José María Ramos, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria.
Eraldaketa digitala
Albisteak 21 otsaila, 2022

Ona, elektroerosio-makinen lehen fabrikatzailea Europar Batasunean

Konpainia hori, SPRI Taldearen Hazitek programako laguntza bat jaso duena, dibertsifikazio-prozesu bete-betean dago, eta fabrikazio gehigarriaren aldeko apustu argia egin du
-

Ona Electroerosion enpresak 70 urte bete ditu makina-erremintaren sektorean, eta gaur egun merkatuko liderrak dira tamaina handiko makina berezietan oinarritutako elektroerosio arloko konponbideetan. Elektroerosio-makinen (EDM) lehen fabrikatzailea da Europar Batasunean. Konpainia horrek SPRI Taldearen Hazitek programako laguntza bat jaso du, zeinak ikerketa industriala eta garapen esperimentala bultzatzen baititu euskal enpresetan.

Enpresa 1952an sortu zen eta elektroerosioan (EDM) espezializatu zen. “Prozesu horrek deskarga elektrikoak erabiltzen ditu materiala  kontakturik gabe erauzteko” azaldu du José María Ramosek, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak. Gaur egun makinak, zerbitzuak eta konponbideak eskaintzen dizkiete euren bezeroei, zeintzuek piezak fabrikatzen baitituzte, gehienbat plastikoa injektatzeko moldeak eta turbinen osagaiak.

Ona enpresak 1956an garatu zuen bere lehen makina Durangon duen lantegian. Nola elektroerosio-makinen balizko merkatua oso murritza zen Iberiar Penintsulan, ezinbestean irten behar izan zuten atzerrira. 1962rako salduak zituen bere lehen makinak Frantzian eta Portugalen. Bezeroengandik hurbilago egon nahirik, 1990ean lehen filiala sortu zuen Italian, eta haren atzetik etorri ziren Portugalekoa eta Frantziakoa.

2013 inguruan dibertsifikazio-prozesu bat abiatu zuen negozio-aukera berriak bilatzeko, arreta berezia eskainiz fabrikazio gehigarria bezalako teknologiei. “2014an, SPRI Taldearen laguntzarekin, lankidetzako proiektu bat hasi genuen aztertzeko komeni ote zitzaigun metalezko materialen 3D inprimaketan oinarritutako makina eta konponbideak garatzea Euskadin dauzkagun gaitasun industrial eta teknologikoak erabiliz”. Proiektu hari esker akordio bat lortu genuen Maherholding taldearekin, 2015ean elkarrekin sortzeko Addilan enpresa eta, enpresa horren bidez, elkarrekin bultzatzeko aeronautikaren sektoreko material metalikoen eta egiturazko osagaien ekarpen-tasa handiko fabrikazio gehigarriko teknologiaren garapena.

 Produktuen serie berriak

Dibertsifikazioaren testuinguru berean, Ona enpresa EDM produktuen serie berriak lantzen aritu da. 2016an partaidetza bat erosi zuen automobilgintza sektorerako injektoreei mikro-elektroerosioa aplikatzen espezializatutako AEBetako konpainia batean, helburu honekin: beste EDM alternatiba batzuk aztertzea, eta turbinen beso eta baoetan hozketa-zulo konplexuak egiteko EDM bidezko zulaketarako (FHD, Fast Hole) produktu-linea berri bat garatzea. SPRIren laguntzari esker, ikerketa-proiektu hori produktua merkaturatzeko azken fasean dago.

Elektroerosioaren konponbide osagarrien eskaintza handitzeko asmoz, 2017an Onak lankidetza bat hasi zuen berrikuntza-gaitasun handiko Samylabs startuparekin, zeinak arrakastaz probatua baitzuen metalezko 3D piezak LPBF (hauts geruzen laserrezko fusioa) teknologia bidez inprimatzeko makina izugarri lehiakor baten lehen diseinua.

Euren oinarrizko negozioa elektroerosio konbentzionala da, eta bezeroak dituzte hainbat sektoretan, hala aipagarriak dira injekziorako moldeen sektorea automobilgintzan eta turbinen sektorea aeronautikan eta energia sorkuntzan. Enpresaren ohiko produktu-gamak bere baitan hartzen ditu penetrazio eta hari bidezko elektroerosio-makinak, eta duela gutxitik baita ere berrienak, micro-hole eta fast-hole.

Onaren plantillan 130 pertsona daude, eta horien % 20k baino gehiagok I+G arloan egiten dute lan. “Teknologia propioa garatzen dugu arlo guztietan: kontrol sistema (CNC), elektroerosio sorgailua, ECO iragazte-sistemak (erabili eta botatzeko iragazkirik gabeak) eta EDM prozesuen inguruko ikerketa”. Ramosek dio etengabe jotzen dutela Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarera, “eta hor funtsezkoa izan da SPRIren babesa, aukera eman digulako halako arrisku bat zuten ikerketa estrategikoak egiteko lankidetzan arituz gureen antzeko interesak dituzten teknologi zentroekin eta makina-erremintaren sektoreko enpresekin”.  Azken bi hamarkadetan, Onak hogei bat ikerketa-proiektu gauzatu ditu SPRI Taldearen dirulaguntzekin.

Onak eskaintzen duen zerbitzu-gamak bere fakturazioaren % 10 ordezkatzen du, “baina % 15-20 ingurura iritsi nahiko genuke negozio digitalarekin erlazionatutako garapen berrien laguntzaz”.

Hazitek programako laguntza

SPRI Taldearen Hazitek programako laguntza kontratu adimendunen eta blockchain teknologiaren inguruko ikerketa-proiektu batera bideratu da. “Negozioak egiteko modu berriak ustiatu nahi ditugu bezeroaren asebetetzea hobetzeko eta zerbitzu bidezko fakturazioa handitzeko. Proiektu pilotu bat da, zeinetan teknologia hau eta eskain ditzakeen aukerak aztertzen ari baikara, eta azken fasean gaude dagoeneko”.

Nahiz eta merkatuko liderrak diren makina handi eta berezietarako elektroerosio arloko konponbideetan, fakturazioaren erdia inguru makina estandarretatik dator, “non lidergo teknologiko izateko lehia handiagoa baita”.  Konpainiak 15.000 makina baino gehiago dauzka instalatuta 60tik gora herrialdetan, eta % 80-90 inguru esportatzen du.

Enpresaren egungo erronkak dira “filialen sarea indartzea, balio erantsi handiagoarekin esportatzea eta dibertsifikazioko ekimenak sendotzea, bai fabrikazio gehigarrian eta baita ere turbinen sektorerako Fast Hole gaman. Gama hori hemendik gutxira merkaturatuko da eta espero dugu gutxienez % 30eko ekarpena egingo diola negozio-zifrari”.

Ona mekanizatu ez konbentzionaleko prozesuetan espezializatutako enpresa bihurtzen ari da, “ardatz izanik elektroerosioa, baina elektroerosiora mugatu gabe”.

Lotutako albisteak

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euro  gehiago  emango  dizkio  garapen  teknologikoaren  bitartez  industria-ehundura  eraldatzeko  programari

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro gehiago emango dizkio garapen teknologikoaren bitartez industria-ehundura eraldatzeko programari

Hazitek programak 169 milioi euroko zuzkidura izango du aurrerantzean. Mikel Jauregi sailburuak Euskadiko ezkutu industrialaren lehenengo neurri-paketearen aurkezpenean jakinarazi zuenez.

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

2026eko azaroaren 2ra arte egongo da zabalik. Eskatu, aurrekontua agortu baino lehen!

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Ideiatek:  autonomoak  eta  mikroETEak  txikiak  “labirinto”  fiskaletik  askatzen  dituen  teknologia

Ideiatek: autonomoak eta mikroETEak txikiak “labirinto” fiskaletik askatzen dituen teknologia

Euskadin fabrikatutako software aitzindari batekin, enpresa teknologikoa funtsezko bazkide estrategiko gisa kokatzen da autonomoek eta enpresa txikiek TicketBAI, Batuz eta Verifactu Estatuko araudia bete dezaten.

Elgar  Worksek  automozioaren  kalitate  kontrolerako  automatizazio  adimenduneko  soluzio  berritzailea  ezarri  du

Elgar Worksek automozioaren kalitate kontrolerako automatizazio adimenduneko soluzio berritzailea ezarri du

Ikusmen artifizialean oinarritutako ereduak egunean 10.000 pieza baino gehiago hiru segundo baino gutxiagoan egiaztatzeko aukera ematen du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.