Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 otsaila, 2024 Digitalizazioa

Euskadik hobera egin du DESI 2023 txosteneko adierazle guztietan, eta etengabe egin du aurrera digitalizazioan, arlo ekonomikoan zein sozialean

Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia eta Gizarte Digitalak (DESI 2023) Txosteneko emaitzen arabera, hobera egin da gaitasun digitalei, azpiegitura digitalei, enpresen eraldaketa digitalari eta zerbitzu publikoen digitalizazioari buruzko 29 adierazletan
  • Europako batez bestekoaren gainetik dago 29 adierazleetatik 24tan eta horietako 9tan lehenengo bost posizioetako batean

Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuak egindako Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia eta Gizarte Digitalak (DESI 2023) txostenaren emaitzek erakusten dute Euskadik hobera egin duela adierazle guztietan. Gure ekonomia eta gizartearen digitalizazioan etengabe aurrera egiten ari garela islatzen du horrek.

Europako Batzordeak Hamarkada Digitalaren testuinguruan garatutako metodologia berrira egokitu da txosten hori. Hala, txostenak Euskal Autonomia Erkidegoak Europar Batasuneko estatu kideen aldean duen posizioaren eta bilakaeraren azterketa holistikoa aurkezten du, 4 dimentsiotan antolatutako 29 adierazleren bidez. Hauek dira lau dimentsioak: gaitasun digitalak; azpiegitura digitalak; enpresen eraldaketa digitala; eta zerbitzu publikoen digitalizazioa.

Euskadik Europako batezbestekoaren aldean duen posizio erlatiboari erreparatuta eta aztertutako 28 lurraldeen artean duen posizioari erreparatuta, argazkia oso positiboa da. Europako batez bestekoaren gainetik dago 29 adierazleetatik 24tan eta horietako 9tan lehenengo bost posizioetako batean eta beste 8tan 6. eta 11. posizioen artean.

Ikuspegi orokor horren barruan, dimentsio bakoitzeko ñabardurei buruzko hausnarketa egin daiteke, eta aurrera egiten jarraitzeko hobekuntza-puntuak ezar daitezke:

  • Gaitasun digitalak. Euskadik indar handia du gaitasun digitaletan, baina dimentsio horretan Europan lider izan gabe. Izatez, Euskal Autonomia Erkidegoa Europako batezbestekoaren gainetik dago adierazle guztietan, eta sailkapenean nahiko goian, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako graduatuetan izan ezik —soilik informazioaren eta komunikazioaren teknologietan adituak diren emakumeen adierazlean dago herrialde liderren artean—.
  • Azpiegitura digitalak. Euskadi Europako liderren artean dago argi eta garbi, eta lehenengo 7 postuetan dago adierazle guztietan, 5G estalduran izan ezik —arlo horretan beste lurraldeak baino mantsoago egiten ari gara aurrera—.
  • Enpresen eraldaketa digitala. Panorama askotarikoa da. Euskal Autonomia Erkidegoko enpresak ondo posizionatuta daude digitalizazioaren oinarrietan, baina haien posizioa pixka bat apalagoa da elementu aurreratuagoetan.
  • Zerbitzu publikoen digitalizazioa. Azken dimentsio horrek ez ditu barnean hartzen Europako DESIaren zenbait adierazle, e-Government Benchmark-ekin bateragarriak diren adierazleak izateko zailtasunak direla eta. Barnean hartu diren hiru adierazleetatik —oso desberdinak— Euskadi Europako lidergoan dago osasun elektronikoaren historialaren eskuragarritasunean, eta posizionamendu ertaina du gobernu elektronikoaren erabiltzaile kopuruan, arlo horretan hobetzen ari den arren.

Eusko Jaurlaritzaren, enpresen eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste eragile batzuen ekintzetan dituen inplikazioei dagokienez, analisiak adierazten du, oro har, azken urteotako ahaleginei jarraipena eman behar zaiela gaitasun digitalen, azpiegitura digitalen eta zerbitzu publikoen digitalizazioaren arloan, haien posizio ona mantendu eta hobetzera begira. Edonola ere, gaitasun digitalei dagokienez, ahalegin gehigarriak egin behar dira, batik bat enpresen eraldaketa digitalaren arlo sofistikatuenetako batzuekin izan dezakeen loturaren ondorioz. Izatez, Euskal Autonomia Erkidegoak hobera egin behar du enpresen eraldaketa digitalaren arloan.

 

Lotutako albisteak

16 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Arkikusek denboran zehar bidaiatzeko aukera ematen du, errealitate birtualari esker
Irakurri gehiago
14 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Kerrek informazioa bateratzen duen, zereginak automatizatzen dituen eta erabakiak hartzea hobetzen duen ERP bat eskaintzen du
Irakurri gehiago
8 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Layde Steelek isuririk gabe modu berritzailean altzairua produzitzeko aukera sustatu du
Irakurri gehiago
6 maiatza, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua egingo du maiatzaren 15ean
Irakurri gehiago
3 maiatza, 2024 Digitalizazioa
SPRI taldeak merkataritza elektronikoari buruzko sei jardunaldi antolatu ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak