Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 maiatza, 2020 Digitalizazioa I+G Berrikuntza teknologikoa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Euskal unibertsitateek Euskadiko adimen artifizialaren inguruko talentuari bultzada emango diote

Euskadik aurrerapauso garrantzitsu bat emango du aurten adimen artifizialaren (AA) arloan. 2020-2021 ikasturtearekin batera, bi gradu espezifiko berri hasiko dira euskal unibertsitate-sisteman -UPV/EHUn eta Deustun-, arlo horretan ardaztutakoak, enpresetan espezialitate hori ezartzen lagunduko duten talentu berriak prestatzeko dagoen premiaren aurrean.

Euskadik aurrerapauso garrantzitsu bat emango du aurten adimen artifizialaren (AA) arloan. 2020-2021 ikasturtearekin batera, bi gradu espezifiko berri hasiko dira euskal unibertsitate-sisteman –UPV/EHUn eta Deustun-, arlo horretan ardaztutakoak, enpresetan espezialitate hori ezartzen lagunduko duten talentu berriak prestatzeko dagoen premiaren aurrean.

Jorge Posadak, Vicomtecheko (BRTA aliantzako kide den zentro teknologikoa) zuzendari ondokoak, argi ikusten du. “Gaur egun, adimen artifizialean talentua duten pertsonak kontratatzeko konpetentzia globala da: hurbileko eremu geografikoetan ez ditugu formakuntza eta talentua duten profesional nahiko aurkitzen arlo honetan. Ez Euskadin, ezta profil horien eskaria eta beharra duten beste leku gehienetan ere”.

Alexander Mendiburu UPV/EHUko Informatika dekanoak azpimarratu duenez, “bai enpresek, bai gizarteak berak, bai ikasleek, arlo honen inguruko prestakuntza espezifikoa eskatzen dute”. “Adimen artifiziala hemendik aurrera presente egoteko  iritsi da”, adierazi du Tecnaliatik Esther Villar Rodriguez Artificial Intelligence plataformako arduradunak. Munduko Ekonomia Foroaren arabera, 2050. urtean,  58 milioi lanpostu lotuta egongo dira adimen artifizialaren arlora.

Tokiko eta kanpoko adimen artifiziala

Eusko Jaurlaritza Inteligentzia Artifizialaren estrategia espezifikoa lantzen ari da, 2020ko hasieran sektoreko liderrekin egiaztatu du, hala nola Microsoftekin. Estrategiak, besteak beste, Euskadira arlo honetan  dagoen talentua erakartzea du helburu, eta euskal unibertsitateak ere lanean hasi dira. Batzuek urteak daramatzate masterren eta espezialitateen bidez aurrera egiten, baina orain prestakuntza luzeagoa eta espezializatuagoa sustatzen ari dira. Posadaren esanetan, “goi mailako tokiko prestakuntza-estrategia bat uztartu behar da AAren inguruan, horregatik Vicomtechetik babesten ditugu  gure unibertsitate-sistemaren ekimen hauek, aldi berean gure Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza sarea eta gure enpresak talentu globalera zabaltzearekin batera”.

Datu analistak, Machine Learningeko ingeniariak, adimen artifizialaren inguruan adituak… Lanpostu horietako askok oraindik ez dute izen bat izango, baina badirudi datozen urteetan hazi egingo direla, eta honen gakoa aurrea hartzea da. “Sistemak gero eta konplexuagoak dira, eta gero eta enpresa gehiagok egiten dute beren egunerokotasunean horrelako teknologia ezartzearen alde; horrek prestakuntza handiko profesionalak eskatzen ditu”, zehaztu du Mendiburuk, eta Posadak bat egiten duen berarekin: “beharrezkoa da irizpide praktikoa nabarmentzea, eta AA daramaten aplikazioen benetako beharrei erantzuna emateko gai izatea”. “Arazoekiko eta benetako aplikazioekiko hurbiltasuna” eta negozioaren zatia garrantzitsuak dira Deustuko Amaia Mendez irakaslearen ustez.

Hiru unibertsitate, hiru aukera

Adimen Artifizialeko gradu berrietako bat UPV/EHUren Donostiako campusean egongo da. 40 plaza izango ditu, eta soilik arlo horretara bideratuko lau urteko prestakuntza-planen lehenetarikoa izango da estatu mailan -gradu-ondoko asko daude, iraupen laburragokoak-. Gradua gaztelaniaz eta euskaraz emango da, ingelesezko irakasgai batzuekin, eta ingeniaritzarekin eta datuen zientziarekin lotutako ikasgaiak biltzen ditu, besteak beste, robotika, hizkuntza naturalaren prozesamendua, ordenagailu bidezko ikusmena, optimizazioa eta sistema adituak.

Alexander Mendiburuk azaldu duenez, urteak dira EHUko ikerketa-taldeek big data, hizketaren prozesamendua, ikuspegi artifiziala eta robotika kolaboratiboa izan dituztela ardatz, eta orain gradu berrian sartu dira, fakultatearen ibilbidean “pauso naturala” delako. Duela urte dexente konputazioan espezialitatea eskaintzen dutela, baita datuen zientziaren inguruko masterrak, adimen artifizialeko ereduak sortzeko beharrezkoa dena. Gradua “enpresak oso kontuan hartuta” sortu dute, haien beharrak entzunda eta unibertsitateko ikerketa-taldeek urte hauetan guztietan izan duten ezagutza kontuan hartuta.

Kurtso berrian ere Deustok bidea ekingo dio Bilboko campusean Datuen Zientzia eta Adimen Artifizialeko gradu berriari, gaztelaniaz eta ingelesez emango dena (irakasgaien  40 baino gehiago ingelesez emango da), gradu bikoitza egiteko aukerarekin, informatikarekin batera. Gradu berriak AAren ziklo osoa hartzen du, patroiak identifikatzeko datuak atzematetik hasita eta erabakiak eta azken produktua automatizatzearekin bukatuta. Hori prestatzeko, hainbat enpresatako hogeita hamar aditurekin elkarlanean aritu dira, eta Amaia Mendez irakasleak nabarmendu duenez, helburua “diziplina anitzeko taldeetan lan egiteko gai diren profesionalak” lortzea da, “datuen tratamenduari eta informazioaren irudikapenari buruzko ezagutzak izan ditzaten, baina baita informazioa emateko beharrezkoa den arkitekturari buruzkoak ere, informazioaren biltegiratze eta prozesatze  lanak egiteko”.

Bestalde, Mondragon Unibertsitateak Business Data Analytics gradua du Bilboko campusean, eta 2019-2020 ikasturteaz geroztik konpainiek gaur egun sortzen eta biltzen dituzten hainbat eta hainbat datu erabiltzen irakasten du, erabakiak hartzeko, prozesuak aldatzeko eta negozio-eredu berriak diseinatzeko. Unibertsitateak adimen artifizialari lotutako gaiak jorratzen ditu unibertsitateko bi masterretan: Datuen Analisia, Zibersegurtasuna, Garapena eta Eragiketak masterrean eta Robotika eta kontrol-sistemak masterrean. Horiekin guztiekin, AA, ikuspegi artifiziala eta robotika lantzen ditu MUk.

Bio osasun sektoretik gidatze autonomora arteko aplikazioak

“Adimen artifizialak sektore ekonomiko garrantzitsu ia guztiak hobetuko ditu. Eragin ekonomiko handiena etorkizuneko industriak izan dezake (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berrian Industria adimenduna deituko dena), horren inguruan ez dago zalantzarik. Gainera, oso eskualde industriala garenez, beraz, eragina handiagoa izango da”, zehazten du Vicomtecheko zuzendari ondokoak, “baina giza osasunaren sektorean ere oso eragin positiboa egongo da AAren aurrerapenei esker, pentsa dezagun, adibidez, Covid-19 bezalako pandemien kudeaketan. Garraio adimendunak (gidatze autonomoa eta automatizatua barne), kasu askotan, teknologiari dagokionez, beste eremu batzuetara iristen diren aurrerapenak eragiten ditu, eta garraiatzeko eta antolatzeko dugun modua aldatuko du. Baina baita kudeaketa energetikoa, banka, merkataritza elektronikoa… jarduera-sektore ia guztiak ikutuko ditu AAk”.

Esther Villar bat dator Posadarekin eta beste adibide batzuk gehitzen ditu, hala nola “aldi berean hainbat erantzun eman ditzaketen ereduak, zibersegurtasunean edo ingurumenaren monitorizazioan aplikatutako irudien interpretazioa eta ulermena, besteak beste”.

Mendibururen esanetan, unibertsitateak eman duten aurrerapauso horrek “zalantzarik gabe” euskal sarean adimen artifiziala ezartzeko bidean aurrera egitea ahalbidetuko du, izan ere, Deustutik Mendezek azpimarratu duenez, “orain arte ia existitzen ez den eta, hala ere, oso eskatua den profil bat” txertatu ahal izango du.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak