Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
erabilera-kasuak 18 ekaina, 2021 Berrikuntza Digitalizazioa BDIH Data Driven Solutions nodoa BDIH EIKTak

Proiektu Tubispec: neurketa eta 3D irudiak kalitate parametroetarako.

Tubos reunidos
Tubos reunidos

Tubos Reunidos lider globala da soldadurarik gabeko altzairuzko produktu tubularren nitxo berezien segmentuetan. 120 urteko historia eta 100 herrialde baino gehiagoko presentzia izanik, enpresa horrek hodien barnealdetik (muturra ebaketaren ondorioz hondatuta dago) zein kanpoaldetik neurriak ateratzeko sistema bat ezartzeko beharra hauteman zuen.

IA eta Simulazio/elkarrekintzako tresnak erabiliz, sortutako hodien geometriaren digitalizazio eta analisi automatikoko sistema bat garatzea lortu dute. Sistema horrek, lehenik eta behin, hodi-probetak digitalizatzen ditu kanpoko eta barruko azaleraren eredu digital zehatza lortzeko, eta, ondoren, eredu horiek aztertzen ditu kalitate-parametroak lortzeko.

Utziozu Tubos Reunidosen taldeari guztia kontatzea!

Beharra:

Aldez aurretik eskuz egindako hodien neurketen fidagarritasuna handiagotzeko helburuarekin, ijezketa departamentuan sortutako proiektua da Tubispec. Konkretuki, probeta digitalizatu eta analisi geometriko baten bidez hodiaren barne eta kanpo gainazalaren 3D irudia lortzean datza proiektua.

Konponbidea behar duen enpresaren arloa:

Petrolio, Petrokimikoa, Instalazio mekanikoak


Enpresaren tamaina:

PYME

Sektorea:

Petrolio, Petrokimikoa, Instalazio mekanikoak

Lokalizazioa:

Bilbao (Bizkaia)

Konponbidearen onurak:

  • Ijezketa prozesuan esku-hartze eraginkorrago bat baimentzen duen neurketa arin eta azkarragoa.
  • Hodi osoan neurketak egiteaz gain, beste parametro batzuk ere kontutan hartzen dira, hala nola zimurtasuna edo eszentrikotasuna.

Sartutako teknologia berriak:

  • IA
  • Simulazio eta interakzio erremintak
ZIV APLICACIONES Y TECNOLOGIA S.L. Berrikuntza

NPCP plataformaren sarbide-testa. ZIV 1993an sortutako enpresa da eta sektore elektrikoaren barruan babes eta kontrol soluzioak...

Fitxa ikusi

BRONYMEC Berrikuntza

MJF teknologiaren bidez fabrikatutako piezen gainazaleko aldaketen bideragarritasun-azterketa. Bronymec 1995ean sortutako enpresa da,  polimeroen eta konpositeen banaketan eta mekanizazioan...

Fitxa ikusi

DEGUISA Berrikuntza

Balbula irristailurako plaka erregogorreko prototipo baten fabrikazio gehigarria. Deguisa 1966an sortu zen enpresa da, ingeniaritzan, diseinuan eta estaldura eta errekuntza- eta...

Fitxa ikusi

GRAPHENEA Berrikuntza

SARS-CoV-2 birusa grafeno-eremuko efektuko transistoreekin detektatzea. 2010ean sortutako enpresa da, ikertzaileentzako grafenoa ekoizteko helburuarekin. Konpainian 36...

Fitxa ikusi

Nippon Gases Berrikuntza

Soldadura-prozesuetarako datuak aztertzeko, tratatzeko eta bistaratzeko aurretiazko erakustaldia. Nippon Gases-en jarduera nagusia gas industrialak, sendagarriak eta elikadura-gasak hornitzea da....

Fitxa ikusi

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?