Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 maiatza, 2020 Digitalizazioa I+G Berrikuntza teknologikoa

Jupiterri misio zientifikoa laguntzeko euskal tresna

Misio aeroespazialetan, satelitearen interferentzia magnetikoek, askotan, esperimentu zientifikoak egiteko erabiltzen diren tresnak oztopatzeko arriskua dute. Sener euskal enpresak, bere dibisio aeroespazialetik, magnetometroko masta zabalgarri (boom) bat diseinatu du hori gerta ez dadin.
Sener

Misio aeroespazialetan, satelitearen interferentzia magnetikoek, askotan, esperimentu zientifikoak egiteko erabiltzen diren tresnak oztopatzeko arriskua dute. Sener euskal enpresak, bere dibisio aeroespazialetik, magnetometroko masta zabalgarri (boom) bat diseinatu du hori gerta ez dadin. Tresna hau 2022tik aurrera erabiliko da Europako Espazio Agentziak (ESA) Jupiterrera prestatzen ari den misioan, planeta horren eta bere ilargi izoztuen -Europa, Kalisto eta Ganimedes- interakzioaren ezagutzan sakontzeko (misioa Juice, Jupiter Icy Moons Explorer, bezala ezagutzen da). 

Hiru segmentu dituen ‘beso’ artikulatu moduko bat da masta hau. 10,6 metroko luzera du eta ESAren orain arte burututako proiektuen artean luzeena da. Bertan, bost tresna jarriko dira, uhinak karakterizatzeko bi esperimentu egiteko: bata uhin magnetikoena eta bestea irrati-uhinena. Magnetometroaren masta zabalgarriaren (boom) diseinu, fabrikazio, egiaztapen eta integrazio prozesu guztia Senerren esku egon da. 

Duela gutxi amaitu da egiaztapena, eta misiorako aurreikusitako tenperaturak erreplikatzen dituzten klima eta huts-ganberetan egin da, eta masta osatzen duten azpisistemetako bakoitzarekin egin da: ‘beso hori hedatzea lortzen duten mekanismoak, lokailua eta askatzea bermatzen dutenak, karbono-zuntzak eta metalezko piezen artean itsatsitako loturak. Sistema horiek guztiak, esperimentuak egiteko bost tresnen kableatuarekin batera, Asuako (Bizkaia) Sener Aeroespazialeko instalazioetan integratu dira. 

Proiektuak beharrezko baldintza zorrotzak bete ditu, besteak beste, muturreko tenperatura eta erradiazio mailak jasateko gaitasuna eta garbiketa magnetikoa. Sener Aeroespazialek lau proiektu garatu ditu Jupiterreko misiorako, eta 2022rako martxan jartzea aurreikusi dute. 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak