Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 3 Marzo, 2021

Unilever-ek bere lantegien eraldaketa digitalean aurrera egin du BIND 4.0 plataformako startup-en bidez

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ekimen publiko-pribatua da BIND 4.0 eta mundu osoan 4.0 industriaren berrikuntza irekiaren eta azelerazioaren erreferente bihurtu da
-

 

Industria adimenduneko berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformaren lankidetza publiko-pribatuaren ereduak aurrerapen handia ekarri du sektoreko konpainia handien eraldaketa digitalean, haren bost edizioetan. Horixe izan da kontsumo-ondasunak banatzeko Unilever konpainia globalaren kasua. Izan ere, konpainiak egiaztatu du, hainbat startup teknologikorekin konektatuta eta batera lan eginda, 4.0 industriaranzko prozesua bizkortzeko gaur egun enpresek aurre egin beharreko erronka asko konpontzeko gai diren tresna disruptiboak sortu ahal izan dituela.

 

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ekimen publiko-pribatua da BIND 4.0 —SPRI Taldearen eta ekintzailetzako euskal ekosistemaren UpEuskadi plataformaren bidez kudeatzen da—, eta mundu osoan 4.0 industriaren berrikuntza irekiaren eta azelerazioaren erreferente bihurtu da. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten fabrikazio aurreratuaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreko erreferentziako 57 enpresaren lankidetza du.

 

Bi deialditan, BIND 4.0 plataforman parte hartzeak dakartzan onuretako asko baliatu ahal izan dituzten lehen mailako enpresa handi horietako bat da Unilever. Abantaila horien artean dago berrikuntza- eta lankidetza-ingurune bat sortzea. Ingurune horretan, startupek beharrezkotzat jotzen dituzten proba guztiak egin ditzakete, beren prozesuak hobetzeko konponbide biribila eta pertsonalizatua aurkitu arte. Hala dio Alain Ibañez Unileverreko hornidura-kateko Eraldaketa Digitaleko kudeatzaile eta lankidetza-proiektuetan esperientzia handikoak. “Startup baten proiektu pilotu bat garatzeko prozesuan, bi aldeek beren itxaropenei uko egin behar diete, eta eskalatzeko, egokitzeko eta konpromisoa hartzeko prest egon behar dute. Startup-ekin lan egiten dugunean, gaitasunak eta malgutasuna dituzten taldeak bilatzen ditugu, elkarrekin aurkitzen baitugu aukerarik egokiena”, gehitu du.

 

Lehen mailako konpainiei hainbat abantaila ematen die BIND 4.0 plataforman parte hartzeak. Lehenik eta behin, BIND 4.0 plataformak munduko startup onenak detektatzen, ezagutzen eta horiekin harremanetan jartzen laguntzen du, baita enpresa traktoreen erronka teknologikoei aurre egiteko gai diren kalitate handieneko enpresa berrien scouting-a egiten ere. Era berean, proiektu berritzaileen garapena bizkortzen du (epe laburrean emaitza ikusgarriekin), eta enpresa traktoreei laguntza ematen die gaitasun berriak gara ditzaten, startup berritzaileekin lan egiteari ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Azkenik, partner-ak Berrikuntza Irekiko eta 4.0 industriako lider eta adituekin harremanetan jartzen ditu.

 

Teknologia berrien azeleratzailea

Unilever Hodeia Digital startup-arekin, besteak beste, ari da lanean BIND 4.0 plataformaren edizio honetan. Big Datan eta Advanced Analytics-en espezializatutako enpresa da, eta BuildApp sortu du, hainbat arlotako informazioa —hala nola produkzioa, kalitatea eta mantentze-lanak— digitalizatzeko eta zentralizatzeko gai den aplikazioa. “Unileverren filosofia tokiko startupei laguntzea da, beren fabriken beharrei erantzuteko gai izango diren irtenbide teknologiko berriak aurki ditzaten. Lankidetza horri esker, gure BuildApp plataforma funtzionaltasunean eta erabilgarritasunean hazten ari da”, adierazi du Eder Berceruelo Hodeia Digitaleko product managerrak. Unilever-eko elikagai-fabrikak digitalizatzeko Europako zuzendari eta Poznango elikagai-fabrikako zuzendari Mikel Tejadasen hitzetan: “Honelako lankidetzak zuzendaritza berezi bat eta enpresako ‘aingeru zaindari’ bat behar ditu 4.0 industriaren proiektuak seguru mantentzeko, denbora emateko eta frogetarako, akatsetarako eta hazkunderako ingurune seguru bat ahalbidetzeko”.

 

Elikagaien sektoreko liderra maila globalean

Izan ere, Unileverrek badaki nola lortu arrakasta. Mundu osoan 400 elikagai-marka eta 100 fabrika baino gehiagorekin, konpainia sektoreko liderra da eta ondo ezagutzen ditu bere negozioaren beharrak. Horregatik, badaki garrantzitsua dela abangoardiako teknologietan inbertitzea eta startupen bidez irtenbide berriak modu arin eta seguruan gara daitezkeela. Zehazki, Unilever 2020an hasi zen lanean, BIND 4.0ren laugarren edizioan, BIND 4.0ren adimen artifizialeko Bleenco startup alemaniarrarekin, enplegatuen bideoei buruzko analisian oinarritutako proiektu pilotu batean, ergonomia, trebakuntza eta segurtasuna hobetzeko.

 

Gainera, Unileverrek Bleencoren EHS automatizazio-soluzioak egokitzeko gaitasun handia ikusi zuen bere produkziorako, maila globalean. “Etengabe harremanetan egon ginen Unileverreko Eraldaketa Digitaleko kudeatzaile Alain Ibañezekin, proiektu pilotua garatzeko ingurunerik onena aurkitzeko. Lankidetza haren nazioarteko fabriketara zabaldu genuenean, tokiko kontaktu egokien aurkezpena lortu genuen. Horiek laguntza handia eman ziguten eta egikaritze arrakastatsua erraztu zuten”, adierazi du Bleencoko Negozio Garapeneko Julian Hettich-ek. Baina, azkenik, COVID19aren ondorioz osasun-krisia iritsi zenean, Bleencoren adimen artifizialeko teknologiak segurtasun-arau berriak betetzea ahalbidetu zion Unileverri, eta, ordutik aurrera, bere teknologia segurtasun-baldintzak betetzera bideratu zen proiektua. Horrela, Unileverrek, besteak beste, bideo-analitika erabili zuen bere enplegatuei tenperatura neurtzeko eta segurtasuna bermatzeko.

 

Izan ere, enpresa handiek, batzuetan, zisterna-ontzi gisa funtzionatzen dute, hau da, astiro mugitzen dira, baina modu metodiko eta ondo kalkulatuan. Bestalde, sortzen ari diren enpresak txalupa azkarrak bezalakoak dira. Hala uste du Unileverreko elikagai-fabrikak digitalizatzeko Europako zuzendari eta Poznango elikagai-fabrikako zuzendari Mikel Tejadasek, analogia hori erabili baitzuen enpresen eta startupen arteko lankidetza-prozesua azaltzeko. “Txalupa azkar ugari eraikitzen ari gara, lantegi batean hainbat proiektu egiten ‘akats azkarrak egin eta azkar ikasi’ lelopean, irtenbideak probatzen, proiektuak ezabatzen behar diren heinean, eta berriro ere saiatzen. Probatu eta hobetu ondoren, Unileverrek teknologia horiek ezar ditzake bere fabrika eta lantegi guztietan”.

 

Startupen arteko lankidetza eta irtenbideen integrazioa

Lankidetza-proiektuak hazten jarraitu zuen, errealitate areagotuko Neosentec startupa kontratatzeari esker. Neosentec AR (Onirix) plataformaren sortzailea da, erabiltzaileei bere instalazio guztietan bildutako datuak erraz ikusteko aukera ematen diena. Carlos González Neosenteceko COOak azaldu duenez, “Onirixi esker, operadoreek hainbat lan egin behar dituzten makinei buruzko informazioa ikusi ahal izango dute: mantentze-lanak, konponketak, garbiketa, etab. Onirixekin, operadorea bere zereginaren hurrengo puntura gida daiteke, bisualki, edo fabrikaren barruan elementu fisikoei buruzko trebakuntza-bideo bat jar dezake”. Neosentec eta Unileverren arteko harremana proiektu pilotu batetik sortu zen. Proiektu horretan, Unilever errealitate areagotuaren aukerak probatzen hasi zen. Proiektu txiki batekin hasten den istorio ederra, 2022rako Unileverren 100 bat lantegitan Onirix eskuragarri izateko eboluzionatzea helburu duena.

 

Horrela, Bleenco eta Neosentecetik eta abian dauden beste startup proiektu pilotu batzuetatik bildutako informazioa bateratu egiten da Hodeia Digital startuparen BuildApp plataformaren bidez, erraz irakurri eta kokapen bakoitzera egokitu daitekeen taula bisual batekin. Hodeia Digitaleko product manager Eder Berceruelok azaldu duenez: “Gure produktua jaio zen Unileverri esker eta BIND 4.0 programaren bosgarren edizioan sortu zen aukerari esker. Izan ere, mundu osoko 100 fabrika baino gehiagorentzat gure irtenbidea estandarizatzea proposatu ziguten edizio horretan. Proiektuaren helburua hedapen planifikatu bat egitea da, fabrika bakoitza inplikatzeko eta horren beharrak Unileverren eskakizun orokorretara egokitzeko”.

 

Hainbat teknologia konbinatu eta horiek erabilerraza den plataforma batean sartzean, Unileverrek arrakasta handiko lankidetza-ingurune bat sortu du. Unileverreko Alain Ibañezek dioenez: “Proiektu bakoitza bata bestearen gainean eraikitzen da teknologia desberdinak integratzeko”. Hainbat startupen irtenbideak plataforma bakar batean sartzen direnez, haien lankidetzaren emaitza neurrira eraikitzen da eta, eraikuntza-bloke gisa, teknologia horiek lantegi guztietan gehitu, doitu, ezabatu, pertsonalizatu eta inplementatu daitezke. Unileverrek datuak biltzen jarraitzeko asmoa du, bere tresnak eta softwarea are gehiago garatuz, operadorea buruan duela. “Langileen bizitza sinplifikatu nahi dugu, eta plataforma hori Europa osoan eta mundu osoko 100 lantegi baino gehiagotan ezartzeko asmoa dugu”, esan du Unileverreko Mikel Tejadasek.

