Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 urria, 2021 Berrikuntza Digitalizazioa I+G Emakumeak industrian Industria adimenduna Smart Industry Programa

SPRI Taldeak Italian aurkeztuko ditu manufaktura-industrian emakumearen presentzia indartzeko ekintza eraldatzaileak

Txostena osatu duen adituen nazioarteko taldea Cristina Oyónek zuzendu du aste honetan, eta txosten horren ondorioak hilaren 20 eta 21ean ezagutaraziko dira World Manufacturing Forum ekitaldian

Txostenean azpimarratzen da enpresetan emakumearen presentzia indartzea ez dela bakarrik giza eskubide kontu bat, baizik eta funtsezkoa dela lehiakortasuna eta suspertze ekonomikoa bermatzeko

 

Hilaren 20 eta 21ean Italiako Como hirian egingo den World Manufacturing Forum ekitaldian SPRI Taldeak ezagutzera emango ditu manufaktura-industrian emakumearen presentzia indartzeko ekintza eraldatzaileak. Horretarako, eta bigarren urtez jarraian, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendari Cristina Oyónek “Women in Manufacturing” aditu taldea zuzendu du aste honetan Milanen, World Manufacturing Foundation erakundearen “Back to the Future: emerging topics for long term resilience in manufacturing” proiektuaren barruan.

Emakumeak industrian daukan presentzia indartzeko ekintza horiek urriaren 20 eta 21ean emango dira ezagutzera Italiako Como hirian egingo den World Manufacturing Forum ekitaldian (online eta dohainik jarraitu ahal izango da izena aurrez emanda)

“Women in Manufacturing” izeneko nazioarteko taldea hainbat espezializazio-arlotako 20 adituk osatzen dute (UNIDO, IndustriAll, IPAG eta EFFRA bezalako nazioarteko organismoak, unibertsitatea, enpresa pribatuak eta administrazio publikoa). Aste honetan Milanen egin duten bileran aztergai izan dituzte manufaktura-industriak dituen erronkak emakumearen partaidetza, aitortza eta lidergo handiagoa bermatzeko.

 

“Emakumearen presentzia funtsezkoa da lehiakortasuna eta suspertze ekonomikoa bermatzeko”

Cristina Oyónek zuzendutako taldeak txosten bat prestatu du oinarritzat harturik hainbat datu, zeintzuen bidez ikusten den manufaktura-industria behartuta dagoela neurriak hartzera gai honetan eta oso garrantzitsua dela emakumeen talentua industrian txertatzea.

Txosten horrek erakusten du enpresetan emakumeen presentzia handitzea ez dela soilik giza eskubide kontu bat, baizik eta funtsezkoa dela lehiakortasuna eta suspertze ekonomikoa bermatzeko. Funtsean, txostenak dio industria gaur bertan hasten bada neurriak hartzen, genero berdintasuna hobetzeak berekin ekarriko duela EBko BPGa %6,1-%9,6 bitartean handitzea 2050erako, hau da, 1,95-3,15 bilioi euro bitartean handitzea.

Txostenak agerian uzten du industriak, bere osotasunean, ezinbestekoa duela kultura eraldatzea eta areago indartzea emakumeek duten papera balio erantsi handiko manufaktura-industriarako sarbidean, sustapenean eta lidergoan. Aldaketa hori lortzeko, Women in Manufacturing Expert Group taldeak hiru zutabe hauek lantzea proposatzen du:

  1. Datu-bilketa lana garatu eta hobetu, ikerketak egiteko emakumeak industrian daukan egoerari buruz.
  2. Emakumeentzat erakargarria izango den manufaktura-jarduera modu bat bultzatu, teknologian, berrikuntzan eta jasangarritasunean oinarritua egongo dena eta balioa sortuko duena ekonomian, gizartean nahiz ingurumenean.
  3. Ikusgarritasuna eman industriako emakume erreferenteei, emakume gazteak inspiratu eta babes ditzaten industrian sartzeko prozesuan.

Horretarako, txostenak “joku-arauak aldatzeko” zortzi ekintza biltzen ditu, denak ere erakundeen (gobernu, nazioarteko organismo, industria eta elkarte industrial, unibertsitate eta hezkuntza zentroen) parte-hartzearekin garatu beharrekoak.

Ekitaldia Como hirian urriaren 20 eta 21ean

Taldearen gomendioak datorren urriaren 20 eta 21ean aurkeztuko dira, Italiako Como lakuan egingo den World Manufacturing Forum ekitaldian. Bertan bilduko dira jarraian zerrendatzen diren pertsona guztiak, gogoeta egingo dutenak emakumeak ekonomia, gizarte eta ingurumenerako balioa sortuko duen manufaktura-industria berrian izan behar duen partaidetza eta aitortzari buruz:

  • Cristina Oyón, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendaria.
  • Zeljko Pazin, European Factories of the Future Research Association (EFFRA) elkarteko zuzendari exekutiboa.
  • Rhonda Barnet, AVIT Manufacturing enpresako presidente eta operazio burua eta Canada’s Women in Manufacturing elkartearen fundatzailea.
  • Cecilia Ugaz, Industriaren Garapenerako Nazio Batuen Erakundeko (UNIDO) Genero Berdintasun eta Emakumearen Ahalduntze Bulegoko zuzendaria.
  • Alina Sorgner, Erromako John Cabot Unibertsitateko irakasle laguntzailea eta ikertzaile asoziatua Munduko Ekonomia (IfW Kiel) eta Lan (IZA) Institutuetan.
  • Judith Kirton-Darling, IndustriAll sindikatuen federazioko idazkari nagusi laguntzailea.
  • Luciana Ciceri, Ciceri de Mondel enpresako zuzendari nagusia.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak