Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 maiatza, 2020 Berrikuntza Digitalizazioa Ekintzailetza I+G Berrikuntza teknologikoa Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Tecnaliak eta Ibermaticak sistema aitzindari bat garatu dute, pribatutasuna bermatuz Covid-19a duten pertsonen kontaktuak identifikatzeko

Covid-19aren pandemiaren ondorioz, deskonfinamenduak erronka berriak ireki ditu eta, kasu askotan, erronka horien aurrean teknologiak lagundu dezake. Gaixotasuna duten pertsonen arrastoa jarraitzeko hainbat irtenbide egon dira, baina tresna hauek erabiltzaileen pribatutasunarengan dauzkaten eraginaren inguruko zalantzak asko izan dira. Hori dela eta, Tecnaliak eta Ibermaticak sistema aitzindari bat garatu dute, pribatutasuna bermatzen duena eta Euskadiko enpresei lanera itzultzen laguntzeko erabili daitekeena.  
Tecnalia e Ibermática desarrollan un sistema pionero para rastrear contactos de Covid-19 garantizando la privacidad

Covid-19aren pandemiaren ondorioz, deskonfinamenduak erronka berriak ireki ditu eta, kasu askotan, erronka horien aurrean teknologiak lagundu dezake. Gaixotasuna duten pertsonen arrastoa jarraitzeko hainbat irtenbide egon dira, baina tresna hauek erabiltzaileen pribatutasunarengan dauzkaten eraginaren inguruko zalantzak asko izan dira. Hori dela eta, Tecnaliak eta Ibermaticak sistema aitzindari bat garatu dute, pribatutasuna bermatzen duena eta Euskadiko enpresei lanera itzultzen laguntzeko erabili daitekeena 

Probak aste honetan hasi dira BRTA aliantzaren kide den  zentro teknologiko honetan, telefono mugikorren bidez, baina beste euskarri batzuk erabiltzea pentsatzen ari dira, besokoak, esaterako. Sistema hori mugikorraren bluetootharen erabileran oinarritzen da eta berritzailea da pribatutasuna bermatzen duelako kriptografia erabiliz eta informazioa deszentralizatuz: datuak erabiltzaileen gailuetan gordeko dira eta ez da GPS kokapena gordeko. Horrek datuak beste helburu batzuetarako erabiltzea saihesten du.  

Euskadiko enpresak martxan jartzen laguntzeko 

Proiektua kontaktuen bilaketa automatizatua ahalbidetzen du, eta horrek osasun-profesionalek eskuz egiten duten prozesua arintzen laguntzen du. Erabiltzaileak monitorizazioa aktibatu edo desaktibatu dezake, eta Covid-19 gaixotasunaren diagnostikoa jasotzen badu, aplikazioaren bidez jakinarazteko aukera izango du. Aplikazioak berarekin harremanetan egon direnei ohartaraziko die, isolatzeko edota probak egiteko. Helburua positibo batekin kontaktuan egon diren pertsonak identifikatzen laguntzea da, eta Covid-19aren kasu gehiago saihestea, gaixotasunaren hasierako faseetan dauden pertsonak edo sintomarik ez duten pertsonak identifikatzen lagundu ahal duelako.  

Oscar Lage Tecnaliako Zibersegurtasun arduradunak azaldu duenez, horrelako tresnak “memoria eta eskuz egindako prozesuak baino eraginkorragoak dira, zalantzarik gabe”; izan ere, koronabirusak kutsatutako pertsona batekin kontaktuan egon ote garen ikertzen laguntzen dute. Tecnaliaren eta Ibermaticaren sistema DP-3T protokoloan oinarritzen da, Apple-ren eta Googleren telefono mugikorretan dagoeneko txertatuta dagoena, eta pribatutasuna bermatzen duen detekzio sistema batekin erabiltzen du. 

Bi erakundeen proiektu honek Diagnostiko eta Geldiarazteko Sistemaren Optimizazioa (OptiDic) izeneko proiektu zabalago baten zati bat da, eta SPRI taldeak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak lagundutako ikerketen parte da. Sistema hau Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko da, euskal enpresen jarduerari berriro ekiteko proiektuari (PRAP-Euskadi) laguntzeko. 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak