Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 uztaila, 2023 Digitalizazioa Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Euskal Encounter XXI topaketak Komunitate digital erraldoi bat elkartzen du BECen

Doako sarrera: 150 ekintzatik gora izango dira, eta horien barne 30 Tailer eta Hitzaldi baino gehiago, Berritasun Teknologikoen, Adimen Artifizialaren, Gauzen Internetaren, Zibersegurtasunaren edo Bideojokoen inguruan.
Euskal Encounter

Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bitartez) babesarekin, Euskal Encounter XXXI topaketak teknologia berrien zaleak biltzen ditu BECen. Komunitate digital erraldoi bat elkartzen da bertan uztailaren 22tik 25era, eta 150 jarduera baino gehiago gauzatzen dira lau egunetan zehar. 96 orduz jarraian, prestakuntza-ekintzak, lehiaketak eta ekintza solidarioak izan dira, besteak beste, Barakaldoko azoka-barrutian.

 

Euskal Encounter ekimena gisa honetako hitzordu nagusia da Estatuan, tamainari, parte-hartzaile kopuruari eta beteranotasunari dagokienez. Programatutako 30 tailer eta hitzaldi baino gehiagotan gaurkotasun teknologikoarekin lotutako gaiak jorratzen dira, hala nola adimen artifiziala, Gauzen Interneta, zibersegurtasuna edo bideojokoen sektorea. Ekintza horiek doakoak dira interesa duen edonorentzat, ez soilik topaketako parte-hartzaileentzat.

Euskal Encounter-ak ohiko atalak ere hartzen ditu, hala nola sormen digitala, hardwarea, software librea, jokoak eta beste jarduerak, programazio ludikoena biltzen duen arloa.

Euskal Encounter-eko partaideek aukera izaten dute sormen digitaleko lehiaketetan parte hartzeko, zeinak ikus-entzunezko sorkuntzarik onenak saritzen dituzten. Era berean, dozenaka bideojoko txapelketetan edo software libreko lehiaketetan parte hartu ahal izaten dute. Jarduera horietan informatikariak eta programatzaileak lehiatzen dira, antolatzaileek planteatzen dizkieten erronkei aurre egiteko.

Opengunean, parte-hartzaileei nahiz publiko orokorrari irekitako eremuan, informatikaren sektoreko enpresek beren produktuak aurkezten dituzte, eta Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak gune bat izaten du, parte-hartzaile eta bisitari solidarioenen lankidetza bilatzeko.

Teknologia berrien festa honen beste une deigarrienetako bat Cosplay lehiaketak izango dira. Horietan, lehiakideek euren trebetasun eta estiloa erakutzen dute manga, anime, bideojoko eta telesaileko pertsonaia mitikoen janzkera sortu eta haien antzera desfilatzeko garaian. Antolatutako bi lehiaketak, Runway eta Contest, uztailaren 22an, arratsaldez, egingo dira.

Edizio honetan, gainera, euskal informatikaren festak streaming eremu bat izaten du berriro, mundu digitalean hedapen handia duen sektore honetako eduki sortzaileek ere euren lekua eduki dezaten bilkuran. Ezagutzak eta esperientziak trukatzeko gune hau izan zen iazko berrikuntza nagusia, eta harrera bikaina ikusita, tarte bat lortu du urteroko egitarauan.

Euskaltel Fundazioa arduratzen da Euskal Encounter antolatzeaz, Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bitartez), Bizkaiko Foru Aldundiaren, BBKren eta Euskaltelen babesarekin. Telekomunikazioen euskal enpresa, gainera, Interneterako sarbidea ezartzeaz arduratzen da, segundoko 60 gigabiteko abiadurarekin.

+info: euskalencounter.org

Euskal Encounter

Lotutako albisteak

16 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Arkikusek denboran zehar bidaiatzeko aukera ematen du, errealitate birtualari esker
Irakurri gehiago
14 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Kerrek informazioa bateratzen duen, zereginak automatizatzen dituen eta erabakiak hartzea hobetzen duen ERP bat eskaintzen du
Irakurri gehiago
8 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Layde Steelek isuririk gabe modu berritzailean altzairua produzitzeko aukera sustatu du
Irakurri gehiago
6 maiatza, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua egingo du maiatzaren 15ean
Irakurri gehiago
3 maiatza, 2024 Digitalizazioa
SPRI taldeak merkataritza elektronikoari buruzko sei jardunaldi antolatu ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak