Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 Azaroa, 2018 Digitalizazioa Enpresa digitala

SPRI Taldeak dioenez, teknologia irekiak “negozioak sortzen ari dira” Euskadin

Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak Librecon biltzarraren aurkezpenean esan zuen Euskal Herriak "erreferentziako gune" izan behar duela sektore horretan

 

Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak Librecon biltzarraren aurkezpenean esan zuen Euskal Herriak “erreferentziako gune” izan behar duela sektore horretan.

 

SPRI  enpresa-garapenerako euskal agentziako Teknologia eta Berrikuntza zuzendari Aitor Cobanerak ostegunean adierazi zuenez, teknologia irekiak “negozioak ari dira sortzen, hemen eta atzerrian”. Zortzigarren Libreconen aurkezpenean izan zen Cobanera. Kode irekian oinarritzen diren teknologiei buruzko Europako topaketa garrantzitsuenetako bat da Librecon, eta hilaren 21ean eta 22an egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian.

 

Teknologia irekiak enpresen eraldaketa digitalaren prozesuan garrantzitsuak direla azpimarratu zuen SPRI taldeko zuzendariak, eta Eusko Jaurlaritzak “erreferentziako gune bat” sortzeko asmoa duela. “Euskadin, geroz eta garrantzi handiagoa du sektore horrek”, esan zuen.

 

Eraldaketa digitalaren hedapen azkarra dela-eta, “enpresa txikien eta handien artean aldea sor” daitekeela adierazi zuen, eta euskal administrazioa hasia dela horretaz arduratzen. Teknologia irekiek alde hori gutxitzen lagundu dezaketela esan zuen Cobanerak.

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak