Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 urria, 2020 Digitalizazioa Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Ikastaro berriak hobeto ezagutzeko adimen artifizialak irudien analisian eta prozesu industrialen hobekuntzan dituen aplikazioak

SPRIk, Enpresa Digitalaren bitartez, abian jarri ditu ikusmen artifizialean eta 4.0 manufakturan espezializatutako bi prestakuntza presentzial.

 

Adimen artifizialeko teknologietan gertatzen ari den etengabeko  eboluzioak aukera handiak irekitzen ditu arlo zientifiko-tekniko zein industrialetan.  Ikusirik joera geldiezin hori, SPRI Taldeak bi ikastaro espezifiko programatu ditu Enpresa Digitalaren bitartez arlo horiei buruzko ezagutzak zabaltzeko. Prestakuntza praktikoa izango da, benetako konponbideak emateko ikerketa-inguruneetan zein produkzio industrialean sortzen diren arazoei.  Bi ikastaroak presentzialak izango dira, plaza kopuru mugatuarekin, eta espazioak bereziki egokituko dira osasun arloko segurtasun arau guztiak betetzeko;  halere, ikastaroak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira.

 

Produkzio-prozesuko akatsak detektatu ikaskuntza automatikoari esker

Lehen ikastaroaren izena da: Adimen Artifiziala Industrian: manufacturing arazoak detektatzea, eta datorren urriaren 28an hasi eta abenduaren 16an bukatuko da. Prestakuntza honetan datuen analisia aplikatuko da identifikatzeko zein puntutan egiten duen huts produkzio industrialak.

 

Praktikaren bidez, bertaratuek adimen artifizialeko tresnak erabiltzen ikasiko dute, manufaktura-prozesuan akatsik ba ote dagoen abisatzen duen eredu bat sortu ahal izateko. Prestakuntzaren helburua ez da izango teoria ikastea, baizik eta benetako arazo bati erantzuna emateko behar diren ezagutzak barneratzea. Horretarako, produkzio-prozesu baten dataset-ak erabiliko dira, eta pieza akastunak detektatzeko gai diren ereduak sortuko dira.

 

Programa 60 ikastordukoa izango da eta sarrera bat eskainiko die ikasleei datuetan oinarritutako metodologiei eta 4.0 digitalizazio-plataforma industrialei buruz. Hortik abiatuta, ikasleek datuak modelatzen eta aztertzen ikasiko dute, horrela predikzio-ereduak sortzeko, baliozkotzeko eta prozesu industrialetan integratzeko. Ikastaroa egiteko ezinbestekoa da programazioari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea.

 

Irakasle-taldeko kideak Mondragon Unibertsitateko eta Ikerlan, Vicomtech nahiz Tecnalia zentroetako profesionalak izango dira, esperientzia handia dutenak adimen artifizialean, datu-plataformetan eta bistaratzean. Tailerra Arrasaten egingo da, Garaia Enpresa Digitala zentroko instalazioetan, 12 plaza presentzialekin eta streaming bidezko emisioarekin. Izena emateko epea zabalik egongo da urriaren 23ra arte.

 

Deep Learning-a Ikusmen Artifizialari aplikatuta

Datorren azaroaren 2an Ikusmen Artifiziala: oinarrizko kontzeptuak eta Deep Learning-ean oinarritutako joera berriak izeneko ikastaroa hasiko da Bizkaia Enpresa Digitala zentroan. Ikusmen artifizialeko teknologiak arlo askotan erabiltzen dira, hala nola biomedikuntzan, robotika industrialean zein produkzio prozesuetako kalitate-kontrolean. Adimen artifizialak egin dituen aurrerapenei esker teknologia horiek ere izugarrizko abiaduran aurreratzen ari dira. Horregatik, tailer honen helburua izango da ikusmen artifizialak arlo zientifiko eta industrialetan eskaintzen dituen aukera berriak erakustea.

 

Ikastaroak prestakuntza emango du ikusmen artifizialari buruzko oinarrizko teknikei eta teknika aurreratuei buruz, eta deep learning delakoa ere landuko du, beti ere ikuspegi teoriko-praktiko batetik abiatuta. 30 orduko prestakuntzaldian zehar, ikasleek ikasiko dute irudi industrial eta biomedikoak prozesatzen, kamerak eta iragazkiak kalibratzen, irudien eraldaketa bereziak egiten, eta deep learning-aren oinarrizko kontzeptuak aplikatzen.

 

Ikastaroan ariketa praktikoak egingo dira Matlab eta Python lengoaiekin, eta, beraz, prestakuntza jasotzeko ezinbestekoa da programazioari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea bi horietako bati buruz. Programa hau bereziki zuzentzen zaie industria edo ikerketa sektoreetako profil teknikoak dituzten eta ikusmen artifizialeko teknikak aplikatzen ikasi nahi duten profesionalei.

 

Mondragon Unibertsitateko Nestor Arana-Arexolaleiba (aditua ikusmen artifizialean eta robotikan) eta Luka Eciolaza (machine learning eta deep learning arloetako aditua) irakasleek zuzenduko dute ikastaroa. Prestakuntza Bizkaiko Teknologi Parkean egingo da, Bizkaia Enpresa Digitala zentroko instalazioetan, eta izena emateko azken eguna urriaren 26a izango da. 12 lagunentzako lekua baino ez dago, baina online ere eskainiko da zuzenean.

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak