Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 ekaina, 2021 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

IndeusBerri Industriaren Euskal Plataformaren berriak jasotzen dituen gunea da, baita industriaren jardunari eta euskarari lotutako albisteak ere. Gaurko honetan BasquePro Elkargoak Euskaraz erakundeak antolatutako “Praktika onak: Euskara Lanean” jardunaldiaren berria jaso dugu, baita OBS Studio software libreko tresna erabiltzen ikasteko tailerra ere. Honekin batera Kaixomundua.eus egitasmoa ekarri dugu txoko honetara, Indeus ekimeneko kide den Elay konpainiari […]
IndeusBerriren bannerra

IndeusBerri Industriaren Euskal Plataformaren berriak jasotzen dituen gunea da, baita industriaren jardunari eta euskarari lotutako albisteak ere. Gaurko honetan BasquePro Elkargoak Euskaraz erakundeak antolatutako “Praktika onak: Euskara Lanean” jardunaldiaren berria jaso dugu, baita OBS Studio software libreko tresna erabiltzen ikasteko tailerra ere. Honekin batera Kaixomundua.eus egitasmoa ekarri dugu txoko honetara, Indeus ekimeneko kide den Elay konpainiari buruzko “Elay, mozketa finetik eta Euskaditik haratago” izeneko berriarekin batera.

 

“Praktika onak: Euskara Lanean” jardunaldia BasquePro Elkargoak Euskaraz-en eskutik Plastigaur enpresak, Euskadiko Birgizarteratze Institutuak eta Jaime Elias abokatuak, bakoitzak bere arloan euskararen normalizazioaren inguruan izan dizuten esperientziak partekatu dituzte online egin den jardunaldian.
OBS Studio software libreko tresna erabiltzen ikasteko tailerra Miramon Enpresa Digitalak antolatutako tailerra ekainaren 22an eta 23an egingo da online. Bideoak eta konferentzia profesionalak egiten ikasteko tresna da OBS Studio.
Kaixomundua.eus, sormena, hizkuntza eta teknologia ezagutzak lotzen dituen egitasmoa Webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza eskola-komunitatean sustatzea eta eduki digitalak euskaraz sortzea sustatzea dira Kaixomundua.eus egitasmoaren helburu nagusiak.
Elay, mozketa finetik eta Euskaditik haratago  Antzuolako enpresak 650 profesional baino gehiago ditu Europan, Asian eta Amerikan banatuta eta plan estrategiko berri batean ari da lanean, kalitatearen eta I+Gren aldeko apustua egiten jarraitzeko, gero eta aldakorragoa den merkatu batean

Lotutako albisteak

19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak