Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

24 iraila, 2021
Euskarabildua jardunaldiak mundu jasangarrirako bidean teknologia burujabetzak egin ditzakeen ekarpenak izango ditu hizpide

Euskarabildua kartela
  • Urriaren 28an izango da Donostiako San Telmo Museoan.
  • “Zenbat kutsatzen du like batek. Mundu osorako internet jasangarrirantz” da aurtengo edizioaren izenburua.

Garai oso berezia bizi dugu gaur egun, antropozenoaren aroa, gizakiak Lurrean daukan eraginaren aroa, alegia. Aro hau, gainera, gizadiak inoiz aurre egin behar izan dion erronkarik handienetakoak markatzen du: larrialdi klimatikoa.

Frutak plastikoz  inguratuta ikusten ditugu supermerkatuetan eta asaldatu egiten gara -arrazoi osoz-. Ordea, sarean segunduro mugitzen ditugun milioika datuek duten eragin ekologikoa ez dugu ikusi ere egiten. XXI. mendeko teknologiak abiadura ezin azkarragoan ari dira garatzen, gure bizitzako eremu guztiak digitalizatzen ari gara jasangarriak ote diren kontuan hartu gabe.

Atzeraezineko aldaketa klimatiko eta muturreko desberdintasun sozialen garai honetan, azpiegitura teknologikoek duten eraginaz hausnartu nahi dugu aurtengo Euskarabilduan. Munduaren amaiera distopikoetatik harago, etorkizun posible desiragarriak aztertzen saiatuko gara: Hodeiaren azpian ezkutatzen den kontsumo neurrigabeaz eta horien arteko alternatibez.

Zer da Euskarabildua?

Euskarabildua, euskara eta teknologia elkartzea helburua duen jardunaldi dibulgatzailea da, gizartean eragin nahi duen ekimen berritzaileentzako hausnarketarako eta zabalkunderako gunea, euskal gizartean eta euskaran aplikagarriak diren ezagutza eta berrikuntza teknologikoen sustapenerako aukera ematen duena.

Jardunaldi praktikoak egitea da gure helburua: Esperientziak ezagutaraztea eta partekatzea. Nazioarteko izaera izan du sortu zenetik, Euskal Herrikoez gain, aurrez Euskal Herrian egon ez diren hizlariak ekartzea lortzen dugu urtero.

Iametzak, Argiak etaAmetzagaiñak elkarlanean antolatzen ditugu 2012az geroztik jardunaldiok.

Noiz eta non?

Euskarabilduaren 10. edizioa Donostiako San Telmo Museoan izango da, urriaren 28an 09:00etatik 14:00etara.

Edukiera mugatua izango denez, parte hartu nahi dutenek aurrez izena ematea beharrezkoa da. Izen-ematea guztiz doakoa da; epea irekita dago jada eta www.euskarabildua.eus webgunearen bidez egin daiteke.

Euskarabildua 2021en aurkezpen bideoa

 

Digitalizazioa 14 urria, 2021
Zubiola, zurgintzatik automozio eta aeronautikara

  Zubiola enpresa gipuzkoarrak joan den hamarkadako krisi ekonomikoa aprobetxatu zuen bere...Irakurri gehiago

SamyLabsek metalerako 3D inprimagailu berrien merkaturatze prozesua hasi du

Market.us-ek argitaratu berri duen ‘fabrikazio gehigarriari, 2021-2023 merkatua, analisi zehatza...Irakurri gehiago

Digitalizazioa 13 urria, 2021
Vicomtech teknologia-zentroak egoitza berri bat inauguratu du Bilbon

Vicomtech Teknologia Zentroak, adimen artifizialeko eta Visual Computing & Interaction arloko...Irakurri gehiago

Digitalizazioa 8 urria, 2021
SPRIk enpresa industrialak eta hornitzaile digitalak bilduko ditu 4.0 industrian kolaboratzeko

SPRIk “Networking-a - 4.0 Industria” kongresua antolatuko du Bilbon, datorren azaroaren 25ean,...Irakurri gehiago

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?