Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 urria, 2021 Berrikuntza Digitalizazioa BDIH

“Zero Defect Manufacturing” Zelula: soluzio oso moldaerraza eremu metrologikorako

“Zero Defect Manufacturing” Zelula BDIHren Robotika Malgu eta Kolaboratiboko gunean sartutako aktiboetako bat da. CEIT zentro teknologikoaren jabetzakoa da eta honen zeregin nagusia ikerketa-proiektu industrialak egitea da, enpresetako I+G sailekin lankidetza estuan. Aktibo hau zelula malgu batean datza, bertan produktuen ikuskapenak egitera bideratutako teknologia desberdinekin probak egitea ahalbidetzen da, hala nola, Metrologia eta Egituren osotasuna […]
Algoritmos de Machine Learning para desarrollar sistemas de predicción

“Zero Defect Manufacturing” Zelula BDIHren Robotika Malgu eta Kolaboratiboko gunean sartutako aktiboetako bat da. CEIT zentro teknologikoaren jabetzakoa da eta honen zeregin nagusia ikerketa-proiektu industrialak egitea da, enpresetako I+G sailekin lankidetza estuan.

Aktibo hau zelula malgu batean datza, bertan produktuen ikuskapenak egitera bideratutako teknologia desberdinekin probak egitea ahalbidetzen da, hala nola, Metrologia eta Egituren osotasuna (defektologia) 2D eta 3D teknika optikoen bitartez Metodo Ez-Suntsikorren (MES) bitartezko ikuskapenak, propietate magnetikoak aztertzeko ikuskaritza eta neurketa prozesuetarako automatismoen eta robotikaren programazioa, inplementazioa, egokitzapena.

Ikusmen artifizialaren eta MES tekniken laguntzarekin, zelula honi esker prozesu jakin baten baitan ekoiztu diren piezen dimentsio eta egitura-osotasunari buruzko datuak ikuskatu ahal dira. Gainera, piezak in-line ikuskatzeko aukera ere ematen du, akatsik-ez kontzeptua bermatzeko, uko egiteak murrizteko eta produktibitatea areagotzeko.

Robot eta automatismo industrialak probatu eta bere gain hartzeko gaitasuna du zelula honek, eta horri esker ikuskaritzari beharrezkoa duen malgutasuna eskaintzen dio. Hala, lan horietarako dimentsio eta gaitasun ezberdinetako 2 Fanuc robot ditugu. Ikuskaritza bera egiteko, berriz, neurri ezberdinetako optika telezentrikoak ditugu prezisio handiko 2D ikuskaritzak egiteko, eta laser bidezko hainbat eskaner 3D metrologia egiteko. MESei dagokienez, zuzenketa-erredurak detektatzeko eta produktuaren gogortasun-mapak sortzeko propietate magnetikoen neurgailu-sistema propioak ditugu.

Ikuskapen-mota bakoitzak duen eskakizun-maila dela eta, posizionatze zehatzeko robotika tradizionalaren ikuspegi klasikoaz (dimentsio-ikuskapena) gain kontaktu-indarraren kontrola eskatzen duten atazak ere behatu behar dira (sentsore ez-suntsikorren bidez egindako ikuskapena egiteko, haztatze zehatza izatea beharrezkoa da), eta horregatik, robot horiek indar-sentsoreak dituzte, robotaren eta gainazalaren artean kontaktua dagoen kasuetan robotak zenbateko esfortzua egiten duen egiaztatzeko.

BDIH Robotika Malguaren hilabetean aurkezten dugun aktibo honekin produktuak karakterizatzeko gaitasuna duen zelula malgua eskaintzen zaie enpresei, 2 helburu nagusirekin: alde batetik, bezeroak karakterizatu nahi duen produktuari buruzko txosten zehatza (maila metrologikoak, akatsak, gogortasun-mapak), eta bestetik,
bezeroarentzat interesgarri izan daitezkeen teknologiak probatu eta balioztatzeko aukera. Zelula hau moldaerraza denez, hainbat konfigurazio ezberdinekin proba daiteke eta teknologia zehatz baten bideragarritasuna aztertzeko aukera ematen du. Moldaerraza izateari esker estazio bakoitzetik eskatzen den prozesurako konfigura daiteke, baita estazio bakoitzean erabiliko den teknologiarako ere.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak