Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 ekaina, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Enpresa digitala Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

SPRI Taldeak Basque Industry 4.0 estrategiaren tresnak aurkeztu ditu +Industry ekitaldian

Euskal Agentziako Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak BECeko (Barakaldo) jardunaldian esan du Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartua duela euskal enpresa-sarearen eraldaketa digitalarekin

 

Euskal Agentziako Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak BECeko (Barakaldo) jardunaldian esan du Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartua duela euskal enpresa-sarearen eraldaketa digitalarekin

 

Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) astearte eta asteazken honetan egin den +Industry jardunaldiak zazpi ekitaldi ostatatu ditu. Horietako bat izan da BeDigital, zeinetan SPRI Taldeak (enpresen garapenerako euskal agentziak) hizpide hartu baititu bere Digital Innovation Hub ekimena (fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatua prestakuntzarako, ikerketarako, testak egiteko eta baliozkotze prozesuetarako, Euskadiko ETEei eskaintzen zaiena onlineko plataforma baten bidez), Basque Industry 4.0 estrategia eta estrategia horren baitako laguntza-programak.

 

SPRIko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak azpimarratu du enpresa agentziak eta Eusko Jaurlaritzak beren babesa eman diotela “fabrikazio aurreratua eta EIKTen sektorea uztartzen dituen ekitaldi horri”. Cobanerak hizpide hartu du RIS3 espezializazio adimenduneko estrategia, Europar Batasunak martxan jarri duena eskualde bakoitza espezializatu dadin trebetasun gehien dituen arlo industrialetan. Euskadiren kasuan, fabrikazio aurreratua, biozientziak eta energia dira aukeratutako sektoreak.

 

Cobanerak bertatik bertara aurkeztu ditu SPRI Taldeak 4.0 Industria bultzatzeko eskaintzen dituen laguntzak, besteak beste, Hazitek, Basque Industry 4.0., Industria Digitala, Zibersegurtasuna, Mikroenpresa digitala edo Bind 4.0 programa, zeina ekintzailetzan zentratzen den eta helburutzat duen startup-ek proiektuak garatu ditzatela enpresa trakziogileetan.

 

Bestalde, Zibersegurtasuneko Euskal Zentroko zuzendari Javier Diéguez moderatzaile aritu da makinen digitalizazioari buruzko mahai-inguru batean, eta hauxe esan du: zibersegurtasuna “ez da ongi planteatzen, ez da akats informatiko bat, baizik eta arrisku korporatiboak diagnostikatzeko tresna bat”.

 

Azaldu du lan egin behar dela enpresariekin, uler dezaten zibersegurtasuna “negozioa egiteko modu bat dela”. Horrez gain, adierazi du “oraindik badagoela informazioa partekatu nahi ez duen jendea” eta enpresak animatu ditu SPRI Taldeak zibersegurtasun arloan laster argitaratuko dituen laguntzak eskatzera.

 

Basque Digital Innovation Hub

SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen saileko Susana Larreak Basque Digital Innovation Hub (BDIH) ekimena aurkeztu du, fabrikazio aurreratuko RIS3 Espezializazio Adimenduneko Euskal Estrategiaren barruan kokatua (Basque Industry 4.0, ww.basqueindustry.eus;),  eta helburutzat duena enpresa-sareari laguntzea berrikuntza digitalen esperimentazioan.

 

Larreak esan du ekimen honen helburua dela euskal enpresa sareari –batik bat ETEei- aukera erraz eta errentagarri bat eskaintzea 4.0 Industriak fabrikazio aurreratuaren ingurunean dakartzan erronkei aurre egiteko behar diren gaitasun zientifiko eta teknologiko berritzaile eta bikainak eskuratzeko. “Hala, ETEek posible dute eboluzionatzea eta lehiakorrago izatea”.

 

BDIH aktibo-sare konektatu bat da, zeinetara biltzen diren I+Gko azpiegiturak, lantegi pilotuak eta fabrikazio aurreratuko hainbat arlotako know-how espezializatua, arlo horiek 6 gune desberdinetan antolatuta daudelarik: hiru –Fabrikazio Gehigarria, Robotika Malgua eta Kolaboratiboa, eta Zibersegurtasuna– jadanik martxan,  eta beste hirurak garapen fasean  –Material Berriak, Data Driven Solutions eta Makina Adimendun eta Konektatuak–, denak ere funtsezko digitalizazio-teknologiak 4.0 Industriarako. Guneek leihatila bakar bezala funtzionatzen dute, eskaera eta eskaintza koordinatuz eta konektatuz.

 

BDIHren jabe dira I+G-ko zentroak, lanbide heziketako ikastetxeak, unibertsitateak eta enpresetako I+G-ko unitateak, eta eskualde mailako erakunde publikoen babesa ere jasotzen du. BDIHk zerbitzuak eskaintzen ditu I+G-ko proiektuak garatzeko, proiektu industrialak eskalatzeko, abangoardiako teknologiak frogatu, baliozkotu eta erakusteko, eta baliabide bat da prestakuntza emateko eta oinarri teknologikoko enpresa berriak azeleratzeko. BDIHren zerbitzu-sorta hiru multzo handitan antolatzen da: aholkularitza tekniko-ekonomikoko zerbitzuak; prototipoak diseinatu eta sortzeko eta baliozkotu eta erakusteko zerbitzuak; eta, azkenik, sentsibilizazio- eta prestakuntza-zerbitzuak.

 

Zerbitzu horiek BDIHren gune desberdinetatik eskaintzen dira, Basque Digital Innovation Hub sarearen aktiboak erabiliz (euskal ETEei eskaintzen zaien onlineko aktiboen katalogoan kontsultatu daitezke sarearen ezaugarri eta propietate teknikoak).

 

Gainera, BDIH Europako Digital Innovation Hub-en katalogoan sartuta dago, eta horrek esan nahi du Euskadiko gaitasunak Europako gainerako guneekin konektatuta daudela eta elkar osatzen dutela.

Bestalde, Iñaki Suárezek Basque Industry 4.0 laguntzak aurkeztu ditu.

 

SPRI Taldeak 5,81 milioi bideratuko ditu aurten 4.0 Industria bultzatzeko Basque Industry 4.0 estrategian integratutako laguntza-programen bitartez, zeintzuek orobat barne hartzen duten zibersegurtasun industrialaren sustapena.  Aurreikuspenen arabera, 215 proiektu inguruk jasoko dituzte Basque Industry 4.0, Zibersegurtasun Industriala eta Industria Digitala programen laguntzak.

 

Laguntza espezifiko horiez gain, aurten beste 166,1 milioi euro inbertituko dira teknologia arloko programetan. Programa horiek Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren Basque Industry 4.0 Estrategiaren barruan kokatzen dira, estrategia horrek berebiziko garrantzia ematen baitie Euskadiren espezializazio industrialaren barruan lehentasunezkotzat jotzen diren sektoreetako proiektuei, hau da, fabrikazio aurreratukoei, energia esparrukoei eta bio-osasungintzakoei. Programa hauen bidez babesa eman nahi zaie 700dik gora enpresa-proiekturi eta teknologi zentroekin zerikusia duten 80tik gora proiekturi.

Lotutako albisteak

14 Marzo, 2024 Berrikuntza
Alkizabalgo plataforma jasotzaile elektriko berria jasangarriagoa da: zero gas-isuri eta zarata murrizketa
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Stay Bigelek hezkuntzaren arloko metodologia berritzaileen aldeko apustua egiten du
Irakurri gehiago
22 otsaila, 2024 Berrikuntza
FVEMek 2.100 ikasle baino gehiagori industria hurbildu die ‘Industria Erronka’ proiektuaren bidez 23-24 edizioan
Irakurri gehiago
SACEN San Jorge Placas Energía Solar 20 otsaila, 2024 Berrikuntza
Sacenek telekomunikazioetarako bere lehen kabina adimenduna instalatu du
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Berrikuntza
TokenTrotter-rek bidaiez beste ikuspuntu batetik gozatzeko aukera ematen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak