Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 uztaila, 2022 Digitalizazioa

IndesIA-k jendaurrean aurkeztu du industria-enpresetan datua eta adimen artifiziala erabiltzeari buruzko kasu arrakastatsuen gida

IndesIA-k, industrian Adimen Artifizialaren aplikazioa sustatzeko elkarteak, Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) eta Accenture-n babesa du, eta bere kideen artean ditu Gestamp, Navantia, Técnicas Reunidas, Telefónica, Microsoft, Airbus, Ferrovial eta Inditex

IndesIA-k, industrian Adimen Artifizialaren aplikazioa sustatzeko elkarteak, Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) eta Accenture erakundeen babesa duenak eta bere kideen artean  Espainiako bederatzi enpresa handi (Repsol, Gestamp, Navantia, Técnicas Reunidas, Telefónica, Microsoft, Airbus, Ferrovial eta Inditex) dituenak, Framework IndesIA Data & IA  aurkeztu berri du Madrilen, helburu honekin: lagungarri izatea industria-sareko enpresek datuaren kultura bultzatu eta ezarri dezaten euren jarduera nahiz negozioetan, kasu arrakastatsuen, aplikazio praktikoen eta partzuergoko enpresen esperientzian oinarritutako metodologien bitartez.

Ekitaldi horretan hainbat ordezkari instituzional bildu dira, hala nola hauek: Carlos Izquierdo, Madrileko Erkidegoko Tokiko Administrazio eta Digitalizazio sailburua; Alberto Palomo, Espainiako Gobernuko Chief Data Officer-a; Estibaliz Hernáez Laviña, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea; Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia eta Elena Liria, Madrid Digital erakundeko kontseilari delegatua. Horiez gain, ekitaldian izan dira orobat IndesIA elkarteko hainbat ordezkari (Valero Marín presidentea, Nuria Ávalos zuzendari nagusia eta Isabel del Pozo zuzendaritza batzordeko kidea) eta elkartea osatzen duten erakundeetako ordezkariak.

Gida

Gida hau egiteko, IndesIA osatzen duten enpresek aztergai hartu dituzte enpresa industrialek datuen eta Adimen Artifizialaren erabileran eskalatzeko dituzten oztopo garrantzitsuenak, eta arlo desberdinen arabera sailkatu dituzte, hala nola negozioaren balioa, datuen zientzia, datua, antolakundea, pertsonak, kultura edo jasangarritasuna.

Enpresek halako sistemak martxan jartzean aurkitzen dituzten erronkak lantzeko, Gidan hainbat arazo eta konponbide definitu dira, betiere IndesIA-ko bazkideen kasu arrakastatsuak oinarri hartuta. Horrez gain, heldutasun eredu bat ere definitu da, enpresek jakin dezaten zein mailatan dauden adimen artifizialari eta datuen analitikari dagokionez, eta zeintzuk diren antolakunde bakoitzean inplementatzeko eman beharreko hurrengo urratsak.

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak