Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 maiatza, 2019 Digitalizazioa Enpresa digitala

Weroi Euskadiko industriako marketin digitaleko punta-puntako enpresa gisa sendotu da

Bizkaiko enpresa honek, zeinak dagoeneko Euskadiko Mondragon, Velatia eta Ingeteam hiru enpresa-talde handientzat lan egiten duen, Bizkaia Zientzia eta Teknologia Parkean inauguratu ditu bulego berriak

 

Bizkaiko enpresa honek, zeinak dagoeneko Euskadiko Mondragon, Velatia eta Ingeteam hiru enpresa-talde handientzat lan egiten duen, Bizkaia Zientzia eta Teknologia Parkean inauguratu ditu bulego berriak

Itziar Epalza, Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko zuzendaria, Weroi enpresaren bulego berrien aurkezpenean izan zen joan den ostiralean

WEROIek bere metodologia aplikatzen die enpresei, hainbat urtetan ikasitakoan oinarritutakoa, 50 enpresa baino gehiagotan balioztatua eta xede gisa proiektuen lehenengo hilabeteetan negozio-aukerak lortzea duena

 

Itziar Epalza, Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko zuzendaria, Weroi enpresaren bulego berrien aurkezpenean izan zen joan den ostiralean, Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean, non hizpide hartu zituen Bizkaiko enpresa honetako langileen ilusioa eta profesionaltasuna.

 

Espainian 196.523 industria enpresa daude, e-Pyme azken txostenaren arabera. ETE horien % 81,2ak eta enpresa handiek korporazioko web orria dute. Izan ere, tresna hori erabiltzearen arrazoi nagusia (Kasu batzuetan bakarra) enpresa aurkeztea eta haren katalogoak edota prezioak atzitzea ahalbidetzea da. Hori baino ez. Hori izaten da marketin digitalean duten esperientzia, nahiz eta kanalak merkataritzarako aukera argiak eskaintzen dituen eta gai horren inguruko guruek horren inguruan ohartarazten duten:

 

  1. “Industriako enpresen arrakasta edo porrota erakunde mailan kultura digital sendoa garatzeko duten ahalmenaren araberakoa izango da.” Plan Digital 2020 de Ametic.

 

  1. “Balioko proposamenerantz eta negozio-eredurantz abiatzen ez diren negozioek muga handiak izango dituzte lehiakortasunari dagokionez, eta haien biziraupena kolokan jarriko dute.”Los retos directivos de la transformación digital.

 

 

Weroienia hamarkada bat daramate euskal industriako enpresei Interneti helburu komertzialekin etekina ateratzen eta, nahiz eta oraindik bide luzea dugun aurretik, ‘”mentalitate aldaketa” gertatzen ari dela diote. “Ez da lehen bezala. Orain enpresak euren negozio estrategiara kanal digitala barneratzearen garrantziaz jabetzen doaz pixkanaka”, dio Maitane Hernandezek, Bizkaiko enpresaren gerenteak.

 

Weroi ez da marketin digitaleko ohiko agentzia. Sektoreko enpresa gehienek jarraitzen duten metodologiatik aldentzen da. Bere kasuan, “funtsezkoa” izan da industria arloan espezializatzea eta “ehuneko ehun”·negozio aukerak epe laburrean, proiektuaren lehenengo hilabeteetan, hautemateari zuzendurako prozesuak garatzea.

 

Emaitzei guztiz zuzendutako ikuspegi hori da azken urteotako hazkuntzaren oinarria. Firmak dagoeneko euskal enpresa-talde handienetako hirurentzat jarduten du lanean (Mondragon, Velatia eta Ingeteam) eta, hurrengo ostiralean, maiatzak 10, Bizkaia Zientzia eta Teknologia Parkean irekiko ditu bulego berriak.

 

Hainbat fasetan bereiz ditzakegu Weroiren proiektuak, besteak beste, potentzial digitala tokiko eta nazioarteko merkatuetan aztertzea, erremintak barneratzea eta haiek aktibatzea emaitzak lortzeko dauden. Fede gutxiko enpresek proiektu pilotua aukeratu dezakete, are laburragoa eta produktu edo zerbitzu bakarrean edo negozio-linea batean oinarritua.

 

Interneten inbertitutako euro bakoitzaren itzuliak

Profesionaltasuna eta metodoa ekartzen dizkiegu enpresei, lan-prozesuetan jarraibide oso zehatzak. Interneten inbertitutako euro bakoitzaren itzuliak neurtzeko ere. Marketin digitalean egindako inbertsioak ROI (Inbertsioaren itzulera) terminoetan neurtu behar dira, baita industria sektorean ere. Eta horrek koordinazio estua behar du enpresen Marketineko eta Salmenta barne-departamentuen, Interneten eta ohiko salmenta bideen artean, osagarri izan daitezen. Izan ere, Barne-merkataritzako Zuzendaria izaten da arrakastaren eragileetako bat WEROIren edozein merkataritza digitaleko proiektutan“ adierazi du Urko de la Torrek.

 

“Eta, kontuz, digitalizazio komertzialeko onurak ez dira salmenta terminoetan bakarrik neurtu behar, salmentaren offline prozesuari lotutako kostuen kudeaketan eta aurrezpenean irabazitako denboran ere baizik” dio Maitane Hernándezek.

 

B2B industriako marketin digitala (beste enpresa batzuei saltzen dieten enpresak) geratzeko heldu dira. Plan Digital 2020 de Ametic delakoaren arabera, industriaren Internetek munduko ekonomiari 15 trilioi dolar ekarriko dizkio hurrengo 20 urteotan, hau da, egungo Amerikako Ekonomia osoaren baliokidea.

 

B2B marketin digitalean -B2Can ez bezala, non hartzaileak diren azken kontsumitzaileak- negozio aukeren sorrera askoz ere gehiago oinarritzen da konfiantzan eta sinesgarritasunean. Prozesu oso kirurgikoa da: bezeroak beharra duenean egon behar dugu hor, eta hura zein tresna digital baliatuz ‘harrapatzen saiatu’ edo konbentzitu ikusi beharra dugu. Esaterako, mekanizazio zentro berri bat edo papera mozteko makina industriala behar duten erosketa-arduradunak, ehunka mila euro balio dutenak.

 

“Weroien, leadsak kokatzeko prozesu horietan laguntzen diegu enpresei, baina enpresako Merkataritza Departamentuko pertsona batek kudeatuko du negozio-aukera hori. Taldeko lana da. Zuzendaritzak baliabideak eta bitartekoak jarriko ditu, guk erdiratzen dugu eta Komertzialak sartzen du gola”, dio Urko de la Torrek.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak