Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 iraila, 2020 Digitalizazioa Ekintzailetza I+G Basque Industry 4.0 Industria adimenduna Start up up euskadi

Heepsyk influencer-en bilaketa optimizatzen du big data eta adimen artifizialaren bidez

Konpainia bizkaitarrak batez ere AEBetako enpresekin egiten du lan, teknologia propioa erabiliz markei modu eraginkorrenean egokituko zaizkien profilak identifikatzeko.
Heepsy

Influencer-en marketina merkatu handi  bat da AEBetan, eta pixkanaka Europan hazten ari da. Duela bost urtetatik, euskal konpainia bat lanean ari da markei hobekien egokituko zaien sare sozialetako profilen bilaketan erreferentzia teknologiko bat izateko. Heepsyk, egoitza Berangon duen enpresak, 2015etik plataforma bat eskaintzen du Instagram eta Youtubeko influencer-ak bilatzeko eta aztertzeko. Horren bidez, markei aukera ematen die hautaketa zehatzagoa eta finagoa egiteko, lortu nahi dituzten emaitzen arabera. Horretarako, big data eta adimen artifiziala bezalako teknologiak erabiltzen dituzte, emaitza zehatzagoak lortze aldera. 

Konpainiatik azaldu dutenez, “oso erraza da pertsonek sare sozialetan errealitatea  ezkutatzea edo estaltzea. Gure bizitzako unerik onenak bakarrik erakuts ditzakegu, eta txarra edo aspergarria ezkutatu. Era berean, influencer-ek euren kontuetako datuak faltsifika ditzakete hainbat teknika erabiliz, hala nola jarraitzaileak erosita“. Egoera horren aurrean, big data eta adimen artifizialak irregulartasun horiek agerian jartzeko aukera ematen dute, datu errealak ematen baitituzte, profil bakoitzaren errealitatea zein den adierazteko. Eskaneatze horrek erabakiak hartzen laguntzen du enpresa batek bere produktuak edo zerbitzuak sustatzeko influencer bat kontratatu nahi duenean. 

Profiletan anomaliak hautemateaz gain, big datak profiletan sortzen diren datuak ematen ditu. Datu horiek ezin dira organikoki eskuratu, eta joerei eta ohiturei buruzko informazioa plazaratzen dute. Horri, adimen artifiziala gehituta “bezeroei bilaketa pertsonalizatua, segmentatua eta xehetasun handiko txostenak eskaintzeko aukera ematen digu“, adierazi dute Heepsytik. Izan ere, teknologia horrek hashtagak monitorizatu, kokalekuak zehaztu edo erabiltzaile bati iradokitako postak edo bideoak bilatzeko gaitasuna du.  

Marketinaren eta sare sozialen sektorean ohikoa da teknologia hauek erabiltzea; sare sozialetan sortzen den informazioaren dimentsioa hain handia denez, ezinezkoa bailitzateke pertsona batek informazio hori osorik modu eraginkor batean prozesatzea. Hori dela eta, konpainiaren arabera, “big data eta adimen artifizialak eragin handia izango dute ekonomian eta pertsonen bizitzan. Gizarte gisa, abangoardia teknologikoaren parte izan behar dugu arlo horietan, datozen aldaketei ahalik eta ondoen aurre egiteko.” 

18 profesionalek kudeatzen dute plataforma, eta, nabarmendu dutenez, bezeroentzako azterketa zehatz eta ulerterraza ematen duen marketin erraminta eskaintzeaz gainagentzia-zerbitzuere eskaintzen dute. Bertan influencer-ekin kanpainak definitzen eta gauzatzen dituzten. “Gure taldeak hasieratik amaierara planifikatzen, abiarazten eta ebaluatzen ditu kanpainak, teknologia propioa erabiliz”, gaineratu du Bizkaiko konpainiak. 

Europako merkatuak gora egin du 

Plataformaren zerbitzuak eskatzen dituzten bezeroak publizitate-agentziak, startup-ak edo influencer-en marketinaren aldeko apustua egiten duten markak dira. Enpresaren arabera, “Estatu Batuak dira marketin industriarik handiena duen herrialdea, baina horrek ez du esan nahi Espainian edo Europan gure zerbitzuak behar ez direnik. Europan influencer-en merkatua hazi ahala, Europako hainbat herrialdetako bezero gehiago espero ditugu, eta hori lortze aldera lan egiten dugu. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horieninformazioahemendagoeskuragarri.   

Lotutako albisteak

27 urtarrila, 2023 Digitalizazioa
CreativiTIC: “Errealitate birtual eta areagotuaren esparruan trebatu nahi diren pertsonak aurkitu nahi ditugu”
Irakurri gehiago
25 urtarrila, 2023 Digitalizazioa
Sherpa.ai-k datuen pribatutasunari aplikatutako Adimen Artifizialeko plataforma bat iragarri du
Irakurri gehiago
25 urtarrila, 2023 Digitalizazioa
Elmek bere bezeroen digitalizazio prozesuetan laguntzen du, ‘industria adimenduna’ bultzatzeko xedearekin
Irakurri gehiago
24 urtarrila, 2023 Digitalizazioa
Sergio Gilek, Tecnaliako Adimen Artifizialeko arduradunak, inauguratuko ditu BAICorner solasaldiak
Irakurri gehiago
13 urtarrila, 2023 Digitalizazioa
I-Batu-k metalgintza-sektoreari SaaS plataformen bidez saltzeko ziklo osoa eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak