Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 urria, 2021 Berrikuntza Digitalizazioa Fast Track Innobideak programa

SPRIk pertsonen partaidetzako proiektua partekatuko du Kudeaketa Aurreratuko kongresuan

Spriguneak SPRIk diseinatutako ekimen berritzaile bat da, zeinaren bidez taldeko profesionalen ezagutza eta esperientzia bildu baitira enpresentzako zerbitzua hobetzeko

SPRIren plantillako profesionalek euskal enpresarentzako (bere bezeroarentzako) zerbitzuak hobetzeko proiektu batean parte hartu dute eta SPRIk proiektu horren berri emango du Euskalitek datorren urriaren 21ean antolatu duen Kudeaketa Aurreratuari buruzko kongresuan. “Spriguneak” izeneko ekimenak urtebete darama martxan, eta bere bitartez, SPRIko langileek hainbat ideia proposatu dituzte lehen aipatutako helburua lortzeko.

Jardunbide egoki hori taldearen barnean diseinatu eta egituratu da, eta hainbat jarduera-proposamen biltzen ditu, langileek sortu dituztenak euren ezagutzan eta enpresekiko harremanetan duten esperientzian oinarrituta.

Aipatzekoa da SPRIko profesional guzti-guztiek parte hartu dutela proiektu honetan; taldeka antolatuta lan egiten dute erronka berarekin, eta antolakundeko pertsonek gidaturik eta koordinaturik. “Spriguneak” ekimenean lantzen diren erronkek zerikusia dute barne-harremanen kudeaketarekin eta baita ere euskal enpresekiko harremana eta eskaintzen zaizkien zerbitzuak optimizatu ditzaketen jarduerekin.

SPRIk “Spriguneak” ekimenean izan duen esperientzia azalduko du Kudeaketa Aurreratuari buruzko kongresuaren bigarren jardunaldian, “Nola bultzatu pertsonen kohesioa eta motibazioa” izeneko Jardunbide Egokiei buruzko atalean.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak