Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 urria, 2022 Digitalizazioa

Skura, aplikazio natibo digitalen garapenetik 4.0 industriako proiektuetaraino

Gipuzkoako kooperatibak smartphonentzako aplikazio natibo digitalak sortzen ditu. Gainera, 4.0 industriako, digitalizazioko eta konektibitateko proiektuak egiten ditu, enpresen produktibitatea eta prozesuak hobetzeko.

Teknologia industrian sartu denetik, enpresei eraginkorragoak izaten eta beren produkzio-prozesuaren edozein zati optimizatzen laguntzeko soluzioak emateko gai diren horiek gero eta beharrezkoagoak dira. Skurak, Arrasaten jaiotako kooperatibak, smartphonentzako app-ak garatzen ditu. Hala ere, hainbat urtez inguruko enpresekin harremanetan egon ondoren, espezializatuz joan da eta, gaur egun, 4.0 industriako, digitalizazioko eta konektibitateko soluzioak eskaintzen ditu.  

“Komunikazio eta zifratze protokolo pertsonalizatuak diseinatu eta inplementatzen ditugu”, azaldu du Jaione Martínez Sáez de Maturanak, Skurako bazkide fundatzaileak. Gainera, digitalizaziora eta 4.0 industriara jauzi egin nahi duten enpresei laguntzen die, eta beren estrategia digitalen diseinuan eta garapenean aholkuak ematen dizkie. Ideia 2011n sortu zen, Mondragon Unibertsitateko Telekomunikazio Ingeniaritzako bi ikasleren karrera amaierako proiektu gisa. “Proiektua Saiolan enpresa zentroan egiteko aukera eskaini ziguten, gure negozio ideia propioa garatuz. Urtebeteren ondoren, ikusi genuen benetan gustatzen zitzaigula gauzak nola zihoazen, eta aukera zegoela guretzat benetako lan egiteko modu bat izan zedin”, gogoratzen du Martínezek.  

Skura 2013ko urtarrilean eratu zen kooperatiba gisa: “Lurraldean errotutako modu bat da, eta gure misioa eta ikuspegia haratago zihoazen. Gure bizi-proiektua egin nahi genuen, helburuan zein bideetan gustuko genuen zerbait eginez”, azaldu du Martínezek. Gaur egun, kooperatiba lau bazkidek eta prestakuntza dualean dagoen pertsona batek osatzen dute.  

Skurak burujabetza teknologikoan eta teknologia “seguru eta bizigarri batean” sinesten du. “Gure ustez, teknologia pertsonen bizitza hobetzeko garatu behar da eta demokrazia digitalaren alde egin behar du. Horregatik, teknologia eta software libreen alde goaz beti. Arazo komunetarako konponbide komunak bilatzen saiatzen gara. Alde horretatik, Teks sareko partaide aktiboa gara”. Gainera, kooperatibak “bizitzaren zerbitzura” egongo den jarduera ekonomiko baten aldeko apustua egiten du, “eta ez alderantziz. Horregatik, gizarte-ekonomia eraldatzailearen ikuspegitik lan egiten dugu, eta egiten dugun guztian balio horiek ematen saiatzen gara. Alde horretatik, Olatukoop izeneko sarearen parte gara”.  

Skura merkatu-nitxo zehatzetan espezializatzen joan da, industria-sektorearekin gero eta harreman handiagoa izan ondoren, batez ere inguruko enpresekin, hala nola Copreci, Goizper, Aga, Sling, Arregui… “Horrela, 4.0 industriako, digitalizazioko eta konektagarritasuneko gero eta proiektu gehiago atera dira. Egin ohi ditugun lanak bi tipologia nagusitan bana ditzakegu: alde batetik, barne-erabilerako app-ak ditugu, hau da, enpresetan bertan prozesuak digitalizatu eta automatizatzen dituztenak. Eskuzko prozesuak eta/edo prozesu neketsuak optimizatzen laguntzen diegu, teknologiari esker eraginkorragoak izan daitezen”.  

Bestalde, Skurak konektibitatearen arloko proiektuak garatzen ditu, “eta, horrela, enpresekin elkarlanean aritzen gara beren produktuak eta zerbitzuak digitalizatu ahal izateko, konektagarritasun-geruzak eta IoT sartuz. Adibide batzuk jartzearren, hodeiari konektatutako sarrailak, kutxa gotorrak, app-ak erabiliz gailuak edo makinak kontrolatzeko balio duten app-ak garatzen ditugu. Azken batean, informazioa gailu elektronikoekin jaso eta bidaltzea, eta Interneteko zerbitzu eta/edo plataformekin komunikatzea”. Skurak prozesu osoan parte hartzen du, aholkularitzatik eta konponbidearen diseinutik hasi eta konponbidearen garapen, abiarazte eta mantentze-lanetaraino.  

Digitalizazioaren arloan Skurak garatu duen adibiderik indartsuenetako bat Oiartzungo Sling-erako proiektu bat izan zen: “Urte asko daramatzagu app-ak garatzen eta bere plataforma hobetzen, tabletak erabiliz mantentze-lanak egin ahal izateko”. 2014an lanean hasi zirenean, enpresak zeregin asko egiten zituen paperean, datuak eskuz kudeatzaile bati emanez, prozesua mantsotuz… “Orain plataforma bat dute erabat konektatua, non, berrikuspen bat egin bezain laster, datuak sisteman sartuta dauden, txostenak automatikoki sortzen diren eta beharrezko ekintzak ere exekutatzen diren”, azaldu du Martínezek.  

Orioko Arreguirentzako beste proiektu bat nabarmentzen da: “Bluetooth bidez kutxa gotor bat kontrolatzeko app bat garatzen hasi ginen, eta, horren ondorioz, Arreguik plataforma digital oso bat eta konektatutako produktu sorta bat jarri ditu martxan, sarraila ikusezin bat, esaterako. Gaur egun, gailu berriak sartzen jarraitzen dugu plataforma honetan”. Martínezen beste adibide bat Goizperrekin lankidetza da. Skurak konektibitate proiektu ezberdinetan lan egin du harekin: “Adibide bat jartzearren, Landrooter proiektua zehaztasunezko nekazaritzaren arloan. Landa-inguruneko lainoztatze-lanen kalitatea hobetzen laguntzen du”. Gainera, ia urtero, enpresak Hazitek proiekturen bat garatzen du. 

Aplikazio natiboak 

Skurak, hasieratik, aplikazio natiboen aldeko apustua egin zuen. Telefonoaren hizkuntza “hitz” egiten dutenak dira, gailuari eta eskaintzen dituen teknologiei ahalik eta etekin handiena ateratzeko egokienak: “Egiten ditugun aplikazio motetarako, Bluetooth, GPS, Wifi, kamera… asko erabiltzen dutenak, oinarrizkoa da app-ak natiboak izatea, telefonoei eta tabletei ahalik eta etekin handiena ateratzeko”.  

Kooperatibak ildo beretik lan egiten jarraitzea aurreikusten du, arreta berezia jarriz ahots-zerbitzu berrien garapenean: “Gure ustez, horrelako komandoek kontrola ditzaketen sistemek garrantzi berezia hartuko dute datozen urteetan, eta benetan balio handia eman dezakete prozesu zehatzetan. Teknologia mota hori industria-inguruneetara eraman nahi dugu biltegiak kudeatzeko, makinak maneiatzeko, aginduak eta ekintzak komunikatzeko, etab., ahots-komandoen bidez”, azaldu du Martínezek. Lan horiek Elhuyarreko Orai-rekin eta Tálaios kooperatibarekin egiten ari dira. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.   

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak