresaBIDEA, Euskal Bideokojoak, Udaltop eta Hiztegi-eraso

Eusko Jaurlaritzak 13,65 milioi euro bideratuko ditu enpresen berrikuntzara
SPRI Taldeak maiatzean zabalduko ditu Fast Track Innobideak, Hazinnova eta BDIH Konexio programak

Nuavisek balio erantsi handiko ikusmen artifizialeko soluzioak eskaintzen dizkio industriaren eta elikagaien sektoreari
Enpresak aktiboak monitorizatzeko sistemak garatzen ditu prozesu industrialak hobetzeko

Euskadi eta Italiako klusterren haien arteko lankidetza indartu dute
Italiako Emilia Romagna eskualdeko klusterrek euskal lurraldea bisitatu dute aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetzak esploratu eta ezartzeko asmoz

Deskarboniza 2025 plana aurkeztu da
Deskarboniza plana erakundeen arteko elkarlanean oinarritutako plana da, Eusko Jaurlaritzaren zenbait laguntza-programa eta foru-aldundien kenkari fiskalak biltzen dituena, Euskadiko industriaren deskarbonizazio adimenduna bultzatze aldera

Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
20 milioi euro Euskadiko enpresen inbertsioei laguntzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko prozesuan laguntzeko, neutraltasun klimatikorako trantsizioan oinarritutako Europako eta mundu mailako testuinguruan.

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Aernnova enpresa bisitatu du, soluzio aeronautiko aurreratuetan liderra
Aernnova enpresak Araban du egoitza, eta lider espezializatua da aeroegituren eta horien osagaien diseinuan, fabrikazioan, mantentze-lanetan eta zerbitzuetan. Ia 6.000 langile ditu 7 herrialdetan, eta 2025ean 1.000 milioitik gorako fakturazioa izatea espero du.