 

BIND 4.0k eta Unileverrek helburu berberak dituzte: teknologia egokitzea eta hazaraztea, industriaren lana eta lehiakortasuna errazteko. Horregatik, Unileverrek azkartu eta inplementatu dituen 4.0 industriako proiektuak —besteak beste, Neosentec, Bleenco eta Hodeia Digital startupekin—, elkarlanaren eta lankidetzaren adibide bikaina izan dira, eta gauza izan dira lankidetza-inguruneak sortzeko, startup disruptiboekin berritzeko eta irtenbide adimendunak inplementatzeko.

 

De esta forma, la información recopilada de Bleenco y Neosentec, así como de otros proyectos piloto de startups en marcha, se unifica a través de la plataforma de BuildApp de la Startup Hodeia Digital, con un tablero visual que se puede leer y adaptar fácilmente a cada ubicación. El Product Manager de Hodeia Digital, Eder Berceruelo, explica que “Nuestro producto nació gracias a Unilever y a la oportunidad que surgió en la quinta edición del programa BIND 4.0, donde nos propusieron estandarizar nuestra solución para más de 100 fábricas en todo el mundo. El objetivo del proyecto es llevar a cabo un despliegue planificado que involucre a cada fábrica y adapte sus necesidades a los requisitos globales de Unilever ”.

 

Al combinar diferentes tecnologías e integrarlas en una plataforma fácil de usar, Unilever ha creado un entorno colaborativo de gran éxito. Alain Ibañez de Unilever afirma que “cada proyecto se construye uno encima del otro para integrar diferentes tecnologías”. Al incorporar las soluciones de varias startups en una única plataforma, el producto de su colaboración se construye a medida, como bloques de construcción, pueden agregar, ajustar, eliminar, personalizar e implementar estas tecnologías en todas sus plantas. Unilever planea continuar recopilando datos, desarrollando aún más sus herramientas y software con el operador en mente. “Queremos simplificar la vida de los trabajadores y planeamos implementar esta plataforma en nuestras plantas en toda Europa y en más de 100 fábricas en todo el mundo”, Mikel Tejadas, de Unilever.

 

BIND 4.0 y Unilever comparten los mismos objetivos: adaptar y hacer crecer la tecnología para facilitar el trabajo y la competitividad de la industria. Por eso, los proyectos de Industria 4.0 que Unilever ha acelerado e implementado con startups como Neosentec, Bleenco y Hodeia Digital, entre otras, han sido un excelente ejemplo de colaboración y cooperación, con el que han sido capaces de crear entornos colaborativos, innovar con startups disruptivas e implementar soluciones inteligentes.

Lotutako albisteak

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

MIDE  Premium,  marketin  digitaleko  eta  analitikako  profesionalentzako  etengabeko  prestakuntza  eta  laguntza  programa

MIDE Premium, marketin digitaleko eta analitikako profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza programa

Analitika digitaleko, marketineko eta teknologia osagarrietako gaitasunak sendotu eta berritu nahi dituzten negozio digitaleko profesionalentzako harpidetza-plataforma bat

BaM  Vision  Tech  ‘25ek  Euskadi  sendotu  du  automobilgintzako  berrikuntza-polo  gisa

BaM Vision Tech ‘25ek Euskadi sendotu du automobilgintzako berrikuntza-polo gisa

200 profesional baino gehiago elkartu dira Gasteizko EUNEIZ Unibertsitatean automobilgintzaren erronka handiak aztertzeko: elektrifikazioa, digitalizazioa, robotika eta adimen artifiziala.

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Eusko  Jaurlaritzak  epea  ireku  du  startup  disruptiboek  irtenbide  digitalak  eman  diezazkieten  20  euskal  ETEri
24/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak epea ireku du startup disruptiboek irtenbide digitalak eman diezazkieten 20 euskal ETEri

Urriaren 20ra arte, startupek eta scaleupek 7 erabilera-kasutarako soluzioak aurkeztu beharko dituzte honako esparru hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa industriaren, energiaren, zerbitzuen eta elikaduraren sektoreetakoak diren 20 ETEei.

TramoIAk  logistika  automatizatzeko  robot  kolaboratiboak  eskaintzen  ditu
22/09/2025 Ekintzailetza

TramoIAk logistika automatizatzeko robot kolaboratiboak eskaintzen ditu

Startupak teknologia aurreratuak konbinatzen ditu, tamaina aldakorreko paketeen logistikari soluzio robotiko bat emateko

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Bilbok  Osasunaren  etorkizun  digitalari  buruzko  jardunaldia  jasoko  du  hilabete  honetan

Bilbok Osasunaren etorkizun digitalari buruzko jardunaldia jasoko du hilabete honetan

24an egingo da BAT dorrean

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.