undersat
Undersat Mobile Computing IT-eko Zuzendari Tekniko Eduardo Luis Sirgo, eta Zuzendari Komertzial Inés Cejudo
Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 15 uztaila, 2019

Undersat, teknologia berriak ‘azken miliako’ soluzio logistikentzat

Konpainia bizkaitarrak, eskarien banaketaren monitorizaziorako eta bulegotik kanpo dauden langileen ordutegiaren kontrolerako erreminta bat eskaintzen du
-

4.0 Logistika hertsiki lotuta dago 4.0 Industriarekin eta biltegiratzearen eta produktu eta ondasunen banaketaren hobekuntzarako teknologia berrien aplikazioan oinarritzen da. Logistikaren erronka nagusietako bat, eskaria bere erosleari ematearen muturreko prozesua da, ‘azken milia’ deiturikoa. 2014an eratutako eta BIC Bizkaia Ezkerraldean egoitza duen Undersat Mobile Computing IT enpresa tankera honetako zerbitzuetan berezitu da. Undersat Mobile Computing ITko Zuzendari Tekniko Eduardo Luis Sirgo eta Zuzendari Komertzial Inés Cejudorekin hitz egin dugu.

Zer nolako soluzioak garatzen dituzue Undersat Mobile Computing IT-en?

Enpresei, bulegotik kanpora lan egiten dutenen, hala nola, banaketa zerbitzuetan, distribuzioetan edo berrikuspen teknikoetan dihardutenen mugikortasunaren inguruko informazioa eskaintzen duen ‘cloud computing’ zerbitzua sortu dugu. Gure bezeroek, gure zerbitzua, mugikorraren bitartez euren enplegatuen jarduerak monitorizatzeko erabiltzen dute. Orain dela urte batzuk, langile hauek paper eta bola lumaz euren parteak bete beharra zuten bitartean, orain, mugikorraren bitartez egiten dute, denbora errealean, horrexek dakartzan abantailekin. Langile hauetariko batzuek, barra-kodearen irakurgailuak erabili behar zituzten fardel bat entregatzeko orduan. Orain, mugikorretako argazki kamerek lan bera egiteko gai dira, Undersat deituriko gure ‘softwareari’ esker.

Zein esparru motatan ari da erabiltzen Undersat?

Aplikazio nagusia mezularitza zerbitzura, etxez etxeko erosketa ematera edo banaketara bideratuta dago. Fardela etxera ekartzen dizutenean, lehen, banatzaileek, datuak bete eta sinatu eta ematea erregistratzen zuen PDA horiek eramaten zituzten.

Oraintxe bertan, banatzaile askok mugikorra besterik ez daramate, telefonoko pantailan ukipen- arkatz batez baliaturik ematea sinatzeko aukera ematen duena; baina, heldu baino lehen, abisu SMS bat bidal diezazukete, edo etxean ez bazaude, ematea gauzatzeko aukerarik izan ez dela zentralera abisatu ere. Horrez gain, argazki kamera erabil dezake, entregatutako produktua baldintza txarretan dagoela erregistratzeko.

Bezeroak denbora errealean, emandako eskaeraren, balizko gorabeheren, jasotzailearen sinaduraren eta abar luze baten inguruko informazio osoa izango luke.

Undersaten erabileraren beste adibide bat, QR kodeen irakurketarekin eta geokokapenerako GPSaren erabilerarekin erlazioantuta dago. Gure bezeroetako bat, Espainia osoan zentroak dituen elektronika denda kate ezagun bateko produktuen banaketaz arduratzen da. Biltegiak hornitzeko produktuak kamioietan garraiatzen dira eta zenbait bidalketek hiri desberdinetan ematen dira. Paleak non diren inguruko ‘tracking’ hori guztia, monitoriza daiteke, pale bakoitzak QR kode bat daramalako eta gure sistema, denbora errealean, hots, ematea egiten ari den neurrian irakurtzeko gai da. GPS sistemadun mugikorrak izateari esker, uneoro banaketarako kamioia non den edo produktuen zama lanetan zenbat denbora eman duen jakin dezakegu.

Eskaerak ematearen inguruko informazioaz haratago, zuena bezalako erreminta batek eragin nabarmena izango luke ere bai, 8/2019 Errege-Dekretu-Legea indarrean sartzearekin erlazionatutako enplegatuen lan jardunaldiaren kontrolarengan?

Undersat, mugikorraren bitartez eta modu errazean ordutegiaren kontrola egin ahal izateko garatzen ari gara. Bere erabilerari eta mugikorreko bertako GPSari esker, posible litzateke islatzea, jardunaldia noiz hasi den, noiz  bukatzen den, egindako etenaldiak edo jardunaldiak iraun bitartean non izan den. Hau guzti hau, erloju eta txartelik Gabe, bulegotik kanpo lan egiten duzunean ezer gutxirako balio baitute. Esaterako, etxe desberdinetako azpiegituren berrikuspena egin behar baduzu, gure sistemari esker, etxe bakoitzean zenbat denbora eman duen jakin dezakezu, beti ere geolokalizazioari esker. Ez genuke bakarrik zenbat ordu eman dituen lanean, baizik eta, jarduera bakoitzari eskainitako denbora zehatza ere ezagutuko genuke.

Enpresen aldetik sistema mota honen eskaririk ba al da, langileen ordutegien kontrolerako?

Enpresen aldetiko sistema mota hauenganako eskari eta beharra izan bada, serioski hartzen ari baitira. Horietako asko ordutegien erregistroa paper eta bolalumaz edo Excel baten bitartez egiten ari dira. Gure sistema mugikor bat erabiltzea bezain erraza da, hodeien dago eta langilea non dagoen esateaz gain, txostenak eta bestelako estatistikak eskaintzen ditu. Arazoa, langile guztiek enpresako mugikorrik ez dutela da, eta bere beharrean mugikor pertsonala erabiltzen dutela, eta baliteke gai hauetarako erabili nahi ez izatea. Bestalde, markatzea eta ordutegiaren kontrola mehatxutzat jo dezaketen pertsonak izan badira. Enpresari batek aparteko ordu gehiegi ateratzearen beldur izan dezake eta langile bati, bere lan jardunaldiaren kontrol zorrotz batek, bere kokapenaren arabera, noiz hasi den edo kafea noiz hartu duen jakiteak mesfidantza eragin diezaioke.

Araudi hori bete beharraz eta gure bezalako sistema batek mehatxurik eragiten ez duela baizik eta gauzak erraz ditzakeela jakinaraztea asko kostatzen zaigu.

GPS edo QR kode irakurgailuaz gain, zer nolako beste teknologiek esku hartzen dute Undersat-en?

Azken modan izan behar gara beti, gure bezeroek exijitzen dizkiguten erremintak integra ditzagun. Undersat HTML5-n garatutako web aplikazio progresiboa da, eta horregatik web nabigatzaile batetik erabil daiteke eta horrek, argazki kamera edo GPSra sartzeko aukera errazten digu. Abantaila nagusietako bat, honela, Sistema operatibo bakoitzerako aplikazio berezirik garatu beharrik ez dugula da, Android edo Apple-eko iOS izan. Bero-beroan beraien gainean lan egin dezakegu, eta akatsen bat aurkitzekotan, zuzenean zuzen dezakegu hodeietan bertan. ‘App’ tradizional batekin, akatsen bat atzematean, aplikazioa eguneratzerakoan denbora gehiago ematen dugu, Sistema operatiboaren arabera. HTML5-eko garapenari esker, denbora tarte laburrean gure bezeroen edozein behar egoki dezakegu.

Zeinek izango dira Undersat-ek eman beharreko hurrengo urratsak?

Gaur hasi eta urte bukaera bitartean aplikazioa hizkuntza desberdinetan eskuragai izan dadila nahi dugu, hala nola ingelesez, gure merkatua beste herrietara zabaltze aldera. Guretzat oso garrantzitsua da gure bezero zorroa areagotzea.

Lotutako albisteak

Reparaciones  Samur,  la  especialista  en  venta  y  mantenimiento  de  compresores  que  diversifica  su  negocio

Reparaciones Samur, la especialista en venta y mantenimiento de compresores que diversifica su negocio

La empresa de Abadiño, con 34 años de vida, ha recibido ayudas del Grupo SPRI para su digitalización

Zabalik  dago  Top  101  Spain  Up  Nation-en  III.  ediziorako  hautagaitzak  aurkezteko  epea
07/07/2026 Ekintzailetza

Zabalik dago Top 101 Spain Up Nation-en III. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea

Parte hartu nahi duten enpresek 2026ko irailaren 11ra arte izena eman ahal izango dute

Eusko  Jaurlaritzak  BINDen  11.  deialdia  jarri  du  abian,  azken  hamarkadan  euskal  enpresen  eta  startupen  arteko  kontratuetan  lortutako  10  milioi  euroko  balantzearekin
02/07/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BINDen 11. deialdia jarri du abian, azken hamarkadan euskal enpresen eta startupen arteko kontratuetan lortutako 10 milioi euroko balantzearekin

Deialdi berria irailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta soluzio disruptiboak bilatzen ditu industria adimendunean, antolamendu efizientean, energian eta jasangarritasunean eta merkaturatzean.

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.